Azokak
2020/04/08 - 23:40
Eusko Jaurlaritzak nekazaritza-azokak debekatu ditu alarma-egoera amaitu arte
ENBA eta EHNE nekazaritza-elkarteek erabakia gaitzetsi dute, eta salatu dute "ez dagoela koordinaziorik" Osasun eta Merkataritza Sailen artean.
2020/04/01 - 22:27
Baserritarrak salmenta bide berriak bilatzen ari dira azokak itxi direnetik
Koronabirusaren ondorioz, hainbat herrik azokak ixteak edota murrizteak egoera larrian utzi ditu baserritarrak eta ekoizle txikiak. Ekoizten dituzten produktuak saldu ezinik dabiltza.
2020/03/20 - 16:46
Tolosako Zerkausiko azoka bertan behera, kaleko salerosketak debekatuta daudelako
Udalak ordu batzuk lehenago esan du aurrera eramango zuela "osasun eta segurtasun neurri zorrotzekin".
2020/03/18 - 13:25
Segurtasun neurri zorrotzak, Ordiziako azokan
Gaurko Ordiziako azoka ez da ohikoa izan. Koronabirusari aurre egiteko, segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte.
2020/02/03 - 21:42
Abadiñon goizean goizetik festa giroa izan da nagusi
Euskal Herriko hainbat tokitan San Blas eguna ospatu dute gaur. Abadiñon, esaterako, jai giroa ez da falta, eta jakina, erroskilak eta San Blas opilak ere ez.
2019/12/24 - 15:13
Asteazkenaren ordez, astearteko Gabonetako azoka Ordizian
Jendetza bildu da azken orduko erosketak egiteko. Sagarra protagonista eta baita, azken urteetan bezala, Euskal jantzi tradizionala bultzatzeko photocall-a
2019/12/24 - 13:42
Gabon bezperako azoka ospatu dute Ordizian
Jendetza gaur Ordizian, azken orduko erosketak egiten. Produktu ugari izan dira azokan, baina protagonista errege sagarra izan da, 3-4 euro bitartean kiloa.
2019/12/21 - 17:52
Euriak eta haizeak San Tomas azokak hustu dituzte
Goizean eguraldia bikaina izan da, baina arratsaldeko lehen orduan eguraldia guztiz aldatu da Bilbon eta Donostian.
2019/12/21 - 15:17
248 postu ikusgai, Bilboko San Tomas azokan
Ohiko taloarekin batera indaba gorriak dastatzeko aukera ere izan da Makilaren Kofradiak antolatutako ekimen solidarioari esker.
2019/12/21 - 15:12
Eguraldia lagun, jendetza dabil Donostian San Tomas eguna ospatzen
Aurten ere, Konstituzio plazako txerria izan da Donostiako San Tomas azokako protagonista. Milaka pertsona dabiltza Alde Zaharrean festa giro bikainean.
2019/12/20 - 15:32
Baserritarrak etengabe ari dira lanean San Tomas egunean produkturik onenak saltzeko
Gero eta produktu ekologiko gehiago saltzen da San Tomasetan; % 200dik gorako igoera nabaritu dute salmentetan.
2019/12/18 - 14:56
San Tomas azoka 'garbia, segurua eta erasorik gabekoa' nahi du Bilbok
Normalean kalkulatzen diren 100.000 pertsonatik gora espero dira.
2019/12/16 - 10:58
Donostiako San Tomas azokak 195 postu izango ditu aurten
Urtero bezala, azokak protagonista handi bat izango du, Ximona txerria, eta 10:00etatik 20:00ak arte egongo da ikusgai Konstituzio plazan.
2019/12/13 - 22:15
Gabonetako azoka ireki dute Gasteizen
Hiriko bi gunetan jarri dituzte aurten postuak eta urtarrilaren 6ra arte egongo dira zabalik.
2019/12/13 - 14:55
Eguraldiak ez ditu Santa Luzia azokako bisitariak kikildu
Aurten ere ia 400 saltoki-postu egon dira eta ohiko moduan abelburuek ere arreta handia piztu dute. 137 zaldi etxaldek hartu dute parte lehiaketan.
2019/12/12 - 12:50
Azoka berezia Urretxu eta Zumarragan Santa Luzia ospatzeko
Santa Luzia azokako protagonista nagusia zaldi-azienda da. Aurtengo lehiaketan 135 buru izango dira
2019/12/03 - 13:36
Ximona, Donostiako San Tomas azokako erregina
Gaur egun Ximonak 310 kilo pisatzen ditu, baina Cristina Saralegi jabeak abenduaren 21erako 350 kilo pisatzea espero du.
2019/11/27 - 17:24
Bilboko San Tomas Azokak edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu
Azoka bizkaitarrak ingurumenaren alde egingo du, 248 salmahaietan edalontzi berrerabilgarriak eta poltsa biodegradagarriak erabiliz.
2019/11/07 - 13:16
'Karpa hau hobea da, baina, merkatu plaza estalia behar dugu'
Bretxako Azokako baserritarrek karpa berria estreinatu dute gaur. Igandean haizeak suntsitutakoak baino 'handiagoa eta erosoagoa' iruditzen zaien arren, 'plaza tradizional estalia' aldarrikatzen dute
2019/10/29 - 18:51
110.000 bat bisitari, Gernikako azken Asteleheneko Azokan
Eguraldi atsegina izan da, eta horrek ere jendea animatu du. Agiñiga gaztandegiak irabazi du gazta onenarentzako saria; enkantean, 6.600 euro ordaindu dituzte horren truke.