Australia
2020/01/10 - 23:30
Garazi eta Arrate, Australian bizi diren ordiziarrak, suteen lekuko zuzenak
Garazi eta Arrate, ordiziarrak. Duela 6 urtetik Sidnein bizi dira eta suteen lekuko zuzenak izan dira. Haiekin hitz egin dugu.
2020/01/10 - 13:08
Milaka australiar kalera irten dira lehen ministroaren dimisioa eskatzeko suteengatik
Milaka australiar kalera irten dira Scott Morrison lehen ministroaren dimisioa eskatzeko, suteen aurrean izan duen jarreragatik eta krisi klimatikoaren aurkako konpromisorik ezagatik.
2020/01/10 - 10:16
Etxetik ihes egiteko eskatu die Australiak Victoriako herritarrei, suteengatik
Ia 6 milioi lagun bizi dira Australiako Victoria Estatuan; Gobernuak ohartarazi dienez, arriskua dago suak etxeetan harrapatzeko.
2020/01/09 - 12:37
Australiak suteek kaltetutako eremuetan hondamendi egoera zabaldu du
Neurria tenperaturak 40 gradu igo eta haize zakarra aurreikusi delako onartu egin da.
2020/01/08 - 11:25
Australiako suteek eragindako ondorio kaltegarriak Hego Amerikaraino iritsi dira
Munduko Meteorologia Erakundeak jakinarazi duenez, 400 megatonelada karbono dioxido askatu dira atmosferara, eta gas horrek berotze globalean eta larrialdi klimatikoan laguntzen du.
2020/01/08 - 11:20
Australiako suteen kea Txilera eta Argentinara iritsi da
Australiako suteek eragindako keak egungo baldintzetan munduari buelta eman diezaiokeela ohartarazi du Munduko Meteorologia Erakundeak.
2020/01/07 - 10:05
Australiako suteek 430 milioi euroko kalteak utzi dituzte, aseguru etxeen arabera
Aurkeztu diren 9.000 erreklamazioetatik % 20 baino ez dituzte aztertu. Hegoaldeko Gales Berria estatuan 140 sute baino gehiago daude piztuta oraindik.
2020/01/05 - 16:44
200 sutek piztuta jarraitzen dute Australian
23 bat hildako zenbatu dituzte momentura arte, gehienak abenduko azken astean. Agintariek 270 bat milioi eurotan zenbatu dituzte suteek eragindako kalteak.
2020/01/04 - 18:30
3.000 erreserbista deitu ditu Australiak, 23 hildako eragin dituzten suteen kontra
Herrialdearen hegoaldean 40 gradutik gorako tenperaturak daude, eta haizea gogor eta aldakor jotzen ari da.
2020/01/02 - 16:24
Zenbait toki hustu dituzte Australian, suteen eraginez 17 pertsona hil ostean
Hego Gales Berriko kostaldetik beranduegi izan baino lehen ateratzeko eskatu diete suhiltzaileek turistei, larunbaterako 40 gradu eta haize-ufada indartsuak espero baitituzte.
2020/01/02 - 10:09
Australiako armadak suteengatik harrapatuta zeuden 4.000 pertsona erreskatatu ditu
Australiako Armada Mallacootan harrapatuta dauden milaka pertsona erreskatatzen hasi da, sugarretatik ihesi hondartzan babestu behar izan ostean.
2020/01/01 - 15:24
Hots eta kolore uztarketak izan dira nagusi munduko ospakizunetan
Europako hiriburuetan postalezko irudiak utzi ditu urte hasierak. Londresen, esaterako, bi urteko zaharberritzearen ondoren Big Benek jo ditu urte berriko kanpaiak.
2020/01/01 - 13:08
Australian 16 pertsona hil dira suteen ondorioz
Gainera, dozenaka etxebizitza suntsitu dituzte suteek Hegoaldeko Gales Berrian, herrialdearen hego-ekialdean.
2019/12/31 - 20:51
Australiako suteek dagoeneko hamabi hildako utzi dituzte
Barnealdeko milaka biztanlek kostaldera egin dute ihes, euren etxeak atzean utzita eta itsasoaren ondoko hondartzetan eta eremuetan aterpe bila. Suteek dagoeneko hamabi hildako utzi dituzte.
2019/12/31 - 19:50
Sidneyk ongi etorria eman dio 2020. urteari
Australia 2020a da jada, eta horrela ospatu dute urte berriaren etorrera Sidneyn. Tradizioa denez, Sidneyk su artifizialekin ospatu du badiatik.
2019/12/31 - 11:57
Bi hildako, desagertutako bost pertsona eta beste milaka lagun harrapatuta Australian
Hegoaldeko Gales Berria izan da lurralde zigortuena suteengatik azken egunetan. Estatu horretan hil diren lagunen kopurua 11ra igo da, 12 Australia guztian.
2019/12/31 - 09:54
Hainbat pertsona itsasora irten dira Australian, garretatik ihesi
Australiako Mallacoota herriko bizilagunek hondartzara ihes egin behar izan dute sugarretatik ihes egiteko. Askok beren itsasontzietan babestu nahi izan dute.
2019/12/24 - 00:20
Kontrolik gabe dauden ehunka sute itzaltzeko lanean ari dira Australian
Australiako lehen ministroak barkamena eskatu die herritarrei, suhiltzaileak ehunka fronte itzaltzen saiatzen ari diren bitartean oporretan joateagatik, baso-suteen boladarik txarrenean.
2019/12/19 - 10:51
Australia ekialdean larrialdi egoera ezarri dute, sute larrien eraginez
Azarotik bigarren aldiz ezarri dute jada emergentzia egoera Hegoaldeko Gales Berrian. Suhiltzaileei errepideak ixtea edo ebakuazioak antolatzea ahalbidetzen die emergentzia egoerak.
2019/12/06 - 15:20
Gipuzkoako olatuak urtarrilean iritsiko dira Australiara
Wavegarden enpresarentzat garrantzitsua da Australian sartzea surfaren jaioterria delako eta Asiako merkatura zabaltzeko ate garrantzitsua izan daitekeelako.