TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: udako helmugarik gogokoenak, abisu horia beroagatik eta elkarrizketa Domingori

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Artxiboko argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Udako helmugarik gogokoenak: Espainiako Estatistika Institutuak jasotako joan den udako datuen arabera, Hego Euskal Herritik 5,2 milioi turistak egin zuten bidaiaren bat atzerrira edo Espainiako Estatuko tokiren batera. Datu horien arabera, 10etik zazpik Estatu barruan bidaiatu zuten, eta Hego Euskal Herria osatzen duten lurraldeez gainera, Kantabria, Burgos, Errioxa, Madril eta Mediterraneoko kostaldea aukeratu zuten.

Abisu horia beroagatik: Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du berriro ostegun honetan tenperatura oso altuengatik, Arabako hegoaldean 36 gradutik gorako maximoak izan daitezkeelako. AEMETek alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik Nafarroako Erriberan, eta abisu horia, berriz, lurraldearen erdialdean eta Pirinioetan. 

Elkarrizketa Domingori: Domingok, Torre Pachecon(Murtzia) erasoa jasan zuen gizonak, EITBrentzat hitz egin du: "Gerta daitekeen gauzarik onena herrian egoera baretzea da". Oraindik begi batean arazoak dituen arren, fisikoki ondo dagoela esan du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"

Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X