Itzali dute Gasteizko Gardelegiko zabortegiko sutea
Bost pertsona artatu zituzten asteazkenean, kea arnasteagatik, baina ez zituzten osasun-zentroeta eraman beharrik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gardelegiko zabortegian (Gasteiz) asteazken honetan izandako sutea guztiz itzali dute gaur goizaldean. Bost pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, baina ez dituzte osasun-zentroetara eraman behar izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua asteazken arratsaldean piztu zen, eta Gasteizko eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaile talde bat sua itzaltzeko lanetan aritu dira goizaldera arte.
Kea zegoenez, gainera, SOS Deiak zerbitzuak Gasteizko mendatean A-2124 errepidetik ez zirkulatzea gomendatu zuen asteazken honetan, behar-beharrezkoa ezean, eta inguruetan aire zabaleko ekintzak saihestea ere gomendatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera