Auzitegi Konstituzionala
2022/12/21 - 20:14
Gorteak "isilaraztea" leporatu dio Sanchezek PPri, eta Feijook eskatu dio demokrazia suntsitzeari uzteko
Espainiako Gobernuko presidenteak eta PPko presidenteak, asteazkenean, Senatuan, 2022ko azken parlamentuko eztabaida izan dute. Auzitegi Konstituzionalak astelehenean erabaki zuen gelditzea bere berritzea bultzatu nahi zuen legea, eta eztabaida bi egunen buruan izan da.
2022/12/21 - 14:50
Zenbat denbora beharko du Espainiako Gobernuak erreforma judizialaren lege-proposamena onartzeko?
Data posibleei buruzko espekulazioak piztu dira azken orduetan. Batzuek, hilabete espero dute; beste batzuek, hiru. EITB Mediak hainbat abokaturi luzatu die galdera, baita Amaia Etxezarreta ETBk Kongresuan duen korrespontsalari ere.
2022/12/21 - 13:53
Konstituzionalak premiazko bilkura deitu du gaur arratsalderako, Senatuak jarritako helegitearen ondotik
Auzitegi Konstituzionala berritzeko bide parlamentarioa eten ostean, Senatuak helegitea jarri du, eta hori abenduaren 22a baino lehen ebaztea eskatu du.
2022/12/21 - 12:30
Sanchezek uste du PP ''urrunegi'' joan dela organo konstituzionalen berrikuntza blokeatuz
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Konstituzioa ez betetzean "urrunegi" joan izana leporatu dio PPri, Cuca Gamarra bozeramaileak kritika egin ostean.
2022/12/21 - 09:02
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, San Tomas eguna eta Bizkaibusen greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/20 - 22:22
Blokeoa gainditzeko tresnen artean lege-proposamena aurkeztea erabaki du PSOEk
Parlamentuko iturri sozialistek adierazi dutenez, une honetan beste talde politiko batzuekin hitz egiten ari dira lege-proposamen hori bultzatzeko. Proposamen horren edukia astelehenean Konstituzionalak geldiarazi zituen bi zuzenketak izango dira.
2022/12/20 - 20:52
Erreforma judiziala lege-proposamen batekin bideratzeko asmoa dute
Parlamentuko iturri sozialistek adierazi dutenez, une honetan beste talde politiko batzuekin hitz egiten ari dira lege-proposamen hori bultzatzeko. Lege-proposamen berri hori aste honetan bertan erregistratu daiteke.
2022/12/20 - 20:49
Erreforma judizialek aldeekin egindako aurretiko kontsultak gainditu behar dituzte, dio Europako Batzordeak
Europako Batzordea "arreta handiz" ari da jarraitzen espainiar Estatuko egoera, Konstituzionalak hartutako erabakiaren ostean. Konstituzionalak bertan behera utzi du Kongresuan onartutako erreforma baten tramitazioa, Senatuan bozkatu aurretik; erreformak Konstituzionala berrituko luke.
2022/12/20 - 16:21
Esteban (EAJ): ''Konstituzionalak guztiz apurtu egin du Kongresuaren subiranotasuna''
EAJk Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanen iritziz, bi erakundeen arteko "talka" izan da, alegia, Ganberen eta Auzitegi Konstituzionalaren arteko talka.
2022/12/20 - 15:43
Estatuko erakundeak kontrolatzeko obsesioa izatea leporatu dio Feijook Sanchezen Gobernuari
PPko presidenteak Zigor Kodearen erreforma bere alderdiarekin adosteko eskatu dio Pedro Sanchezi, orain Senatuan izapidetzen ari den aldaketari uko eginez, edo bestela hauteskunde orokorrak deitzeko.
2022/12/20 - 15:12
Auzitegi Konstituzionala berritzeko bide parlamentarioa eten du Konstituzionalak berak
Lurrikara eragin du bart Konstituzionaleko epaileek hartu duten erabakiak. Epaile hauek eten egin dute euren karguak berritzeko erreformaren tramitazio parlamentarioa.
2022/12/20 - 14:34
Sedizioaren eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen aldaketari argi berdea eman dio Justizia Batzordeak
Hala, eta atzoko erabakiaren ondotik, Konstituzionalaren erreforma ez, baina gainontzeko neurriak bozkatu egingo dituzte ostegunean Senatuan.
2022/12/20 - 13:55
Bingen Zupiria: ''Argi eta garbi ikusten da justiziaren politizazio kasu baten aurrean gaudela''
Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, kezkaz ikusten dute "alderdi politiko batek nola ez dituen onartu nahi Espainiako Parlamentuan dauden gehiengoak".
2022/12/20 - 13:33
Cuca Gamarra: ''Diputatuen eskubideak ez dituzte gainerako diputatuek zehazten''
Cuca Gamarrak adierazi duenez, "demokrazian erabakiak gehiengoz hartzen dira, baina beti oposizioaren eskubideak errespetatuz". "Hori da tramitazio osoan urratu dena", gaineratu du.
2022/12/20 - 12:43
Sanchezek Konstituzionalaren erabakia onartzen du, baina blokeoarekin amaitzeko neurriak iragarri ditu
Espainiako Gobernuko presidenteak uste du Auzitegi Konstituzionalak atzo hartutako erabakiak ez duela aurrekaririk, eta PPri egotzi dio egoeraren errua.
2022/12/20 - 12:10
Sanchez: "Gobernuak Konstituzionalaren erabakiari men egin, eta blokeoaren aurkako neurriak hartuko ditu"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, PSOEk eta Unidas Podemosek diseinatutako lege erreformen tramitazioa bertan behera utzita, “lasaitasun” mezua eman dio gizarteari, baina ohartarazi du: “Demokraziak behar du legea errespetatzea”.
2022/12/20 - 12:02
Mertxe Aizpurua: ''Espainiako demokrazioa kalitate eskasekoa da''
Mertxe Aizpuruak "78ko erregimena" suposatzen duen "hipoteka garbitzea" eskatu du, eta Gobernuari eta bere bazkideei "maila ematea" eskatu die, "eskuin politiko eta judizialaren" aurrean aliantza egiteko.
2022/12/20 - 11:02
Roberto Uriarte: "Ez da egun bereziki ona demokraziarentzat, baina bataila juridiko hau irabaziko dugu"
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatua eta EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleari Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari buruz galdetu diote ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan.
2022/12/20 - 09:33
Konstituzionalaren erabakiaren larriaz ohartarazi dute Gorteek eta Espainiako Gobernuak, beteko duten arren
Adierazpen instituzional bana egin dute Meritxel Batet eta Ander Gil Kongresuko zein Senatuko presidenteek, eta sistema demokratikoari egindako "kalte larriaz" oharra egin dute. Espainiako Gobernuaren iritziz, "ezin larriagoa" da ganberen jarduna geldiaraztea.
2022/12/19 - 23:41
Konstituzionalak Espainiako Gorteetako eztabaida bat geldiarazi du historian lehen aldiz
BJKNk izendatzen dituen Auzitegi Konstituzionalerako bi hautagaiak aukeratzeko sistema aldatzeko bi zuzenketak Senatuan bertan behera uztea erabaki du Osoko Bilkurak. Horrela, PPk zuzenketa horien aurka aurkeztutako helegitean eskatutako kautelazko neurriak onartu ditu.