Barakaldo
2023/09/09 - 09:00
''Auto elektrikoa erostera datorrena oso ongi informatuta eta kontzientziatuta egoten da''
Autonervion Bizkaiako Luis Maria Vidalen hitzetan, ibilgailu elektrikoa erosten duena hiritarra izan ohi da, autoa egunero erabiltzen duena baina kilometro gutxi egiten dituena.
2023/09/08 - 19:14
Amaitu egin da Erandion auto-ilara luzeak eragin dituen lau autoren arteko istripua, Arrontegi zubian
14:30 aldera izan da ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 15:00etan sei kilometrotik gorakoak ziren auto-ilarak.
2023/09/07 - 23:42
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko
Barakaldoko Udaletxe plazan egin dute elkarretaratzea BesteBi plataformak deituta, eta, besteak beste, etxegabeei "erantzun eraginkorrak" emateko eskatu die administrazioei.
2023/09/05 - 23:21
Emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxazain automatiko batean
Ertzaintzak baieztatu du gorpuak ez zuela indarkeria zantzurik. Larunbatean aurkitu zuten.
2023/09/03 - 13:52
Rauw Alejandro puertorricarra BECen izan da bart, Rosaliarengandik banandu osteko oihartzunen artean
Barakaldon eskaini du bere zuzenekoa, "Playa Saturno" izeneko bere nazioarteko biraren barruan. Oholtza gainean estetika estralurtar antzekoa erakutsi du, eta ez du abestu orain bere bikotekide ohia den Rosaliarekin grabatutako kanta.
2023/09/01 - 16:12
Pintaketak eta kalteak egin dituzte Bizkaiko hainbat anbulantziatan
Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.
2023/08/27 - 12:34
Uda Hego Euskal Herrian eman duten Txernobilgo haurrak, etxera bueltan
Guztira, 89 neska-mutikok harrera familietan pasa dituzte udako oporrak. Gerra dela eta, autobusez egingo dute aurten etxerako bidaia. Barakaldon agurtu dituzte gaur, eta hiru egun barru iritsiko dira Ukrainara.
2023/08/26 - 13:23
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, pisukideari labanaz eraso egitea egotzita
Zaurituak azaldu duenez, eztabaida bat izan du atxilotuarekin eta honek labanaz eraso egin dio. Bere burua defendatzen saiatu denean, hainbat ebaki egin ditu eskuan.
2023/08/17 - 14:04
Barakaldoko sei pertsona atxilotu dituzte Errioxako enpresetan lapurtzea egotzita
Barakaldon bizi den familia bateko bi gizon eta lau emakume dira. Delitu historia zabala dute, eta adituak omen dira enpresetan materiala lapurtzen eta ebasten.
2023/08/14 - 19:10
Hiru gizon atxilotu dituzte Muskizko etxe huts batean lapurtzeagatik
21, 22 eta 25 urteko atxilotuak Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte polizia eginbideak amaitu ondoren.
2023/07/22 - 13:00
Euskal Encounter 31 topaketak komunitate digital erraldoi bat elkartuko du BECen
Bertaratzen direnek 30 tailer eta hitzaldi baino gehiago izango dituzte gozagai uztailaren 22tik 25era bitartean, beste jarduera ugarirekin batera.
2023/07/18 - 21:25
Suhiltzaileek eta bi arkitektok sutea izan zen eraikina ikuskatu dute, Barakaldon
Gaur, hilak 18, Barakaldon erre zen eraikina aztertu dute, haren egoera aztertzeko. Udalaren arabera, oraindik ez dakite nola sortu zen ezbeharra, eta ikertzen den bitartean, alternatibarik ez duten familiei ostatu ematen saiatzen ari dira, bai eta laguntza juridikoa eta psikologikoa eskainiko die.
2023/07/18 - 09:48
Albiste izango dira: Beroa bueltan da, LHko dekretu berria eta Barakaldoko sutearen inguruko ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/17 - 16:30
Barakaldoko sutean ikerketa zabalik, kalteak neurtu eta sua zerk piztu duen argitzeko
Barakaldoko sutea ikertzen jarraitzen dute. Oraindik ez dago argi nola piztu zen sua, eta zein egoeran geratu den eraikina, kontuan izanik egurrezko egitura duela. 16 urteko mutil bat hil zen, eta oraindik bi lagun erietxean daude.
2023/07/17 - 15:14
Txosten teknikoen zain dago Barakaldoko Udala erretako eraikina eraitsi edo ez erabakitzeko
Egurrezko egitura duen eraikina egoera oso txarrean geratu da. Udal teknikariek eta perituek gaur ikuskatze lanekin jarraituko dute, erabakiren bat lehenbailehen hartzeko. 16 urteko mutil bat hil zen sutean.
2023/07/17 - 10:45
Trafikoa mantso dabil A-8an Barakaldo eta Bilbo artean eta BI-625ean Basauri eta Bilbo artean
"Ertzainak gatazkan" mugimenduak gaur goizeko 7:30etik aurrera auto-ilara sortzeko deialdia egin zuen Bilbo inguruko errepideetan euren lan-gatazka ikustarazteko.
2023/07/17 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, hauteskunde eztabaida EITBn eta Barakaldoko sutearen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/16 - 19:11
16 urteko mutil bat hil da Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean
Sei pertsona, tartean adin txikiko bi, zauritu dira, sugarrak zabaldu direnean, leihotik salto egin behar izan dutelako. Suhiltzaileen hitzetan, "suntsiketa maila oso altua da". Udaleko Bozeramaileen Batzordeak dolu eguna deitu du gaurko adingabearen heriotzagatik.
2023/07/16 - 16:51
Sustoa gainetik kendu ezinik jarraitzen dute Barakaldon garretatik ihes egin duten bizilagunek
16 urteko hildako bat eragin duen sutearen ondorioz, bi eraikin hustu dituzte, erretakoa eta aldamenekoak.
2023/07/16 - 15:23
Barakaldoko suteak utzitako kalteak, iruditan
16 urteko mutil bat hil da Barakaldoko Portu kaleko etxebizitza batean bart piztutako sute baten ondorioz, eta sei pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte.