Blanca Estrella Ruiz hil da, feminismoaren erreferente eta Clara Campoamor Elkarteko presidentea
Blanca Estrella Ruiz, euskal ekintzaile feminista eta Clara Campoamor elkarteko presidentea, hil da ostegun honetan.
Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumeen eta haurren aurkako indarkeriaren kontrako borrokan hutsune ordezkaezina utzi du".
Elkartearen esanetan "50 urtetik gorako ibilbide historikoa" egin du; "aktibismo feminista oso pertsonala" eginez, "zintzotasuna, konpromisoa, irmotasuna eta politikoki zuzena denari men egin gabe".
Era berean, "berdintasunaren aldeko borrokarekin eta azken unera arte lan egin zuen, haurren eta gazteen eskubideen defentsarekin jarraitzeko ezinbesteko betebeharra utzi digu" gehitu du.
Clara Campoamor erakundeak 1985ean ekin zion jarduerari, arlo judizialean emakumeei laguntza ematea, alderdi sozial eta instituzionalei buruzko informazioa zabaltzea eta indarkeria matxisten biktimei laguntzea helburu hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela esatean.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.
Gipuzkoako Auzitegiak arindu egin du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiaren aurkako zigorra
Epaileek frogatutzat jo dute enpresaburuak Twitterreko kontu klandestinoa erabili zuela magistratu, politikari eta kazetarien aurka jotzeko. Mezuen bidez, eraso gogorrak egin zituen, biktima horiei ustelkeria trama ezberdinetan sartuz. Nolanahi ere, Auzitegiak zigorra arindu du "bidegabeko atzerapenengatik".
PISA Txostenaren emaitza txarrak aitortu ditu Pedrosak
Emaitzak horiek hobetzea Hezkuntza Sailaren estrategiaren baitan kokatzen dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak, eta joera globalari egotzi die emaitzak.
Gizon bat atxilotu dute Esako urtegian aurkitutako gorpuarekin lotuta
Hildakoa Iruñean bizi zen frantziar bat zen. Atxilotua da hilketaren susmagarri nagusia.