Barakaldo
2022/12/09 - 11:23
Bi pertsona zauritu dira A-8an, Barakaldon, izandako istripu batean eta ilara luzeak sortu dira
Kamioi baten eta bi autoren arteko talkaren ondorioz, pilaketak sortu dira Kantabriarako noranzkoan, eta N-637raino (Txorierriko igarobidea) iritsi dira. 10:10erako auto ilarak gutxitu dira.
2022/12/03 - 11:22
Rigoberta Bandini elektro-poparen 'enperatrizak' Barakaldoko BECa menderatu du
Udan BBK Live jaialdian egon ostean, Euskadin egindako bigarren bisita izan du ostiral honetan Paula Ribo artista katalanak. Oraingoan, "Emperatriz" diskarekin itzuli da. Publikoaren gozamenerako, bere kanta ospetsuenak abestu ditu bart.
2022/11/29 - 11:05
A-8ko egoera normaltasunera itzuli da Barakaldo parean izandako istripuaren ostean
Auto ilarak sortu dira irungo noranzkoan. Istripuaren ondorioz bi errei itxita egon dira, baina istripuan ez da zauriturik izan.
2022/11/27 - 10:21
Osakidetzaren LEParen bigarren faseko azterketen bigarren eguna gaur, BECen
65.000 hautagai ari dira lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda da gaur.
2022/11/27 - 10:12
Osakidetzaren LEParen bigarren faseako azterketen bigarren eguna gaur, BECen
65.000 hautagai lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, Mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda izango da gaur.
2022/11/26 - 13:35
65.000 hautagai lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko
Larunbat honetan Administrari Laguntzailea eta Erizaintzako laguntzailea kategorien azterketak egin dituzte; igandean, berriz, Zerbitzuetako Langileei egokituko zaie. 2018/2019 LEParen bigarren fase honetan 3.535 plaza guztira eskainiko ditu Osakidetzak.
2022/11/26 - 12:03
Osakidetzak 1.924 plaza eskainiko ditu 2018-2019ko LEParen bigarren fase honetan
Larunbat honetan Administrari Laguntzailearen eta Erizaintzako Laguntzailearen kategoriakoek egingo dituzte azterketak. Lan-egonkortzearen alde Osakidetzak egindako apustua berretsi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
2022/11/22 - 16:06
Itsasoko sektore eolikoa arautzeko eta lehen enkantea egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari
Enpresa Eolikoen Elkartea sektorearen I. Kongresua egiten ari da Barakaldon.
2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/11/08 - 14:15
Jaurlaritzak alegazioak aurkeztuko ditu Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuaren inguruko erabakiaren kontra
Gasteizko epaitegi batek zerbitzua Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara eramateko prozesua behin-behinean geldiarazi zuen. Horren aurrean, Zupiriak azpimarratu du "Osakidetzak osasun sistema antolatzeko duen eskumena" defendatuko dutela.
2022/11/07 - 21:16
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua ez dute Gurutzetako Ospitalera lekualdatuko
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia geldiarazi egin du epaile batek. Premiazko eta kautelazko etetea agindu du, auziaren inguruko erabakia hartu bitartean. Medikuek eskatu zuten fusioa geldiaraztea, Osasun Saila ospitalea desegiten ari dela argudiatuta.
2022/11/07 - 17:15
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek
Ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukerarik ez dago. Basurtu Birizik plataforma pozik agertu da epailearen erabakiarekin, baina "zuhurrak dira, eta ez dute oraingoz ospatuko". Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak "harriduraz" hartu dute ebazpena.
2022/10/31 - 11:36
Amaitu dira auto pilaketak A-8 autobidean, Barakaldo parean
Bi errei itxita egon dira Kantabriako noranzkoan, 124. kilometrotik aurrera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Pertsona bat zauritu da.
2022/10/27 - 14:39
Iron Maidenek BECen joko du uztailaren 22an
Ingeles talde mitikoa Bilbao Exhibition Centren arituko da "The Future Past Tour" biran. Sarrerak azaroaren 3an jarriko dituzte salgai.
2022/10/26 - 10:29
Auto ilara luzeak sortu dira Arrontegin Erletxetara bidean izandako bi istripurengatik
Ibilgailuak erretiratu badituzte ere, trafiko dentsitatea tarteko, auto ilarak mantentzen dira.
2022/10/05 - 14:34
Hertzainakek abenduaren 17an ere joko du BECen
Abenduaren 16rako iragarrita zegoen agur kontzerturako sarrera guztiak agortuta, biharamunean ere joko du gasteiztar taldeak Barakaldon. Sarrerak salgai daude.
2022/10/01 - 14:47
Urrezko galtzada-harriak, nazien kontzentrazio esparruak pairatu zituzten Barakaldoko 12 bizilagunen omenez
Udalak baldosak edo 'Stolperstein' direlakoak (euskaraz, "estropezu harri") jarri ditu omendutako pertsonen azken bizilekutik gertu dauden espaloietan.
2022/09/29 - 16:50
Hertzainak taldearen azken kontzertuak, abenduaren 16an BECen eta urtarrilean Gasteizen
Hertzainak musika taldeak agurreko azken bi kontzertuak aurkeztu ditu gaur. 2019an egitekoak ziren agur bira baina pandemiaren ondorioz bi emanaldi baino ez zituzten eskaini.
2022/09/29 - 13:09
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen agurtuko du publikoa
Gasteiztar taldeak bi kontzertu emango ditu: lehena BECen, abenduaren 16an, eta bestea, Gasteizen, urtarril hasieran, oraindik zehaztu ez duten areto batean.
2022/09/27 - 12:51
Barakaldon igandean gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Emakumeak salatu duenez, erasoa igande gauean izan zen. Dena dela, Segurtasun Sailak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman: ez ordua, ez lekua, ezta kasuarekin lotutako beste zehaztasunik ere.