Albiste izango dira: Osasun-itunerako lehen bilera, zarata Lutxanan eta Antzar Eguna Lekeition
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Osasun-itunerako lehen bilera: Eusko Jaurlaritzak deituta, alderdi politiko, sindikatu eta osasungintzako eragileak mahai baten inguruan bilduko dira gaur, Bilbon, osasun sistemaren herri ituna erdiesteko lehen bilera egiteko.
- Zarata, Lutxanan: Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte enpresatik datorren txistu gogaikarria momentu batez isildu da, konpainia arazoa konpontzen saiatzen ari da eta. Oxinortek azaldu duenez, hurrengo hiru egunetan, arratsaldez eta gauez, lanak geldituko dituzte, herritarrak azken bi asteetan gogaitzen ari diren "eragozpenak murrizteko".
- Antzar Eguna, Lekeition: Lekeition Antzar Eguna ospatuko da gaur, railaren 1etik 8ra bitartean egiten dituzten San Antolin jaietako egun handia. 104 txalupak parte hartuko dute eguneko lehiaketan, antzara artifizial bati helduta ahalik eta jasoaldi gehien lortzeko borrokan. 84 kuadrilla lekeitiarrak eta eskualdeko udalerrietakoak izango dira, eta beste 20 urrutiagokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.