Belgika
2022/05/20 - 19:11
Europako Batzordea tximino-baztangaren bilakaera "arreta handiz" jarraitzen ari da
Nahiz eta Europan ezohiko birusa eta transmisio gaitasun "moderatua" izan, dagoeneko zenbait agerraldi atzeman dituzte Espainia, Portugal eta Erresuma Batuan.
2022/05/17 - 12:53
Valtonyc Espainiaratzea baztertu du hirugarrenez Belgikako justiziak
Beste epaile batzuekin osatutako epaimahaiak Ganteko Apelazio Auzitegiak abenduan hartutako erabakia berretsi du. Abeslariaren letrak delitu ez direla eta adierazpen askatasunaren baitan zilegi direla ebatzi du Auzitegiak.
2022/03/16 - 22:12
Prezioen gorakadari aurre egiteko, Europako herrialdeak ere neurriak hartzen ari dira
Macronen gobernuak familiei eta enpresei laguntzeko hainbat neurri ekonomiko iragarri ditu gaur bertan. Belgikako Gobernuak indartu egin ditu energia eta erregaien prezioen igoerari aurre egiteko laguntza ekonomikoak. Scholz kantzilerraren gobernuak datozen egunetan iragarriko ditu neurriak.
2022/02/26 - 21:11
Milaka europar atera dira kalera larunbat honetan, Ukrainako gerra etetea eskatzeko
Europako beste hiriburu askoren artean, Iruñean ere ehundaka lagunek gaitzetsi dute Errusiaren inbasio militarra. Igande honetan Bilbon espero da protesta handi bat.
2022/02/15 - 22:22
Belgikan lau eguneko lan-astea ezarriko dute
Belgikako Gobernuaren lan-erreforma berriarekin, beharginek bost eguneko lanaldia lau egunetara murrizteko eta ordutegia egokitzeko aukera izango dute.
2022/02/15 - 21:54
Posible al da Euskal Herrian lau eguneko lan-astea ezartzea?
Belgikan lau eguneko lan-astea izan ahalko dute langileek, baina, orduak murriztu gabe. Alegia, lau egun horietan ordu gehiago lan egin beharko dute, beti ere, enpresak baimena ematen badie. Adituengana jo dugu Euskal Herrian halakorik ezar litekeen jakiteko.
2022/02/14 - 19:47
'Askatasunaren Karabanak' hiriko sarbideak blokeatzea eragotzi dute Bruselan
Belgikako hiriburura bidean dozenaka ibilgailu gelditu eta arma zuriak atzeman dituzte poliziek. Hala ere, manifestariek oinez edo garraio publikoan hiriaren erdialdera iristeko aukera izan dute.
2022/01/07 - 20:43
Kazakhstango krisiak ekialde-mendebalde blokeak utzi ditu berriro agerian
Europar Batasunak eta NATOk herritarren segurtasunean jarri dute azpimarra; baina Errusiak, Txinak eta Bielorrusiak Astanako Gobernua defendatu dute segurtasunaren izenean.
2021/12/28 - 11:25
Belgikako justiziak uko egin dio berriro Valtonyc Espainiaratzeari
Ganteko Apelazio Auzitegiak berretsi egin du Belgikako epaileek Josep Miquel Arenas Mallorcako raperoa (Valtonyc) ez estraditatzeari uko egin diotela, Espainiako Justiziak mehatxuengatik, terrorismoa goratzeagatik eta Koroa iraintzeagatik zigortu ostean.
2021/12/05 - 22:19
Istiluak Bruselan, covid neurrien aurka izan den manifestazioa bukatzean
Manifestarien eta poliziaren arteko borrokagune bihurtu da Brusela, osasun neurrien aurka izan den protestaren bukaeran. 8.000 lagun atera dira kalera askatasunaren alde oihu eginez. Zenbait espaziotan sartzeko derrigorrez erakutsi beharreko covid agiria oinarrizko eskubideen kontrakoa dela diote.
2021/11/27 - 16:23
Omikron aldaeraren hainbat kasu atzeman dituzte Europan
Alemania, Txekiar Errepublika, Herbehereak… positiboak aztertzen ari dira. Gainera, adituek ohartarazi dute oso kutsakorra dela aldaera berria.
2021/11/18 - 00:34
Covid-19ari aurre egiteko neurriak Belgikan: telelana derrigorrezkoa eta hirugarren dosia herritar guztientzat
Pandemiaren hedapena gelditzeko asmoz, Belgikan telelana derrigorrezkoa izango da astean lau egunetan eta herritar guztiei jarriko zaie errefortzurako dosia.
2021/08/28 - 15:38
Ebakuazioak, herrialdez herrialde
Abuztuaren 14tik 117.000 pertsona inguru atera dituzte Afganistandik hegazkin bidez. Nazio Batuen Erakundeak uste du beste 500.000 irtengo direla lurreko mugak ireki bezain pronto.
2021/08/08 - 17:48
Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako
Covid ziurtagiriaren eskakizun horrek juridikoki zalantzak piztu arren, pandemia eten eta txertaketa bultzatzeko tresna bihurtu da agintari askorentzat.
2021/07/31 - 22:57
Gero eta gehiago dira osasun-pasaportea ezinbesteko bihurtu nahi duten gobernuak
Oraingoz, osasun pasaportea ezarri beharrari uko egin dion herrialde bakarra Belgika da. Lehen ministroak ozen esan du hara eta hona sartu ahal izateko baimenak ematea ez dela irtenbidea.
2021/07/30 - 16:31
Europako Parlamentuak immunitatea kendu die Puigdemont, Comin eta Ponsatiri
Auzitegiak atzera bota du ekainaren 2an hartu zuen behin-behineko erabakia, immunitate parlamentarioa aldi baterako emateko, hiru eurodiputatuek aurkeztutako helegiteari buruz ebatzi arte.
2021/07/20 - 16:57
202 hildako utzi dituzte uholdeek Alemanian, Belgikan eta Luxenburgon
Azken dauten arabera, 165 hildako daude Alemanian eta dozenaka desagertu. Orotara, Belgika, Luxenburgo eta Alemania kontutan hartuta 202 pertsona zendu dira.
2021/07/19 - 16:42
Azken datuen arabera, 161 pertsona hil dira Alemanian uholdeen ondorioz eta 31 Belgikan
Alemanian eta Belgikan egoerak oso larria izaten jarraitzen du. Uholdeek herri osoak irentsi dituzte, eta ondorioz, ordena berrezartzeko lanak ez dira errazak.
2021/07/18 - 18:58
Uholdeek 180 hildako utzi dituzte dagoeneko Alemanian eta Belgikan
Alemaniak beste 45 hildako baieztatu ditu azken orduetan, Ipar Renania-Westfalia estatu federatuan, herrialdearen mendebaldean.
2021/07/17 - 18:51
Azken mendean ikusi gabeko uholdeak jasan dituzte Alemanian eta Belgikan
150etik gora hildako eta milatik gora desagertu daude Alemanian eta Belgikan. Urak harrapatutako autoen bila biktima bila ari dira militarrak.