Udako helmugarik gogokoenak: Nora goaz euskal herritarrok oporretan?
Zenbaki handietatik haratago, hurbiltasunak pisu handia du uda sasoiko joan-etorrien mapa marrazterakoan, nahiz eta Mediterraneoak eta hirigune handiek erakargarritasunari eusten dioten.
Argazkia: EITB
Udako oporrak joan-etorrien, familien arteko elkartzeen eta mendira, hirira edo hondartzara egindako ihesaldien sinonimo dira; nork erabaki dezala nora joan nahi duen, beharren eta nahien arabera, nahieran. Espainiako Estatistika Institutuak jasotako joan den udako datuen arabera, Hego Euskal Herritik 5,2 milioi turistak egin zuten bidaiaren bat atzerrira edo Espainiako Estatuko tokiren batera. Aukeren artean, EAEko eta Nafarroako herritarrek nahiago izan zuten penintsularen barruan turismoa egin, inguru horretara ia 4 milioi joan-etorri egin baitzituzten iaz, 2023an baino % 8,78 gehiago.
Datu horien arabera, 10etik zazpik Estatu barruan bidaiatu zuten, eta Hego Euskal Herria osatzen duten lurraldeez gainera, Kantabria, Burgos, Errioxa, Madril eta Mediterraneoko kostaldea izan ziren maletak egin eta udako hilabeteetan etxetik irtetea erabaki zutenentzat helmuga gogokoenak, beste behin ere. Toki horien artean, nabarmentzekoak dira Kantabriako Noja, Castro-Urdiales eta Laredo, gure inguruko 100.000 bana euskal turista inguru hartu baitzituzten; ondoren, besteak beste, Tarragonako Salou nabarmendu beharra dago, 60.000 bisitarirekin.
Aurreko urtearekin alderatuta bisitari gutxi batzuk galdu arren, 2024an Kantabriak udako babesleku izaten jarraitu zuen euskal herritar askorentzat; turisten ia % 13k bertan egonaldia egitea erabaki zuten. Hurbil dago, joan-etorrietarako erosoa da, eta aldameneko komunitatearen berezko erakargarritasuna du; eguzkia, lasaitasuna eta paisaia berdeak gehiegi urrundu gabe bilatzen dituztenentzako helmuga kutuna da Kantabria.
Hala, Bizkaitik, iazko udan, 521.000 lagun pasatxo joan ziren Kantabriara oporretara (Estatu barruan mugitu ziren 10 bizkaitarretik hiru).
Arabarrek ere ez diote muzin egiten ondoko lurraldeari darion xarmari, eta horren erakusgarri da 67.000 pertsona baino gehiago joan zirela iaz oporretan probintzia horretara; Gipuzkoatik, berriz, 38.000tik gora izan ziren deskonektatzeko hura aukeratu zutenak. Nafarroatik ere, nahiz eta Tarragona edo Gipuzkoa nahiago izan itsasoaz gozatzeko, 25.000 bidaiarik baino gehiagok gozatu zuten ondoko probintziaz.
Udako beste helmuga handietako bi uste baino gertuago daude. Burgos eta Errioxa milaka lagunentzako bigarren etxe dira, eta probintzien arteko joan-etorrien kopuruak argi baino argiago islatzen du hori. 370.000 pertsonak baino gehiagok zeharkatu zuten muga iazko udan Burgosera bidean (turisten % 7,1), batez ere EAEtik; eta 340.000k, Errioxara (% 6,4), nafarren helmugarik gogokoena izanik.
Hego Euskal Herria osatzen duten lurraldeak izan ziren udarako top 10ean sartu ziren beste destino turistiko batzuk, eta horietatik guztietatik Gipuzkoa izan zen gogokoena, Nafarroa, Bizkaia eta Arabaren aurretik. Alabaina, gipuzkoarrek Nafarroarekiko duten maitasuna nabarmendu beharra dago; izan ere, foru-lurralde izan zuten Estatuko helmugarik kutunena, bidaiarien % 17,8k lurralde hori hautatu baitzuten oporretarako.
Mediterraneoak erakargarri izaten jarraitzen du eguzkia eta hondartzak bilatzen dutenentzat, besteak beste. Tarragona, Alacant eta Bartzelona izan ziren ihesaldi horietarako liderrak.
39.000 bizkaitar baino gehiago joan ziren Alacantera, eta 25.000tik gora, Kataluniako hiriburura. Gipuzkoarrak ez ziren atzean geratu, ia 20.000 bidaiarik aukeratu zuten helmuga gisa Alacant, eta beste horrenbestek, Bartzelona. Nafarren kopurua apalagoa da; 15.935 lagun joan ziren Kosta Zuriaren bihotzera, eta 16.193, konde-hirira. Alabaina, foru-lurraldekoek Tarragona dute gogokoen, 140.000 turista baino gehiago hurbildu baitziren kostaldeko inguru horretara iaz, Salou eta Cambrilsera batez ere.
Madrilek ere ez du indarrik galtzen, abuztuan 40 gradu inguruko tenperatura altuak izan arren. Espainiako Estatuko hiriburua euskal turisten % 6 ingururen helmuga gogokoenetako bat da, ziurrenik atzerrian exotikoagoak diren beste destino batzuetarako konexioa baita.
Bizkaitik 124.000 pertsona baino gehiago atera ziren Madrilerako bidean, Gipuzkoak 77.000 bidaiari eraman zituen eta Nafarroak eta Arabak, berriz, 60.000 eta 43.000, hurrenez hurren.
Eta, atzerrira?
