Martxan da A-8 autobideko tarteko radarra Saltacaballon
Onton eta Castro Urdiales arteko tartea zainduko du, 100 km/h-ko abiadura-muga duena, eta isunak gutxienez 100 eurokoak izango dira.
Larunbat honetan, irailak 6, jarri da martxan A-8 autobideko tarteko radarra Saltacaballon (Kantabria), instalatu eta ia urtebetera. 6,5 kilometroko tartea zainduko du, Ontongo aldapa eta Castro Urdiales-Samano irteera artekoa, Kantabriarako noranzkoan.
Kamerek matrikula erregistratzen dute bi puntutan, eta tarte horretako batez besteko abiadura kalkulatzen dute. Bizkairako noranzkoan, kontrola Samano parean hasi, eta Ontonen amaituko da, Easygas gasolindegiaren parean.
Tarte hori behar baino abiadura handiagoan egiten duten ibilgailuei gutxienez 100 euroko isuna jarriko diete; gehienez ere batez beste orduko 100 kilometroko abiadura eraman ahalko da bertan. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT), dena den, iragarri du hasiera batean jakinarazpenak bidaliko dituztela isunak bidaltzen hasi aurretik.
Radar horrekin, DGTk "ezbehar-tasa handia murriztu nahi du", egunero 60.000 ibilgailutik gorako trafikoa jasaten duen puntu horretan. Neurri hori hartzeaz gain, abiadura-muga aldatu dute, 80 km/h-tik 100 km/h-ra igota. "Zirkulazioan homogeneotasun handiagoa lortzeko" egin dutela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako jaien azken orduak zukutzen ari dira herritarrak, asko eta asko arnasgune berrietan
Azken txanpan sartu dira Baionako jaiak. Bosgarren egun honen ostean, gauerdian amaituko dira Leon Erregea erretiratzen denean. Igande honetan, milaka eta milaka haur bildu dira Leon Erregearen azken iratzartzean eta banden desfile jendetsuan hartu dute parte goizean baionarrek.
Jaiak eta tradizioak bat egin dute berriz ere Baztandarren Biltzarrean
Egun handia dute gaur Elizondon, iraganari begiratzeaz batera, euskara ere aldarrikatzeko antolatzen den Baztandarren Biltzarra ospatzen ari baitira. Ehunka herritar eta bisitari elkartu dira ohikoa den gisan, desfilea ikusi eta jaiaz gozatzeko.
Elkarretaratzea egin da Baionako bestetan izandako 20 sexu erasoak salatzeko
Itaia Ipar Euskal Herriak deitutako kontzentrazioan, emakumeen erakundeak Baionako Herriko Etxeak indarkeria matxistaren aurrean dituen protokoloak kritikatu ditu.
Cinco Villaseko suteak hobera egin du, baina Petilla Aragoik hustuta jarraitzen du
450 pertsonak dihadute lanean sua itzaltzeko, eta horien artean daude Cordovillako, Zangozako eta Tafallako suhiltzaileak.
Cinco Villaseko sutea garapen baikorra izaten ari da eta sua Nafarroatik urrundu egin da
Zazpi udalerri ebakuatu behar izan dituzte inguruan, Petilla Aragoi Nafarroako herria tartean. Guztira, 15.800 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Hauek dira haurdunaldi subrogatua baimentzen duten herrialdeak
AEB izan zen haurdunaldi subrogatua baimentzen lehena, eta gaur egun berme gehien eskaintzen dituen herrialdea da. Kalifornian eta Floridan, adibidez, familia mota guztiek dute horretarako aukera. Beste Estatu batzuetan, berriz, bikote heterosexualek bakarrik, eta beste hainbatetan, aldiz, ez da legezkoa.
Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen
Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.
Konpartsakide Eguna ospatu dute Bilbon, Aste Nagusiari begira girotzen hasteko
Egitarau zabala antolatu dute Areatzan. Jatekoa egon da, baita edatekoa ere, ardo dastaketarekin. Aldarrikapena ere bada Aste Nagusiko osagai nagusietako bat. Aurten 18 konpartsak egingo diote boikota Coca Colari, Israelekin dituen harremanak salatzeko asmoz.
Ordorika familiari eta Vita ontzian joandako marinelei omenaldia egin diete Lekeition
Kapitaina eta hainbat marinel lekeitiarrak ziren, eta haiei omenaldia egin diete herrian. Ordorika familiak erbestera jo behar izan zuen eta Mexikon, urte luzez gorde dituzte Jose kapitainaren nabigazio koadernoa eta gutunak, besteak beste. Kutxa batean izan dituzte, eta, orain, Euskadiko Artxibo Historikoaren esku dira, memoriaren parte direlako.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.