Azokak
2016/04/02 - 20:40
Berdelaren Azoka, larunbat honetan, Mutrikun
Egun osoan zehar, zenbait jarduera eta ekitaldi dituzte herrian; besteak beste, pintxo-pote berezia, non berdela erabateko protagonista izango den.
2016/02/03 - 19:49
San Blas eguna, azoka eguna Abadiñon
Abadinoko San Blas feriak Euskal Herriko bazter guztietako jendea erakarri du azokara. Euskal Herriko ganadu feriarik inportanteenak 250 abelburu bildu ditu aurten.
2015/12/21 - 14:39
Eguraldia lagun, jendetza dabil Donostian
Iritsi da San Tomas eguna, eta giroa aurten ere ezin hobea Donostiako Konstituzio Plazan. 333 kiloko Leitzako Engraxik jakin-min izugarria piztu du.
2015/12/21 - 14:27
286 postu, aurtengo Bilboko San Tomas azokan
Goizean goizetik gerturatu da jendean Bilboko Areatza eta Plaza Barrira. Aurten 286 postu desberdin jarri dituzte barazki, fruta eta animaliz beteta.
2015/12/21 - 13:52
San Tomas azokaz gozatzen ari dira milaka bizkaitar
Areatza eta Plaza Barria Euskal Herriko azokarik handiena bihurtzen da San Tomas egunez.
2015/12/21 - 12:27
Giro bikaina, Donostiako San Tomas azokan
Txistorra eta 'Engraxi' dira eguneko protagonista nagusiak Donostian. Eguraldia lagun, milaka pertsona gerturatu dira Gipuzkoako hiriburura.
2015/12/21 - 10:16
'Engraxi', Donostiako gaurko erregina
Konstituzio plazako protagonista da txerria. Eguzkiari eta giro epelari esker, milaka lagun gerturatu da azokara.
2015/12/21 - 09:28
Baserritik, Bilbora
Milaka lagun gerturatu dira Bilbora Gabonetako azoka garrantzitsuenaz gozatzera. Eguraldia, gainera, lagun izan da. Errefuxiatuak omenduko dituzte antolatzaileek.
2015/12/20 - 15:17
San Tomas egunerako prestakizunak hasi dira Bilbon eta Donostian
Donostian postuak ipintzen ari dira goizetik: 233 saltoki egongo dira. Bilbon ere lanean ikusi ditugu goizean: 286 postu jarriko dituzte Areatza eta Plaza Barrian.
2015/12/17 - 14:32
233 saltoki Donostian, San Tomas azoka girotzeko
'Engraxi' txerria eta euskal baserritarren eta ekoizleen produktuak izango dira protagonista.
2015/12/16 - 13:49
Errefuxiatuen aldeko eguna izango da aurten Bilboko San Tomas
BBK Fundazioak, azokaren antolatzaileak, saria emango dio CEAR errefuxiatuen aldeko elkarteari, eta dirua bilduko du iheslariei laguntzeko.
2015/12/13 - 15:07
491 saltoki guztira Zumarragako eta Urretxuko Santa Lutziko azokan
Aurtengo azokan 500 abelburu daude ikusgai eta salgai. Goizeko 08:00etatik aurrera jendea zaldi-aziendak ikustera hurbildu da.
2015/12/13 - 13:50
Giro ona Zumarragako Santa Luzia azoka tradizionalean
Lehen orduetatik erosleek eta saltzaileek bat egin dute udalerri horretan. Ganaduaz aparte, barazkiak eta frutak ere izango dira salgai.
2015/12/11 - 15:09
San Tomas, ate-joka Bilbon
Abenduaren 21ean, astelehenez, ospatuko dute azoka Bizkaiko hiriburuan. Aurreko urteetan bezala, 140 ekoizleren 286 postu paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian.
2015/12/11 - 14:20
Engraxi, San Tomas azokarako prest
Engraxik 329 kilo pisatzen ditu eta Leitzako Arro baserrian hazitakoa da. Haritz ezkurra eta artoa jaten ditu.
2015/12/11 - 14:01
'Engraxi', Donostiako San Tomas azokako 329 kiloko txerria
Abenduaren 21erako hiru kilo irabaziko dituela uste du hazi duen abeltzainak, Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegik.
2015/12/10 - 20:38
Donostia baserritarren plaza bilakatuko da abenduaren 21ean
Ohiturari jarraituz, txistorra izango da produktu nagusia, baina beste elikagai batzuk ere izango dira eskuragarri; gazta, eztia, sagardoa eta gozoak, esaterako.
2015/11/06 - 21:56
Lurrama azokaren 10. edizioa hasi da Biarritzen
Nekazaritza jasangarriaren aldeko hamargarren azoka hasi da Biarritzen, alegia Lurrama azoka. Igandea bitartean abereak eta ekoizpenak ikusi ahal izango dira. Aurten gonbidatu nagusia Normandia da.
2015/10/26 - 22:32
Gernikako azokak 110.000 lagun inguru bildu ditu
Urriko Azken Astelehen guztietan bezala, bertako produktuek kolorez bete dute Gernika. 313 postuko azokak 110.000 lagun inguru bildu ditu. Saltzaileek, hala ere, saltzea zaila dela diote.
2015/10/26 - 17:54
Urriko azken astelehena, Gernikan
Baserri giroko eta artisautzako eskaintza zabala da aurten ere, erakusgai eta salgai. Eguraldia lagun, iazko 80.000 bisitarien kopurua gainditzea espero dute.