Baina bada turismorik etxetik kanpo ere. Iazko udaldian, hamar bidaiaritik ia lauk leku exotikoagoren batera joateko egin zituzten maletak; erdiek Europako herriren bat edo beste izan zuten helmuga.
Guztien artean, Frantzia izan zen aukeratuena, baita gertukoena ere; tarte handiarekin, nazioarteko sailkapenaren buruan dago, 475.000 euskal turista baino gehiago izan baitzituen. Alemaniak (140.000 bisitari) eta Herbehereek (95.000) osatzen dute Espainiako Estatutik kanpoko helmuga gogokoenen podiuma, Portugalek (76.000 turista) jarraituta.
Mediterraneoak ere erakartzen jarraitzen du; izan ere, Italian ia 53.000 euskal bidaiari izan ziren. Erresuma Batuak eta Belgikak, berriz, 130.000 bisita baino gehiago izan zituzten biak batuta, besteak beste.
Kontinenteaz haraindi, Estatu Batuak nabarmendu ziren helmuga nagusi gisa, 57.000 turistarekin; Mexiko, Japonia eta Marokorekin alderatuta askoz ere kopuru handiagoa da. Nahiz eta diskretuagoak izan, Australia, Txina eta Kolonbia ere abenturazaleenen mapan sartu ziren; izan ere, bidaiatu behar denean, ez dago euskal bidaiariak kikiltzerik, distantzia dena delakoa izanda ere.
Aurten ere errepikatuko dira helmuga turistiko horiek?
Iazko udako argazkiak joera argia erakusten du: Hegoaldeko turistek hurbiltasuna, erosotasuna eta ezagutzen dituzten lekuak lehenesten dituzte. Kantabriak, Errioxak, Burgosek eta Tarragonak sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen dute, eta, gainera, oro har, kopuruek gora egiten dute (edo oso egonkor daude), eta horrek agerian uzten du zaila dela leialtasun turistikoarekin apurtzea.
Hala ere, gaur egun, aldatzen ari da abagunea. Nazioarteko turismoa susperraldi betean dago eta ekonomiaren inflazioak ez du etenik, ostatuen prezioek gora egiten jarraitzen dute, jasangarritasunarekiko kezka gero eta handiagoa da. Eragile horiek guztiek oporren mapa alda dezakete 2025ean. Hondartza, herri eta hiriburu berak hautatuko ote dituzte euskal turistek? Nazioarteko helmugen pisuak gora egingo al du?
Zure interesekoa izan daiteke
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Sevilla abordatu eta gainezka egin du Realaren fan zoneak
Realak Errege Kopako finala jokatu du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzaleek pasioz bizi izan dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan eta horren adierazle da han eta hemen altxatu den olatu txuriurdina.
Dozenaka pertsona elkartu dira Zizur Nagusian, irakasle batek emakumeei egindako grabazioen aurka
'Elkarrekin. Beldurrik ez' lelopean, manifestazioan zehar "Erasorik ez, erantzunik gabe" oihukatu dute. 180 urteko kartzela-zigorra ezarri diote irakasleari, eta gehienez 15 urte beteko ditu.
"Gernikako Arbola" abestu dute Urkiolan, kantu hori Euskal Herriko ereserki gisa proposatzeko
Besteak beste, Gontzal Mendibilek eta Jose Maria Esparza editoreak abestu dute, eta partaideak kezkatuta agertu dira Euskal Herriaren kohesio faltagatik. Ildo horretan, "Gernikako Arbola" euskal herritar guztien ereserkia izatea proposatu dute.
Euskal agintariak ere Sevillan dira, eta Pradales pronostikoa egitera ausartu da: "Realak 1-2 irabaz dezala"
Jarraitzaileen artean ez dira falta euskal erakundeetako ordezkariak ere, Imanol Pradales lehendakaria buru dela. Jon Insausti, Donostiako alkatea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun nagusia ere Sevillara joan direnen artean daude. Guztiak Realeko presidentearekin batera ibili dira goizean realzaleekin giroa partekatzen. Lehendakaria harro azaldu da ikusten ari den portaerarekin, herri baten izaera erakusten duen portaera dela azpimarratuz. Ziur da kopa etxera etorriko dela, eta bere pronostikoa egiten ausartu da.
Bi adingabe ikertzen ari dira Santurtziko jaietan 14 urteko mutiko bat sastatzeagatik
Biktima ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan; ustezko erasotzaileak adingabeentzako fiskaltzak deituko ditu.
Realeko eta Atleticoko 160 jarraitzaile identifikatu dituzte eta material arriskutsua konfiskatu diete
Arrisku handiko partida da bi taldeetako zaleen arteko liskarragatik, eta milaka polizia eta guardia zibil daude Sevillan.
Uholde txuri-urdin batek Reala agurtu du Sevillarako bidaia ekin baino lehen
Realeko adin guztietako zaleek, mota guztietako jantzi txuri-urdinak jantzita, agur esan diote ostiral honetan talde donostiarrari, kantu, bandera, animo oihu eta bufanda artean, Sevillarako bidaiaren hasieran. Larunbat honetan jokatuko du Kopako finala Atletico Madrilen aurka.
Gipuzkoako 70 bat alkate Sevillara joan dira, ordezkari gisa, partidua ikustera
Realak berak gonbidatuta, alderdi politiko guztietako alkateak bildu ditu ekimenak. Helburua berbera da guztientzat: emaitza ona lortzea eta Kopa irabaztea.
Eusko Jaurlaritzak migratzaileen erregularizazioari buruzko gida argitaratu du
Tresna hori hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, eta Espainiako Gobernuak bultzatutako ezohiko erregularizazio-prozesurako sarbidea erraztea du helburu.