Oporrak
2025/07/17 - 07:46
Albiste izango dira: udako helmugarik gogokoenak, abisu horia beroagatik eta elkarrizketa Domingori
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/07/17 - 05:00
Udako helmugarik gogokoenak: Nora goaz euskal herritarrok oporretan?
Zenbaki handietatik haratago, hurbiltasunak pisu handia du uda sasoiko joan-etorrien mapa marrazterakoan, nahiz eta Mediterraneoak eta hirigune handiek erakargarritasunari eusten dioten.
2025/07/16 - 19:56
Euskal kostaldean udan pisua alokatzea gutxi batzuen eskura dagoen luxua bilakatu da
Opor garaiko alokairuen prezioak % 40 igo dira azken bost urteetan. Jabe askok etekin ekonomikoa bilatzen dute: nahiago dute alokairuen epeak laburtu eta diru-sarrerak handitzea.

2025/06/27 - 10:38
Irteera-operazioa abian da, 2024an baino erregai-prezio baxuagoekin
95 oktanoko gasolina litroa 1,55 euro inguruan dago, eta diesel litroa, berriz, 1,45 euro inguruan.
2025/06/06 - 01:00
EBko Garraio ministroek hegaldien atzerapenagatik kalte-ordaina jasotzeko muga 3 ordutik 4ra igo nahi dute
Espainia, Alemania, Portugal eta Eslovenia testuaren aurka agertu dira, ekimena bidaiarien eskubideetan atzera egitea dela iritzita, eta Austria eta Estonia abstenitu egin dira. Hala ere, neurria Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute oraindik.

2025/05/07 - 15:19
Expovacaciones azokak 200 helmuga eta 100 jarduera baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 9tik 11ra
Besteak beste, Andaluziak, Aragoik, Kanaria Uharteek, Kantabriak, Valentziako Erkidegoak eta Kataluniak hartuko dute parte. Portugal eta Kuba izango dira nazioarteko eskaintza nagusietako bi.
2025/04/16 - 19:50
Guraso gasteiztarrek ia hiru asteko oporraldian kontziliatzeko alternatibak bilatu behar izan dituzte
Gasteizen, aurten, Aste Santua, San Prudentzio eta Maiatzaren 1a lotu dituzte, eta, beraz, ikasleak ez dira eskolara itzuliko maiatzaren 5era arte. Guraso askorentzat buruhauste bihurtu dira ia hiru aste libre hauek.
2025/04/16 - 13:42
Nola aldatu da Aste Santua azken hamarkadatan?
Gaur egungo Aste Santuak ez dauka zerikusirik garai batekoarekin. Orain, asko eta asko oporretara eguzki bila doaz. Duela urte batzuk, aldiz, ia inork ez zuen bidaiatzen, eta ia gehienak etxean geratzen ziren, prozesio eta debekuen artean.
2025/04/15 - 19:29
Euskal herritarrak eguzki bila irtengo dira Aste Santuko oporretan
Aste Santua Euskal Herritik kanpo igaroko duten askok Mediterraneoan eguzkia bilatzea erabaki dute. Maroko, Turkia eta Egipto bisitatzeko bidaia ugari saldu dira aurten. Kanarietan eta Balear Uharteetan ere euskal herritar ugari bilduko dira egun hauetan.
2025/04/13 - 11:00
''Bilboko Aireportua Estatuko puntualena da''
Ivan Grande Bilboko Aireportuko zuzendaria pozik agertu da Aste Santurako eta udarako aurreikuspenekin. Bere esanetan, United Airlines bezalako konpainiek Loiun hegaldiak eskaini izanak agerian uzten du Bilbokoa "Estatuko iparraldeko aireporturik garrantzitsuena" dela.
2025/04/12 - 15:50
Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak
Askok atariko asteburu hau baliatu dute bisitariek oporraldiari ekiteko. Hotelak eta tabernak betetzen hasi dira, eta goizetik inguruaz gozatzen daude.
2025/04/11 - 21:14
Depositua betetzea iragan Aste Santuan baino merkeagoa izango da aurtengoan
Egungo salneurriekin, batez beste 55 litroko diesel depositu bat betetzeak 79,1 euro inguruko kostua du, duela urtebete baino 5,6 euro gutxiago. Gasolinaren kasuan, 83,43 euro inguru behar dira, 7,1 euro gutxiago.
2025/04/11 - 16:35
Zer eguraldi egingo du Aste Santuan?
Eguraldiak pisu handia izaten du opor egunetarako planetan. Horregatik, etxean eta etxetik kanpo zer giro izango dugun jakin nahi izan dugu.
2024/10/11 - 16:17
Honelakoak izango dira Bilbo-New York hegaldiak
Loiuko aireportutik New Yorkerako hegaldiak egingo dira maiatzetik irailera. United Airlines AEBko konpainiak konektatuko ditu Bizkaiko hiriburua eta New York, astean hiru aldiz.
2024/09/02 - 11:29
Txarangak lagunduta egin dute lanera itzulera Elgoibarren
Urteetako ohiturari jarraituz, Mauxitxa txarangaren doinuek esnatu dituzte elgoibartarrak iraileko lehen astelehenean, lanera itzulera errazagoa izan dadin.
2024/08/22 - 14:47
Turismo sektoreak gora egin du orokorrean uztailean EAEn
Hoteletako sarrerek % 1,8 behera egin badute ere, kontrakoa gertatu da landetxe, apartamentu eta aterpetxe turistikoetan; % 2,5, % 9,6 eta % 18,6 egin dute gora. Hala ere, okupazioa % 50 eta % 60 artean egon da azken hauetan.
2024/08/21 - 10:32
Albiste izango dira: Mpox: erkidegoekin bilera, Alderdi Demokrataren Konbentzioa eta uztaileko turismo datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 14:32
Hegaldiak desbideratu edo atzeratu dituzte Bilboko aireportuan behelainoaren eraginez
Loiun lur hartu behar zuten hegazkinetako lau Santanderrera desbideratu dituzte. Bertatik irten behar zuten hainbat hegaldi, berriz, bertan behera gelditu dira edo atzeratu egin dituzte.
2024/08/15 - 19:10
Erregaien prezioak bosgarren beherakada izan du jarraian
Gasolio litroa 1,459 euroan kokatu da, duela astebete baino % 0,95 gutxiago. Era berean, gasolina litroa % 0,87 merkatu da aurreko astearekin alderatuta, eta 1,589 eurora jaitsi da.
2024/08/14 - 14:34
Arriskutik kanpo daude Gurutzetan ospitaleratutako aita eta seme getxoztarrak, Tanzanian istripua izan ostean
Abuztuaren 4an Tanzanian gertatu zen trafiko istripuan familia bereko ama eta alaba hil ziren. Aita-semeak, zaurituta, Nairobiko ospitale batera eraman zituzten.