Irteera Operazio betean, auto ilarak sortu dira zenbait gunetan
San Ignazio eguna den honetan, joan-etorri ugari espero dira gaur errepideetan, udako irteera operazioa dela eta. Aurreikuspenen arabera, 60.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko muga.
Auto-ilarak, Biriatun. EITBren bideo batetik hartutako artxibo-irudia
Ostegun honetan San Ignazio jaieguna da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, hortaz, joan-etorri ugari espero dira errepideetan, udako irteera operazioa dela eta. Aurreikuspenen arabera, 60.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko muga.
Eta goizean goizetik Gipuzkoan izandako lehen gorabeherak konponduta, orain, 13:00etan, Bizkaia aldean dago arazo gehien. Trafiko trinkoa dago A-8an Bizkaian, Kantabriarako norazkoan, baina auto-ilararik ez. Biriatuko mugan ere pilaketa batzuk daudela adierazi du Segurtasun Sailak.
Arreta, beraz, errepideetako betiko puntuetan: A-8 autobidea Kantabriarako noranzkoan, Armiñongo lotunea, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunea eta ibilbideko bidesariak. Horregatik guztiagatik, bidaia aldez aurretik planifikatzea, puntako orduetan ibiltzea saihestea eta trafikoaren egoera kontsultatzea gomendatzen da, arriskuak eta itxaronaldiak murrizteko.
Milaka pertsonak gaur dute udako oporretako lehen eguna, eta horrek nabarmen trinkoaraziko du zirkulazioa, batez ere lurraldeko bide-sare nagusietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskarabenturak amaitu du bere ibildea Getxon, 650 km egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez, eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean zintzilikatu dituzte duela 31 egun Atharratzen jarri zituzten zapatak, baina ez dute inoiz ahaztuko abenturak utzitako arrastoa.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.
Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du
Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.