Euria eta tenperatura jaitsiera, Aste Santuaren atarian
Aste Santua ezegonkor dator eguraldiari dagokionez, eta euria eta tenperaturaren beherakada izango dira protagonista oporraldian, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Astelehenak bi zati izango ditu. Goizean, giro lehorra izango da nagusi, eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da bizi (03:00etatik 12:00etara, abisu horia dago haizeagatik Araban, Gipuzkoan eta Nafarroako Kantauri isurialdean). Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta aldaketa etorriko da; zerua estali egingo da, zaparradak botako ditu eta tenperatura jaisten joango da. Ez da baztertzen egunaren amaieran ekaitzak izan daitezkeenik. Gauean elur-kota jaisten joango da, eta 1.000 metrotik behera koka liteke. Tenperatura minimoak balio freskoetan mugituko dira (6-7 ºC kotaldean), eta hotz egingo du barnealdean (2 gradu, Gasteizen); maximoak eguerdian neurtuko dira: 17-18 ºC Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 14 ºC Gasteizen eta Iruñean.
Asteartean giro hotza nagusituko da eta zaparrada batzuk botako ditu. Prezipitazio gehien goizaldean espero dugu; orduak zaparradak edonon botako ditu eta goizeko lehen orduetan mardulak izan litezke ekialdean. Goizak aurrera egin ahala bustitzeko probabilitatea txikiagoa izango da eta egunaren bigarren partean zaparradak noizbehinka soilik botako ditu. Tenperaturak behera egingo du, eta mendebaldeko haizea nagusituko da.
Oso litekeena da 1.000 metrotik behera elurra egitea eta ez da baztertzen elur-maila 800 m inguruan egotea. Hain justu, AEMETek abisu horia ezarri du egun horretarako Pirinioetan, 15 cm-ko lodierak espero ditu 1.000 metrotik gora.
Asteazkenean, hodeiak gailenduko dira zeruan, noizbehinka ostarteren bat zabal daitekeelarik, eta baliteke han-hemenka euri pittin bat egitea, batez ere hegoaldean. Hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta horri esker, tenperaturak gora egingo du eta beroenak 14-17 ºC artean ibiliko dira. Azken orduetan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin, eta mendebaldean euritara jo dezake.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.