Adierazpen askatasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belgikako justiziak uko egin dio berriro Valtonyc Espainiaratzeari

Ganteko Apelazio Auzitegiak berretsi egin du Belgikako epaileek Josep Miquel Arenas Mallorcako raperoa (Valtonyc) ez estraditatzeari uko egin diotela, Espainiako Justiziak mehatxuengatik, terrorismoa goratzeagatik eta Koroa iraintzeagatik zigortu ostean.
Valtonyc, bere abokatuekin, Belgikan. Artxiboko irudia EFE
Valtonyc, bere abokatuekin, Belgikan. Artxiboko irudia EFE

Ganteko Apelazio Auzitegiak berretsi egin du Belgikako epaileek Valtonyc gisa ezaguna den Josep Miquel Arenas Mallorcako rap abeslaria ez estraditatzeari uko egiten zioteneko ebazpena. Espainiako Justiziak mehatxuengatik, terrorismoa goratzeagatik eta Koroa iraintzeagatik hiru urtera zigortu zuen kantaria eta ihes egin zuen Belgikara orduan.

Valtonycen abokatuek garaipen gisa ospatu dute epaia, euren borrokari babesa ematen diolakoan eta uste dutenez, lege aldaketak ekar ditzake ebazpen honek Belgikako ordenamendu juridikoan.

Hala ospatu du Simon Bekaert abokatuak Twitterren:

Hala ere, Fiskaltzak helegitea aurkez dezake eta bide legala agortu, kasazio Auzitegira joz.

2018ko ekainean Espainiatik ihes egin zuen raperoaren estraditazioa atzera bota zuten epaileek. Orduan, bigarren auzialdi bat zabaldu zen,  urtebete baino gehiagoz luzatu den; prozesu honen baitan, Ganteko epaileak Belgikako konstituzionalari helarazi zion erregeari egindako erasoen kasua. 

Magistratuak Belgikako 1847ko legeari eutsi zion, erregearen figura babesten duena, baina Auzitegi Gorenak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen, eta nabarmendu adierazpen askatasunarekin talka egiten duela eta ez diola erantzuten premiazko beha sozial bati. Zigorra, gainera, "erregearen pertsonaren ospea babesteko helburuarekiko neurriz kanpokoa" dela ebatzi zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X