Aurrekontu Orokorrak
2020/11/26 - 11:03
Estatuko aurrekontu orokorrak babestu ala ez erabakiko dute gaur EH Bilduko oinarriek
Ezustekorik ezean, militanteek berretsi egingo dute Espainiako aurrekontuak babesteko koalizioaren zuzendaritzak egindako proposamena. Emaitzak 20:30ak aldera jakinaraziko dituzte.
2020/11/25 - 12:17
Aurrekontuak babestea euskal errepublikaren aldeko prozesuaren parte dela dio Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ukatu egin du baiezkoaren atzean ETAko presoak Euskal Herrira hurbiltzeko akordiorik dagoenik; izan ere, hori "espetxeetako legedia betetzea" da.
2020/11/24 - 15:03
Loiolako kuartelari buruzko akordioa ''oso positiboa'' da Eneko Goiarentzat
Donostiako alkatea oso pozik agertu da Loiolako kuartelaren inguruan EAJk eta Gobernuak lortutako akordioarekin. Hiriarentzat albiste garrantzitsua dela azpimarratu du.
2020/11/24 - 13:50
EAJk Estatuko aurrekontu orokorrak babestuko ditu
ERCk ere iragarri du aurrekontuekin lotutako aurreakordioa adostu duela Gobernuarekin. Itun horren bidez hitzartu dute Estatuak aurrerantzean ez dituela Kataluniaren finantza jarduerak kontrolatuko.
2020/11/24 - 13:23
EAJk ''baiezkoa'' emango die aurrekontuei, Gobernuarekin akordioa lortu ostean
Aitor Estebanek jakitera eman duenez, Donostiako Loiolako Kuarteleko lurrak Donostiako udalari saltzeko akordioa itxi dute bi gobernuek.
2020/11/24 - 12:51
Ortuzar: "Espainiako Gobernuak 30 urte daramatza txertaketa kanpainarik egin gabe"
EAJk ia lotuta utzi du aurrekontuen babesa, eta laster jakinaraziko du: "Bide onetik goaz". EBBko presidenteak berretsi egin du berriro hautatuko dutela EAJ zuzentzeko.
2020/11/24 - 11:14
Ortuzarrek adierazi du aurrekontuen negoziazioa ''bide onetik'' doala
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, azken orduetan aurrerapausoak eman dira eta gaur bertan ezagutu daiteke dugu negoziazioen emaitza.
2020/11/20 - 12:08
EAJk dieselaren zerga igoera geldiaraztea adostu du eta negoziatzen jarraitzen du
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak onartu du aurrekontuen negoziazioan aurrerapauso handia eman dutela. Dena den, oraingoz ez dute akordiorik lortu jeltzaleek aurrekontuak babesteko.
2020/11/20 - 11:13
EAJk dieselaren zerga kentzea hitzartu du Gobernuarekin
EAJk hainbat zuzenketa adostu ditu Sanchezen gobernuarekin: dieselaren zerga bertan behera uztea, besteak beste.
2020/11/19 - 12:03
Confebask: "Bilboko Portuko gatazka konpontzeko neurri zorrotzak eskatzen ditugu"
Eduardo Zubiaurrek uste du zamaketarien greban "dozenaka langilek eragin oso handia" sortzen ari direla EAEko ekonomian eta "atzerapenak" konpontzeko nahitaez bete beharreko laudoa proposatu du.
2020/11/18 - 13:04
Aurrekontuek EAEra bideratutako inbertsioa % 9,2 hazi da, Sanchezen esanetan
Espainiako presidenteak zehaztu du EAEk 194 milioi euro izango dituela ingurumen politiketarako eta etxebizitzarako. Estebanek (EAJ) erantzun duenez, "zuzendu daitekeen aurrekontua oso txikia da".
2020/11/18 - 12:38
Sanchez: ''EAJ bazkide ''estrategikoa'' da EAOetarako eta gobernagarritasunerako''
Eusko Alderdi Jeltzaleak, hitza bete eta eurekin adostutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Pedro Sanchezen gobernuari.
2020/11/18 - 00:42
Milaka zuzenketa Espainiako Gobernuak urte amaieran onartu nahi duen aurrekontuari
EH Bilduk bat egin du ERCrekin eta Podemosekin etxe kaleratzeak 2022ko abendura arte gutxienez bertan behera uztea eskatzeko. EAJk, berriz, dieselaren gaineko zerga kentzea eskatu du, besteak beste.
2020/11/16 - 21:08
Pedro Sanchez oso gogorra izan da baroiekin eta leialtasunik eza leporatu die
EH Bildu Espainiako aurrekontuak babesteko prest egoteak kritika mordoa eragin dizkio Pedro Sanchezi. Baita PSOE barruan ere. Sanchezek leialtasunik eza leporatu die baroiei.
2020/11/16 - 15:31
Abalosek ukatu egin du EH Bildurekin akordioa izatea
EH Bilduk Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontuak babestuko zituela esan bazuen esan, izugarrizko lurrikara politikoa eragin du horrek.
2020/11/16 - 12:30
''Ez dute inolako erregimenekin bukatuko, aurrekontuak aurrera aterako dituzte''
Idoia Mendiak esan du ez dutela Arkaitz Rodriguezek adierazitako asmoa lortuko, eta aldeko botoarekin lortuko dutena "aurrekontu aurrerakoiak" aurrera ateratzea dela.
2020/11/16 - 11:46
Mendia: "Ez dute erregimenik suntsituko, aurrekontu aurrerakoiak babestuko dituzte"
Lehendakariorde sozialistak Radio Euskadin esan duenez, EH Bilduk "bere ibilbide historikoaren osoko zuzenketa egin du" negoziaziorik gabe Estatuko Aurrekontu Orokorren aldeko botoa aurreratuz.
2020/11/12 - 21:29
EAJk ohartarazi du "asko" falta dela Estatuko aurrekontu orokorrak adosteko
EAEko inbertsioak zokoratu dituztela adierazi du, eta dieselaren gaineko zerga "gelditzeko" konpromisoa urratzea leporatu dio Espainiako Gobernuari.
2020/11/12 - 15:37
Lehen bozketan gailendu da inbestidurako blokea, Ciudadanos batuta
Espainiako aurrekontuen aurkako osoko zuzenketak bozkatuta, lehen hesia gaindituta dute. Aurkezu dituzten 28ak atzera bota dituzte.
2020/11/12 - 15:18
Aurrekontuek aurrera jarraitzen dute Kongresuak betoak baztertu ondoren
Bi eguneko eztabaidaren ostean, PPk, Voxek, JxCatek, CCk, Foro Asturiasek, BNGk eta CUPek aurkeztutako zuzenketak atzera bota dituzte, kontrako 198 botorekin eta aldeko 150 botorekin.