Baiona
2023/03/11 - 14:13
Milaka lagun atera dira berriz ere kalera Baionan, pentsioen erreformaren kontrako zazpigarren mobilizazioan
7.300 pertsona mobilizatu direla Baionan esan dute sindikatuek eta 3.000, berriz, Poliziak. Sindikatu eta gizarte-eragileek protestan jarraituko dutela esan dute, pentsioen erreforma aurrera atera ez dadin. Orotara, 230 mobilizazio deitu ditu gaurko Frantziako intersindikalak.
2023/03/10 - 09:14
Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, Hanburgoko tiroketa eta omenaldia terrorismoaren biktimei
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/09 - 08:53
Albiste izango dira: M8aren biharamuna, osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean eta Animalien Ongizatearen Legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/08 - 21:34
M8ko aldarriek erretreten erreformaren aurkako mezuekin bat egin dute Iparraldean
Pentsioen erreformak emakumeei kalte egiten diela salatu dute Ipar Euskal Herrian, M8ko manifestazioetan.
2023/03/08 - 14:16
Zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba bat deituko duela iragarri du Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Prozesua abiatuko dute, greba orokor baterako deialdi bateratu bat artikulatzeko, "herri mugimendu eta sindikatuekin". "Zaintzarako eskubide unibertsala exijitzen dugu, eta zaintza horiek negozio izateari uztea. Horregatik, greba feminista orokor baterantz goaz", esan dute.
2023/03/08 - 11:22
Manifestariek Baionako porturako sarbidea blokeatu dute
Zamaketariek barrikada bat jarri dute portuko sarrera blokeatzeko. Manifestariak Macronen Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka protestan ari dira.
2023/03/08 - 09:12
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, M8ko manifestazioak eta solasaldi feminista EITB YouTuben
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/08 - 07:42
Euskal Herriko hiriburuetako M8ko manifestazioen orduak eta lekuak
Asteazken honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, euskal hiriburuetako kaleek gainezka egitea espero da, milaka emakume aterako baitira agenda feminista aldarrikatzera. Hona hemen martxa nagusien lekuak eta orduak.
2023/03/07 - 15:40
Garraioan eta hezkuntzan nabaritzen ari da gehienbat erretreten erreformaren aurkako greba
Ipar Euskal Herrian, geldirik daude eskualdeko zerbitzua eskaintzen duten tren gehienak eta abiadura handiko zerbitzuen % 80. Biarritzeko aireportuan, hegaldien erdia gelditu dira bertan behera. Hezkuntzan, berriz, lanuzteak % 70ko jarraipena izan duela diote sindikatuek.
2023/03/07 - 14:59
Ipar Euskal Herriko garraioan eta hezkuntzan jarraipen zabala izan du pentsio erreformaren aurkako grebak
Arazoak izan dira garraio publikoan eta blokeoak errepideetan. Baionan, jendetza bildu da manifestazioan, itxita dagoen tren geltokitik Herriko Etxeraino.
2023/03/07 - 14:08
Milaka pertsona kalera irten dira Baionan pentsioen erreformaren aurka
Antolatzaileen arabera, 23.000 pertsona inguru izan dira Baionan Frantziako Gobernuak proposatutako pentsioen erreformaren aurkako manifestazioan.
2023/03/06 - 12:00
Bihar "herrialdea geldiarazteko" deia egin dute sindikatuek, Macronen pentsio erreformaren kontra
Erretiro adina atzeratzeko asmoa duen erreformaren aurkako seigarren mobilizazio handia da. Ehunka manifestazio daude deituta (Baionakoa, 10:30ean) eta garraioan, hezkuntzan edota energia alorrean jarraipen zabala espero da.
2023/03/01 - 15:34
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Iruñea, Bilbo, Baiona, Donostia eta Gasteizen egingo ditu manifestazioak
Emakumeen aurkako zapalkuntzak gorena jo duela salatu dute, Nafarroako hiriburuan eginiko agerraldian. Halaber, zaintzaren sistema heteropatriarkala iraultzeko beharra azpimarratu dute.
2023/02/23 - 17:41
Bere irakaslea sastatu zuen ikasleak "gaiztakeria egiteko eskatzen zion ahots bat entzuten zuen"
Gaztea jarraipen psikiatrikopean zegoen eta antidepresiboak hartzen zituen ikastetxe batean jazarria izan zenetik, eta 2022ko urrian bere buruaz beste egiten saiatu zen sendagaiak hartuta.
2023/02/22 - 20:48
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, erasoa aurrez pentsatutako hilketatzat jo dute, eta aurrekaririk ez duen ikasleari hilketa egotzi diote.
2023/02/19 - 17:35
Baudonne etxaldea, preso dauden emakumeak bergizarteratzeko prestatzen diren tokia
Tarnosen, Landetan, eta Baionatik oso gertu dagoen etxaldea da eta bertan birgizarteratze proiektu berritzailea dago martxan. Helburua da emakumeek lan egiten ikastea eta prestakuntza-proiektu batean parte hartzea, libre direnean lan bat eta etxebizitza bat izan ditzaten.
2023/02/19 - 11:47
Iparraldean, Bilbon eta Donostian airearen kalitatea txarra da egunotan
Atmo adierazleak maila gorrian kokatu du Iparraldea, eta Donostian eta Bilbon ere datuak txarrak dira. Suteak eta Saharako hautsa dira eragile nagusiak.
2023/02/12 - 10:34
"Artzaintzaren inguruan etnografia lanak egin dira, baina artaldeen soinua jaso gabe zegoen"
Baionako museoan ikusgai dago Nader Koochakiren instalazio artistikoa. Azken urteetan Gipuzkoako 100 artaldetan jasotako soinuekin osatu du erakusketa. Zintzarria daramaten ardien soinuak jaso ditu.
2023/02/11 - 17:21
Noiz, nola edo zenbat? Erretretaren inguruko kezka dute hainbatek Iparraldean
Iparraldean erretreta laster hartzear dauden bi lagunekin eta noiz hartuko ote duen jakin ezin duen batekin izan da ETB. Erreformak eta erretretaren baldintzek sortzen dizkieten galdera eta kezkak azaldu dituzte; eta ez dira gutxi.
2023/02/11 - 15:55
Frantziako sindikatuak, laugarrenez kalean Macronen erretreten erreformaren aurka
Sindikatuek deituta, milaka herritar atera dira kalera Macronen erretreten erreformaren aurka. Laugarren manifestazioa da erreformaren aurka, eta helburua da gaurkoak orain arteko jendetsuenak izatea. 250 manifestazio deitu dituzte estatu osoan. Baionan ere, milaka lagun atera dira kalera.