Barakaldo
2024/04/16 - 23:21
Pradalesek jasandako erasoak eta Otxandianok ETAri buruz esandakoek kanpainaren azken txanpa astindu dute
Hauteskunde-kanpainak eztanda egin du astearte honetan, EAJren hautagaiari eraso eta EH Bilduren hautagaiak ETAri buruz egindako adierazpenek sortutako polemikaren ondorioz.
2024/04/13 - 22:10
Loteria Nazionalaren lehen sariak 5 milioi euro banatu ditu Barakaldon
84.501 izan da zenbaki saritua. Zenbaki horren ia dezimo guztiak saldu dituzte bertan, eta 60.000 euroko saria irabazi du horietako bakoitzak.
2024/04/13 - 22:09
Ibai Fernandez, administrazioko jabea: ''Oso pozik nago saria auzoko ezagunen artean banatu dudalako''
ETBko mikrofonoen aurrean azaldu duenez, 84.501 zenbakia beti dute salgai administrazio horretan, eta aurrerantzean ere izango da zenbaki hori erosteko aukera.
2024/04/13 - 12:33
Normaltasunera itzuli da A-8a Barakaldon, itxitako erreiak berriro ireki ostean
Max Center parean izandako ezbehar baten ondorioz, hiru errei itxi behar izan dituzte lehen orduan. BI-636an istirpu bat auto-ilarak eragiten ari da Balamasedara bidean, eta arazoak A-8raino iritsi dira.
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 14:22
Gabarraren igoeraz gozatzeko gida praktikoa
Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.
2024/04/11 - 10:03
Albiste izango dira: Gabarraren irteera, posta bidez bozkatzeko epea, eta hauteskunde eztabaidaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/30 - 16:40
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ostiral eguerdian gertatu zen erasoa, Lasesarre inguruan. Aparkatutako auto baten barruan zegoela, leihotik sartuta egin zioten eraso biktimari.
2024/03/26 - 18:29
Ebakuntza aitzindaria Gurutzetako Ospitalean, jaioberri baten bizitza salbatzeko
Gurutzetako Ospitalean, bi hilabete baino ez dituen jaioberri bati bihotzeko eta trakeako kirurgia bikoitza egin diote, aldi berean. Estatuan ebakuntza hori egiten den lehen aldia da. Munduan horrelako 17 kirurgia baino ez dira egin lehenago.
2024/03/23 - 13:23
Barakaldoko Udaltzaingoarekin liskarra izandako hiru atxilotuetatik bi aske utzi dituzte
Liskarrean atxilotutako hirugarrenak erietxean jarraitzen du, deklarazioa noiz hartuko dioten zain. Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizonezko atxilotu zituen ostegunean, udaltzainei aurre egitea leporatuta. Udaltzaingoaren esku-hartze horretan, agente batek bere arma erabili zuen.
2024/03/22 - 14:05
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 16:32
Bi zauritu, Arrontegi azpiko tunela hustutzera joandako udaltzain batek "eraso bati erantzunez" tiro eginda
Udaltzainak tokira joan direnean hainbat lagun topatu dituzte, arma zuriak eskutan. Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
2024/02/25 - 15:01
Eneko Anduezak Osakidetzako plantilla 2.000 lanpostutan handitzea agindu du, "atzera erreferente izan dadin"
Lehendakarigai sozialistak apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaien aurkezpenean azaldu duenez, PSE-EE da "ezker arduratsua, herri ikuspegia duena", EH Bildu eta EAJ "zein baino zein abertzaleago" izateko lehian dabiltzan bitartean.
2024/02/22 - 13:51
Haizeak Barakaldoko Megaparkeko Leroy Merlinen fatxadako plaka metaliko zati bat askatu du
Gertakaria 09:00ak aldera izan da, eta ez da ez zauriturik ez kalte material handirik izan. Suhiltzaileek zirkulazioa eten behar izan dute askatutako plaka metalikoak kentzeko.
2024/02/22 - 11:24
Haize bortitzak Barakaldoko Megaparkeko saltoki baten fatxadaren zati bat bota du
Zorionez, inor ez da zauritu, ezbeharra jende asko pasatzen ez den eraikinaren albo batean gertatu baita. Una honetan, gunea hesituta dago.
2024/02/19 - 15:36
Gaita doinuak herriminari aurre egiteko
Galiziar jubilatu talde bat A-8ko zubi baten azpian biltzen da astelehenetik ostiralera, Barakaldon, gaitarekin entseatzeko. Aitortzen dute eurentzat oso garrantzitsua dela jaioterriarekiko lotura mantentzea.
2024/02/18 - 14:26
Pradalesek trantsizio ekologikoa "ondo" egiteko deia egin du, euskal industriaren eskutik
EAJren Bizkaiko zerrenda aurkezteko ekitaldian, "laborategiko" populismoetako diskurtsoekin eta "dena publikoa izan behar dela defendatzen duten diskurtsoekin" "kontuz" ibiltzeko deia egin du lehendakarigaiak, "aberastasuna sortzen ez badugu, miseria banatzen amaituko dugu", argudiatuta.
2024/02/09 - 22:43
Nekazari bat atxilotu dute Burgosen, traktoreen martxan batean gidari bizkaitar bat larri zauritzeagatik
Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da, CL-629 errepidean, Mena Haranean. Traktore-gidaria beste nekazari batzuekin batera martxa motel batean parte hartzen ari zenean, bat-bateko maniobra bat egin du auto batek aurreratu ez dezan.
2024/02/09 - 14:37
Gurutzetako Ospitaleko lankideek Castro Urdialesen hildako emakumea oroitu dute
Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute ospitalearen atarian.