Booking.com plataformak hainbat bezeroren datuak agerira atera ditu, zibereraso bat jasan ostean
Konpainiak mezu bat bidali die erabiltzaileei, ohartarazteko "baimenik ez zuten hirugarrenek" erreserbei lotutako informazioa eskuratzeko aukera izan dutela; izen-abizenak, helbideak, telefono zenbakiak eta bezeroek ostatuei emandako beste zenbait datu. Hala ere, enpresak ziurtatu du zibererasoak ez duela bankuko datuetan eraginik izan.
Booking.com plataformak zibereraso bat jasan du, eta hainbat bezeroren datuak agerian utzi ditu, konpainiak berak jakinarazi duenez. "Mugimendu susmagarriak" antzeman ditu enpresak, eta hainbat erreserbatan izan du horrek eragina.
Egoitza Herbehereetan duen konpainiak mezu bat bidali die bere erabiltzaileei, ohartarazteko "baimenik ez zuten hirugarrenek" erreserbei lotutako informazioa eskuratzeko aukera izan dutela; izen-abizenak, helbideak, telefono zenbakiak eta bezeroek ostatuei emandako beste zenbait datu.
Hala ere, enpresak ziurtatu du zibererasoak ez duela bankuko datuetan eraginik izan.
Booking.com atariak azaldu duenez, "berehala" hartu ditu zibererasoaren aurkako neurriak, eta egoera "kontrolpean" du. Gainera, kaltetutako bezeroak jakinaren gainean daudela ziurtatu du.
Prebentzio neurri gisa, segurtasuna indartzeko, erreserbei lotutako PIN zenbakiak —sarbide-kodeak— eguneratu ditu enpresak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera