Barakaldo
2023/07/16 - 14:58
Barakaldok dolu eguna ezarri du eta jaiak bertan behera utziko ditu gaur, sute batean hildako adingabeagatik
Sutearen ondorioz, adingabe bat hil da eta beste sei pertsona, horietako bi adingabeak, Gurutzetako Hopitalera eraman dituzte. Herriko talde politikoek elkartasuna eta doluminak adierazi dizkiote hildakoaren familiari.
2023/07/16 - 14:48
''Eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen''
Ibon Barakaldoko sutean parte hartu duen suhiltzaileetako baten hitzetan, "gu heldu garenerako, sutea erabat garatuta zegoen" (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/07/16 - 14:13
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Sutea goizaldean piztu da. 16 urteko adingabe bat hilik aurkitu dute eraikinaren barruan. Beste sei pertsona zauritu dira, horien artean adin txikiko bi. Sare sozialetan zabaldutako irudiak.
2023/07/16 - 13:48
16 urteko gazte bat hil da Barakaldon, etxebizitza batek su hartuta
Beste sei lagun zauritu dira, tartean adingabe bi, kolpeekin eta kea arnasteagatik. Izan ere, sugarrak eskaileretan zabaldu dira eta ataritik ezin aterata, leihotik salto egin behar izan dute.
2023/07/15 - 00:38
Barraka bat itxi dute Barakaldon, erabiltzaile batek buruan kolpea hartu eta zauritu ostean
Atrakzioaren erabiltzaileetako bat barrutik erori da, eta buruan zauri bat du, baina ez da larria. Udalak jakinarazi duenez, barrakak baimena behar bezala du, baita ikuskapen teknikoa ere.
2023/07/14 - 11:48
Normaltasuna itzuli da N-637 eta A-8 errepideetara, Max Center parean izan den istripuaren ondoren
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Barakaldo parean, Galdakaoko noranzkoan. Ez da inor zauritu, baina denbora tarte batean auto-pilaketak izan dira.
2023/07/13 - 21:29
Euskal Encounterra BECera itzuliko da uztailaren 22tik 25era, ekintza pilorekin
150 ekintza baino gehiago antolatu dira BECen ospatuko den Euskal Encounterrerako. Uztailaren 22tik 25era iraungo du eta bertan, beste batzuen artean, Cosplay lehiaketak eta enpresek aurkeztutako produktu eta zerbitzuak ikusteko aukera egongo da.
2023/07/12 - 22:59
'La Orconera Iron Ore' konpainiaren zamagune zaharrak babestuko dituzte Barakaldoko Lutxana auzoan
75 urtez, XIX. eta XX. mendeen artean, 210 milioi tona atera zituzten Meatzaldeatik. Inguruotan Sefanitroren eta Franco-Belgaren industri ondorea ere babestea eskatzen dute.
2023/07/10 - 13:58
Depeche Modek kontzertua eskainiko du BECen datorren urteko martxoaren 21ean
"Memento mori" biraren baitan data berriak iragarri ditu gaur musika elektronikoko talde britainiarrak. Sarrerak uztailaren 19tik aurrera egongo dira salgai.
2023/07/05 - 13:56
Homizidio saiakera leporatuta, gizon bat atxilotu dute Barakaldon
Eztabaida baten ondorioz, labankada bat eman zion atxilotuak gizon bati sabelaldean astearte iluntzean.
2023/06/24 - 19:16
Gizon bat atxilotu dute, Erandion metalezko barra batekin beste bati eraso egiteagatik
Erasoa goizaldean gertatu da Erandioko dantzaleku bateko aparkalekua. Biktima konorterik gabe geratu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Erasotzaileari lesio delitua egotzi diote.
2023/06/19 - 15:25
Sexu esplotazioaren bederatzi biktima askatu dituzte Bilbon
Polizia Nazionalak egin du operazioa, eta bederatzi pertsona atxilotu ditu Bilbon, Barakaldon eta Castro Urdialesen. Atxilotuak aske utzi dituzte epaiketa egin arte.
2023/06/16 - 09:54
Osasun publikoaren kontrako delitua egoztea ere aurreikusi dute haurrak ustez txertatzen ez zituen erizainari
40 bat familiak salaketa aurkeztu dute Santurtziko erizan horren kontra. Osasun beharginak lan egiteari uztea eta Osakidetzak bere ardura onartzea nahi dute.
2023/06/03 - 12:38
''Ertzainak borrokan'' plataformak elkarretaratzea egin du BEC parean, lan-hitzarmen berria aldarrikatzeko
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek elkarrekin egindako LEParen aurretik manifestatu dira. 2.900 pertsonatik gora egin dituzte lehenengo azterketak.
2023/05/31 - 21:18
Hona hemen Barakaldoko 2023ko Karmengo Jaien kontzertuak
Herriko plazan eta Anaien parkean izango dira, eta hauek arituko dira bertan: ZOO, ETS, Nia, Vicco, Lehendakaris Muertos, erromeria...
2023/05/23 - 12:49
Hainbat eragilek protesta egin dute BECen atarian, Innovate4Climate goi-bilera dela eta
Gaur, maiatzak 23, hasi eta ostegunera bitartean, Klimaren Aldeko Ekintzari buruzko nazioarteko konferentzia egingo da Barakaldoko BECen. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Planto, Jauzi eta beste eragile batzuek elkarretaratze zaratatsua egin dute hura salatzeko.
2023/05/22 - 20:13
Osakidetzako garbiketako langileek astebeteko kanpaldia abiatu dute Gurutzetako Ospitalearen atarian
Osakidetzako garbiketako langile azpikontratatuek bost urte daramate lan hitzarmena berritu gabe, eta laster bi hilabete egingo dituzte greban. Gaur, astebeteko kanpaldia hasi dute Gurutzetako Ospitalearen atarian.
2023/05/22 - 19:59
Osakidetzako garbiketako langileek kanpaldia abiatu dute Gurutzetako Ospitalean, hitzarmenaren alde
EAJren jarrera "iraingarria eta lotsagarria" dela uste dute, eta Osasun Sailaren "axolagabekeria eta mespretxua" salatu dituzte.
2023/05/20 - 19:03
Alboka Egunaren jaia hartu du gaur Barakaldok
Errekatxo auzoa hartu dute agertoki, alboka goraipatzeko. Auzoko mutur batetik bestera kalejira eginez, hasi dute eguna. 200 bat albokari bildu dira gaurko hitzorduan.
2023/05/19 - 13:54
Eraikuntzako langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik erorita
Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen, Ibarra kalean, eta zauritutako langilea larri zaurituta eraman zuten ospitalera.