Aste Santua
2023/04/10 - 23:13
Donejakue Bideko hainbat bide seinaleren norabideak aldatu zituzten Aste Santuan, erromesak galtzea eragiteko
Aste Santu honetan, norbaitek Donejakue Bideko hainbat gezi hori faltsu margotu ditu, erromesak desbideratu eta arrisku larrian ipiniz. Aurizberrin gertatu da, eta erromesak Sorogain aldera bidaltzen zituen, mugikorrek estaldurarik ez duten tokira, hain zuzen.
2023/04/10 - 17:15
Azken orduko erreserbei esker, okupazioa ia % 100 izan da
Turismo sektoreak Aste Santuko balantze positiboa egiten du. Milaka turista izan dira Euskal Herrian, eta kaleak, eguraldia lagun, jendez lepo egon dira.
2023/04/10 - 15:48
Turismoa iazko datuen azpitik egon da aurten Aste Santuan
Sektoreak egindako lehen balantze baten arabera, bost egun hauetan % 80-90ekoa izan da okupazioa hotel eta landetxeetan, 2022koa baino apalagoa, dena dela. Joseba Goirigolzarri Destino Bilbaoko bozeramaileak esan duenez, datozen bi urteotan ez dute espero pandemia aurreko datuetara heltzea.
2023/04/09 - 18:19
Tuteran, beste urte batez, aingeruak berri ona eman dio ama birjinari
Arnes baten laguntzarekin 8 urteko mutiko batek, Diegok, hegan zeharkatu du jendez gainezka zegoen Tuterako Foruen plaza, ama birjinarengana gerturatu eta bere semea berpiztu dela iragarri dio, herritarren txalo artean.
2023/04/09 - 15:54
Bikote batek eraso homofoboa jasan du Bilboko Nazarenoaren prozesioan
Bi gizonek bikotea iraindu eta mehatxatu dute. Udaltzaingoak erasotzaileak atxilotu ditu. Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak esku-hartzeko eskatu dio Fiskaltzari, "sexu-orientazioagatik izandako gorroto-delitu argi batean aurrean gaudelako".
2023/04/08 - 19:50
Bilboko Aste Santuko prozesio batean tonua galdutako korneta bat biral bihurtu da
Aste Santuetako prozesioen ohiko solemnitatea hautsi du gaur korneta batek Bilbon, izan ere desafinatzen zeun korneta-jotzaile batek zur eta lur utzi du publikoa, zenbaitek ezin eutsi barreari. Asier Sanchezek grabatutako bideoa.
2023/04/08 - 16:04
Tuterako Volatinak Ukainako gerraren amaiera eskatu du
Nafarroan, Aste Santuan egiten den ekitaldirik ezagunenetakoa ospatu dute larunbat honetan. Ukrainako bizilagun batek testu bat irakurri du pregoian, eta, ondoren, panpina erre dute milaka ikusleren aurrean. Aurten, tanke itxura ematen zion arroparekin jantzita zegoen panpina.
2023/04/07 - 22:39
Bilboko Aste Santuan desfilatzen duten 4.200 pertsonetatik erdiak dira emakumeak
Bilboko Aste Santuko prozesioetan 4.200 pertsonak desfilatzen dute , eta erdiak emakumeak dira. Andrazkoek, gainera, zeregin garrantzitsuak dituzte.
2023/04/07 - 22:24
Ostiral santua, prozesioen eta tradizio handiko ikuskizunen eguna
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.
2023/04/07 - 22:15
Beroa eta eguraldi ona, gurera etorri diren milaka turisten sorpresarako
Eguzkia lagun, milaka turista gerturatu dira gure txoko ospetsuenetara.
2023/04/07 - 14:52
Jendetza bildu du Balmasedako Pasio Bizidunak
Balmaseda bere ohiko Pasio Biziduna ospatzen ari da atzo eta gaur. Ostiral Santuko Gurutze Bidearen antzezpena da ezagunena eta jende gehien biltzen duena.
2023/04/06 - 17:46
Errepideetako egoera normaltasunera itzuli da, goizean ilara luzeak izan ostean, batez ere Kantabriako mugan
Bestalde, trafikoa normala da berriro Zarauzko eta Biriatuko ordainlekuetan. AP-8an. Arratsaldean, Santurtzin hasi eta bukatuko den Itzuliaren eraginez, A-8ko hainbat irteera itxi beharko dituzte tarte batez.
2023/04/06 - 16:18
Historia, natura, artea, gastronomia... Hamaika aukera Aste Santurako
Euskal Herriko barnealdean landa-turismoaz gozatzeko hamaika aukera daude. Hala ere, Aste Santu honetan turistek nahiago izan dituzte landetxeak baino, hiriburuaketa bertako hotelak.
2023/04/06 - 15:11
A-8an 15 kilometroko auto-ilarak sortu dira Bizkaian, Barakaldotik Kantabriako mugaraino
Aste Santuko oporren irteera operazioaren bigarren egun honetan, nabarmenak dira ibilgailuen joan-etorriak errepideetan eragindako trabak. Ilara luzeak, 15 bat kilometrokoak, sortu dira A-8an, Bizkaian eta Kantabriako noranzkoan, Barakaldotik Kantabriako mugara arte.
2023/04/06 - 07:54
Giro argi eta lehorra Aste Santu guztian
Aro egonkorra izango dugu nagusi datozen jaiegunetan. Gauak freskoak izango dira, baina egunez 17-18 °C harrapatuko dira kostaldean eta altuagoak (20 °C inguru) barnealdean.
2023/04/05 - 18:57
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
2023/04/05 - 16:28
Hoteletan okupazioa % 90ekoa da; landetxeetan, % 80koa
Lehenengo turistak hasi dira iristen gurera. Gehienak estatutik datoz, batez ere Bartzelona eta Madrildik. Batez ere bi eta hiru eguneko egonaldiak egiten dituzte eta aurreikuspenak onak dira lurralde guztietan.
2023/04/05 - 13:14
Metro Bilbaok zerbitzuak luzatuko ditu Aste Santuko jaiegunetan
Egun horietan metroen ordutegia gaueko 02:00ak arte luzatuko da. Asteazkenean, igandean eta astelehenean, metroak 22:00 eta 23:00 bitartean amaituko dira.
2023/04/05 - 10:52
Aste Santurako milioi bat inguru joan-etorri aurreikusi dituzte EAEn
Irteera operazioak ez ezik, Itzuliak ere trafiko arazoak eragingo ditu asteazken honetan Bizkaian eta Gipuzkoan. Bestalde, arratsalderan Bilboko hegoaldeko saihesbidearen eta AP-68aren arteko lotunea irekiko dute, eta horrek trafikoa gutxituko du A-8 autobidean.
2023/04/04 - 22:05
Aholkuak Aste Santuan etxeetako lapurretak saihesteko
Hona hemen Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek Aste Santuko oporrei begira etxeetako lapurretak ekiditzeko publikatutako hainbat aholku.