Bakio
2019/11/04 - 13:57
Fatxada bat gainera eroritako eraikina hustu egin dute Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearte honetarako Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik.
2019/11/03 - 20:44
Haize zakarrak eta euri jasek eragozpen ugari eragin dituzte
Errepideetan izan dira arazo gehien, bidera erori diren zuhaitzengatik. Gauean langile bat zauritu da Solluben, zuhaitz bat erorita. Lapurdiko kostaldean 5.000 bezerok argirik gabe jarraitzen dute.
2019/11/03 - 10:52
Amelie borraskak Euskal Herrian eragin dituen kalteak
Zuhaitzak erori dira, errepideak itxi dituzte eta kaleko elementu asko kaltetu ditu haizeak, eta euriak lur-jauziak ere eragin ditu. Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroako iparmendebaldean haizegatik ezarritako alerta laranja indarrean egongo da 12:00ak arte.
2019/10/27 - 13:59
Gaztelugatxeko hormetatik eta lurzorutik harriak eramaten ari direla ohartarazi dute
Oraingoz asko ez dira, baina baseliza zaintzen duen batzordeko kideak arduratuta daude.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/05/09 - 14:09
3-4 metroko olatuak, kostaldean
Amaitu berri da itsasaldeko arriskuagatik ezarrita zegoen abisu horia kostaldean
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/13 - 14:01
Uribe Kostako ura berriz ere edan daitekeela iragarri du Bizkaiko Ur Partzuergoak
Ostiralean iturriko ur arrea ez edateko eskatu ondoren, gaur ohiko puntuetan laginak hartu eta aztertu dituzte, eta egoera "erabat normalizatuta" dagoela jakinarazi dute.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/03/05 - 13:00
Horrela jarri du Greenpeacek dragoi erraldoia Gaztelugatxen
Lau metro baina gehiago neurtzen dituen dragoia jartzeko dozena bat lagun aritu dira lanean goizaldean Gaztelugatxen.
2019/03/05 - 12:04
Dragoi bat jarri du Greenpeacek Gaztelugatxen
Itsasoa plastikoz beterik dagoela salatzeko, dragoi erraldoi bat jarri du Greenpeacek Gaztelugatxen.
2019/03/04 - 11:24
2014ko martxoan euskal kostaldea astindu zuen denboralearen irudi ikusgarriak
Felix Urrutiaren irudiek ederki erakusten duten 2014ko martxoaren 3an Bakion bizi izan zuten egoera larria. Segurtasun sailak alerta gorria ezarri zuen olatuengatik.
2019/02/19 - 10:52
3.5 metroko olatuak, euskal kostaldean
Asteazkenera bitartean abisu horia ezarri dute olatu handiengatik.
2019/02/02 - 15:17
Gaztelugatxeko sarbideak eta inguruko kokalekuak berritu eta indartuko dituzte
Gainera, Bakio eta Bermeo lotzeko bide berde bat ere egingo dute.
2019/02/02 - 14:25
Bizkaiko Foru Aldundiak 4 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxe inguruko lanetan
EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen lau urteetan egingo diren hobekuntza nagusiak bide berde berri bat, bi errotonda eta garraio publikoarentzako aparkamenduak dira.