Abisu horia ezarri dute ostegunerako Hego Euskal Herrian tenperatura oso altuengatik
Tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro inguruan, Arabako hegoaldean, Nafarroako erdialdean bezala, eta 38 gradu ingurukoak Erriberan. Kostaldean, ostera, ez du bero handirik egingo, 25 gradu inguruko tenperaturekin.
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du berriro ostegun honetan tenperatura oso altuengatik, Arabako hegoaldean 36 gradutik gorako maximoak izan daitezkeelako, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) asteazkeneko 13:00etatik 19:00etara dago abisu horian tenperatura oso altuengatik.
Aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro inguruan, 24 gradu ingurukoak kostaldean, 30 gradu ingurukoak Kantauri isurialdearen barnealdean eta 32-33 gradu ingurukoak trantsizio-eremuan.
Ostegun honetan, abisu horia martxan jarrioko dute berriro , tenperatura oso altuak izateko arriskuagatik, 13:00etatik 19:00etara.
Kostaldean tenperatura maximoak 25 gradu ingurukoak izan daitezke, Kantauri isurialdearen barnealdean 30 gradu ingurukoak eta trantsizio-eremuan 32 gradu ingurukoak.
AEMETek ere abisu horia ezarri du asteazken honetan tenperatura altuengatik, Nafarroako ia lurralde osoan, eta ostegunean gauza bera errepikatuko da 13:00etatik 20:00etara.
Maximoak 36 gradukoak izango dira Foru Erkidegoko erdialdean, 34 gradukoak Pirinioetan eta 38 gradukoak Erriberan.
Meteofrancek, aldiz, ez du abisurik aurreikusten Ipar Euskal Herriarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazkenean tenperaturak ez du aldaketarik izango, baina ostegunean gorakada nabarmena datorkigu, eta termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.