Baiona
2022/07/29 - 16:52
Baionarrak ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte igandera arte, besta gunean sartzeko
Kaleak lepo Baionan goizean goizetik, bertakoak dira asko, baina ugari dira handik eta hemendik datozen bisitariak ere. Gaurtik aurrera baionarrak ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte besta gunera sartzeko. Denen gustuko neurria ez den arren, ez dira faltako ez festazaleak.
2022/07/28 - 22:51
Haurrak eta Karrikaldia izan dira protagonistak Baionako besten bigarren egunean
Goizean, haurrak izan dira protagonista nagusiak eta eurak arduratu dira Lehoi Erregea esnatzeaz. Arratsaldean, berriz, euskal kulturari lotutako dantzaldiak eta kantaldiak izan dira, Karrikaldiaren baitan.
2022/07/28 - 22:50
Gau bakar batean, lehen gauean, Baionako bestetan 16 emakumek ziztatuak izan direla ohartarazi dute
Lau ospitalera eraman dituzte analisiak egiteko.
2022/07/28 - 01:49
Bi urteko etenaldiaren ostean, hasi dira Baionako bestak
Errege Lehoia 22:00etan puntuan atera da Baionako udaletxeko balkoira eta, gonbidatuekin batera, hiriko hiru giltzak botata, bost egunez iraungo duten bestei hasiera eman die. Milaka lagun elkartu dira plazan, pozarren.
2022/07/11 - 17:51
Osasun langileek eta Aviron errugbi taldeko kideek emango diete aurten hasiera Baionako jaiei
Bi urteko geldialdiaren ostean, uztailaren 27tik 31ra ospatuko dituzte jaiak Baionan. Gaur aurkeztu dute egitaraua; 75 musika talde eta 1.000tik gora musikari izango dira Baionako kaleetan, jaien 90. urteurrena betetzen denean.
2022/07/11 - 14:50
Lau emakumek salatu dute sanferminetan ziztadak jaso ondoren zorabioak izan dituztela
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sumisio kimikoko kasu horiek ikertzeko. Nabarmendu duenez, emakumeoi ez diete sexu erasorik egin. Biktimei egindako analisiek negatibo eman dute. Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du gertatutakoa "kezkagarria" dela eta azpimarratu du "oso adi" egongo direla.
2022/07/08 - 13:46
Uda beteko eguraldia nagusi asteburuan
Antizikloi baten eraginpean izango gara datozen egunetan, eta, hala, eguzkia eta tenperatura atseginak izango dira protagonista.
2022/07/07 - 21:06
Hiru pertsona migratzaile muga zeharkatzen laguntzeagatik militante bat atxilotu dutela salatu du LABek
Jendarmeek, goizeko lehen orduan, Eñaut Aramendi atxilotu dute Urruñan. Arratsaldeko lehen orduan, aldiz, aske utzi dute. "Aurten, gutxienez zazpi pertsona hil dira muga zeharkatzeko saiakeran", gogorarazi du sindikatuak.
2022/07/01 - 21:40
Bi kilometroko auto-ilarak sortu dira Biriatun
Baionara bidean arratsaldean zehar bi kilometrorainoko ilarak sortu dira Biriatun. Oporretara doazenek edo asteburu pasa pazientziaz hartu beharreko eguna da.
2022/06/21 - 18:24
Festetan eraso sexistei aurre egiteko protokoloa proposatu die herriei Euskal Hirigune Elkargoak
Udako jaien sasoiaren hasiera, Baionan azken urteotan martxan denaren gisako protokoloa lurralde osora zabaltzea da helburua, bestetan parte hartzen duten guztiak sentsibilizatu, eta prebentziorako, informaziorako eta biktimen harrerarako tresnak eskaintzea.
2022/06/18 - 22:58
Seaskak utzi egin du Baionan okupatua zuen Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitza
Lau egun eta hiru gau Baionako Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan eman ostean, Seaskak amaitutzat eman du okupazioa. Iparraldeko Ikastolen elkarteko kideak asteazkenean sartu ziren bertan, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko eta Hezkuntza Ministerioarekin hitz egin arte geratzeko.
2022/06/17 - 18:37
"LAB euskal sindikalismo berria da", aldarrikatu dute Aranburuk eta Arroyok
Sindikatu abertzalearen Batzorde Nazional berriak % 94ko babesa jaso du; aldeko 389 boto, kontrako 13, bi boto zuri eta hamar abstentzio izan dira.
2022/06/16 - 12:27
Aranburuk LAB "borrokaren erreitik aterako" ez dutela ziurtatu du X. Kongresuan
Miarritzen eta Baionan du egitekoa biltzarra, eta bi koordinatzaile orokor izango ditu: Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Goizean kudeaketa txostena aurkeztu du Aranburuk, Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko bozeramaileak lagunduta. Bozketan, biltzarkideen % 99,3k babesa eman diote txostenari.
2022/06/15 - 23:05
Tentsioa Baionan, Seaskako kideak akademia ikuskaritza okupatzen saiatu direla eta
Azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko, Baionako Hezkuntza-ikuskaritzaren egoitza okupatu nahi izan dute, baina poliziak ez die sartzen utzi eta negarra eragiteko gasa bota dute protesta egiten ari zirenen aurka.
2022/06/11 - 17:47
Ipar Euskal Herriko hautagaien soslaiak
Hiru diputatu joango dira Iparraldetik Frantziako Asanblada Nazionalera. Orain arte Macronen aldeko bat eta independiente bat izan dira. EH Baik eta NUPES koalizioak hautagai bat eraman nahi dute, lehen aldiz, Parisera.
2022/06/04 - 18:48
Paueko Auzitegiak atzera bota du Euskal Hirigune Elkargoak pisu turistikoak mugatzeko onartu zuen araudia
Bizitegi turistikoak arautzea onartu zuen Elkargoak martxoan, konpentsazio sistema bat erabiliz. Ekainaren 1ean sartu zen indarrean araudi berria, baina egun gutxi iraun ditu. Euskal Elkargoak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2022/06/03 - 21:36
Baionako Bestetara doazen bisitariek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute
Bueltan dira Baionako Bestak bi urteren ostean, eta aurten 8 eurotik 10 eurora igaro da bisitarientzat jai gunerako sarbidearen prezioa.
2022/06/03 - 11:03
Giro nahasia, ekaineko lehen asteburuan
Larunbatean, arratsaldetik aurrera, ekaitzak izango dira protagonista, eta barnealdean bero egiten jarraituko du (28-32 ºC-ko maximoak). Igandea, bestalde, goibelago eta freskoago dator (epelenek nekez gaindituko dituzte 20 ºC-ak).
2022/05/29 - 17:45
Ganderailu galduaren misterioa, Mendiben
2018aren bukaeran, bertako baselizan zeukaten 800 urteko ganderailua desagertu egin zen. Orain, hiru urte eta erdi geroago, Herriko Etxe parean azaldu da, ohar batekin. Zer jartzen du eta nork idatzi du oharra?
2022/05/25 - 15:20
Euskararen erabilera "gaztetu" egin da
2021eko hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitzen berri eman dute. Txostenaren arabera, euskarak adin piramidea iraultzea lortu du: haurrak eta gazteak dira euskara gehien darabiltenak, eta helduak eta adinekoak gutxien. Hala ere, kaleetan, euskaraz ari da zortzi lagunetatik bat.