Aste Santua
2024/03/28 - 13:02
Auto-ilara luzeak Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan
Ibilgailuen joan-etorri handia arazoak sortzen hasi da euskal errepideetako puntu gatazkatsuenetan Ostegun Santu honetan. Arazo handienak A-8 autobidean, Muskizen; AP-8an, Irunen eta Armiñongo lotunean daude.
2024/03/28 - 12:28
Turistarik gabeko Aste Santua bizi dute Jerusalemen, Gazako gerraren ondorioz
Aste Santua da eta Jerusalemgo Hiri Zaharra ia hutsik dago. Dendetan ia ez dute bezerorik eta Zisjordanian bizi diren palestinar kristauek hiri santua bisitatzeko baimenik ez dute lortu.
2024/03/28 - 10:57
Haize bortitza eta olatuak nagusi, Aste Santuko lehen orduetan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisu horia haizeagatik. Nafarroan, berriz, 14:00etatik 22:00etara. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte.
2024/03/28 - 07:51
AP-8 autobidea berriz ireki dute Galdakaon, lau orduz itxita egon ostean, irteera-operazio betean
Kontsultatu hemen trafikoaren egoera zein den errepide nagusietan.
2024/03/27 - 13:07
Arratsaldean hasiko da EAEn Irteera Operazioa, milioi bat joan-etorri baino gehiago espero direla
Trafiko Zuzendaritzaren arabera, iaz baino desplazamendu gehiago egongo da, eta iragarrita dagoen eguraldi eskasa tarteko, kontuz gidatzeko aholkatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8a, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
2024/03/27 - 12:14
Eguraldi ezegonkorra aurreikusi du Euskalmetek Aste Santurako: fronteak, hotza, hego haizea eta euri gutxi
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunaren arabera, "fronteak" eta egun "lasaiagoak" tartekatuko dira. "Bereizgarria haizea izango da", gaineratu du.
2024/03/27 - 12:11
Aste Santurako eguraldi iragarpena: fronteak, hotza, hego haizea eta euri gutxi
Ikusi, hemen, Aste Santuko jaiegunetarako eguraldi iragarpena. Halaber, kontsultatu azken modeloek iragartzen duten euria.
2024/03/26 - 18:37
Eguraldi aldakorra, hego haizea eta euri gutxi Aste Santuan, fronteak ahulduta iritsiko direlako
Erresuma Batua eta Irlanda inguruan dagoen depresio handi bati lotutako hainbat sistema helduko dira, baina datorren ostiralerako aurreikusitako frontea izan ezik (zertxobait aktiboagoa izan daiteke), gainerakoak ahulduta iritsiko dira.
2024/03/25 - 10:49
Aste Santuan ez da TAOrik egongo Bilbon
Ohikoa denez, ordainpeko aparkatzea bertan behera geratuko da Ostegun Santutik Pazko Astelehenera. Larunbatean ere, jaieguna izan ez arren, ez da zerbitzurik egongo.
2024/03/25 - 09:46
133 hegaldi daude aurreikusita gaurko Bilboko Aireportuan
Hala ere, hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta Bilboko Aireportuan.
2024/03/25 - 09:08
Euria eta tenperatura jaitsiera, Aste Santuaren atarian
Astelehen goizean, giro lehorra izango dugu nagusi, hego haize zakarrarekin. Eguerditik aurrera, baina, aroa nahastu egingo da eta zaparradak botako ditu, baita txingorra ere. Ezegonkortasun hori datozen egunetan mantenduko da.
2024/03/24 - 21:22
Aita santuak ez du Erramu igandeko ohiko sermoia irakurri
Vatikanoak ez du horren gaineko azalpenik eman. 60.000 fededun batu dira gaurko zeremonian San Petri plazan.
2024/03/24 - 18:39
Astotxoaren prozesioak Aste Santuko ospakizunak abiatu ditu Bilbon
"Haurren prozesioa" bezala ezaguna da, eta Albia Lorategietan dagoen San Bizente elizatik atera da. 900 kofrade inguru atera dira prozesioan, korneta eta danbor hotsak lagun.
2024/03/24 - 10:36
Aurtengo Bilbao Basque FESTek 200 jarduera inguru antolatu ditu martxoaren 27tik 31ra, gehienak doakoak
Bizkaiko hiriburua 30 tokitan banatutako jardueraz beteko da, eta zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du.
2024/03/22 - 17:36
Hasi dira Aste Santuko joan-etorriak
Hasi da oporretako exodoa. Estatu osoan milioika joan-etorri espero dira datozen egunetarako. Segurtasun dispositibo berezia martxoaren 27an hasiko da Euskadin, asteazkenean.
2024/03/22 - 14:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne
Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
2024/03/21 - 13:59
1.398 hegaldi daude aurreikusita Aste Santurako Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago
Gasteizko Aireportuan, berriz, 60 hegaldi daude programatuta; Donostiakoan, 127; eta Iruñekoan, 81.
2024/03/20 - 09:00
Albiste izango dira: WindEurope BECen, turismoa Aste Santuaren atarian eta kontrol saioa Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2023/05/22 - 13:00
Ostatu-gauak % 15,6 areagotu dira EAEko hotel-establezimenduetan, 2023ko apirilean
Eguneko batez besteko tarifa 99,02 eurokoa izan da 2023ko apirilean EAEn, aurreko urteko apirilean baino % 11,4 handiagoa.
2023/04/11 - 00:43
Normaltasuna izan da nagusi euskal errepideetan Aste Santuko itzulera operazioan
A-8 autobidean Kantabrian, Bilborako noranzkoan, eta A-15 errepidean Berastegin sortu dira arratsaldean arazoak. Tamalez, bi pertsona hil dira gaur Euskal Herriko errepideetan.