Belgika
2020/11/17 - 18:25
Belgikak Natividad Jauregi Espainiaratuko du
ETAk 1981ean egindako atentatu bat egotzita eskatu zuen Auzitegi Nazionalak Jauregiren estradizioa. Oraingoz ez dute datarik zehaztu.
2020/11/06 - 10:35
Natividad Jauregi Espainiaratzea onartu du Belgikako justiziak
"80ko hamarkadan, ETAko kide zenean, egindako atentatuenagatik" eskatu du Espainiak Jauregiren estradizioa. Halere, haren abokatuek aurreratu dute helegitea aurkeztuko dutela.
2020/10/31 - 19:59
Neurriak gogortzen hasi da Europa, bigarren olatuari ezin eutsita
Ingalaterran hilabete bateko iraupena izango duen itxialdia ezarriko du Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak. Era berean, Portugalek biztanleriaren % 70 konfinatuko du.
2020/10/27 - 12:09
Europa martxoko egoera itzultzetik gertu, pandemiaren eraginez
OMEk adierazi du une honetan EB dela pandemiaren erdigunea, egunero 200.000 kasu berri baitaude; eta estatu batzuk, Frantziakoak adibidez, ez du konfinamendua baztertzen.
2020/10/26 - 15:44
Europan egoerarik txarrenean dagoen herrialdea Frantzia da
Ezbaian jartzen hasi dira ezarrita dauden neurri murriztaileak eraginkorrak diren. Egun, ofizialki, 50.000 kutsatu berri izaten ari dira egunero.
2020/10/08 - 16:41
Bruselak tabernak eta kafeak hilabetez ixtea erabaki du
Hiriburuan eta inguruetan neurriak indartzea erabaki du Gobernu federalak, azken asteotan positiboen kopuruak gora egin duelako.
2020/09/15 - 12:23
Belgikak atzeratu egin du Valtonycen estradizioari buruzko erabakia
Ganteko Auzitegiak abenduaren 3rako deitu du bista, baina Konstituzionalak Koroari egindako ustezko irainei buruzko erabakia eman arte ezingo dute prozesuarekin aurrera jarraitu.
2020/08/25 - 14:32
Holandan eta Belgikan ere covid-19arekin birritan kutsatu diren pertsonak daude
Koronabirusarekin lotutako infekzio guztiek "kode genetiko desberdina" dute. Orain, immunitateak batez beste zenbateko iraupena duen jakin nahi dute zientzialariek.
2020/08/21 - 21:24
Belgikak Hego Euskal Herrira bidaiatzea debekatu du
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik Belgikara doazen bidaiariei PCR probak egingo dizkiete eta 14 egunez koarentenan egon beharko dira.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/14 - 21:44
Belgikak Bizkaiara bidaiatzea debekatu du funtsezkoa ez den kasuetarako
Gainera, Gipuzkoa gehitu dute zerrenda laranjan, hau da, handik bueltatzean bi astez isolatuta egotea gomendatzen dute, baina ez da derrigorrezkoa.
2020/08/07 - 19:13
Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak
Bruselako Kontseilu Ganberak defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
2020/08/04 - 17:20
Ayerdi: "COVID-19aren detekzioan eraginkorra izateak Nafarroari kalte egiten dio"
Alemaniaren edo Belgikaren erabakiek, Nafarroa bisitatuak izateko gomendagarriak ez diren eskualdeetan sartuz gero, "ez digute onik egiten" eta "eragin negatiboa" izaten ari dira.
2020/08/01 - 23:20
Belgikak Nafarroara bidaiatzea debekatu du
Belgikako Atzerri zerbitzuak zonalde berde, laranja eta gorrien zerrenda eguneratu du larunbat honetan.
2020/07/09 - 23:27
DJ Rikki Tomorrowlanden egongo da 2021ean, musika elektronikoko jaialdi garrantzitsuena
Mutrikuko 25 urteko DJ Rikki Tomorrowland jaialdian izango da 2021eko udan. Mutrikuarra milaka hautagairen artean hautatu dute Belgikan aritzeko.
2020/06/29 - 09:05
Koronabirusak hamar milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hil ditu munduan
Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehien; 125.714 eta 57.070, hurrenez hurren.
2020/06/16 - 13:02
Zortzi milioi kasu eta 437.000 heriotza eragin ditu pandemiak mundu osoan
AEB da, alde handiarekin, mundu osoan pandemiak gogorren jo duen herrialdea, 2 milioi kasu baino gehiago eta 116.125 heriotza zenbatu baitituzte bertan.
2020/06/15 - 12:22
Europako hainbat herrialdek mugak ireki dituzte berriro
Hiru hilabetez isolatuta egon ondoren, eta egoera epidemiologikoa hobetzearekin batera, Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Kroaziak eta Txekiak mugak berriz irekitzeko erabakia hartu dute.
2020/06/15 - 11:36
Europako bost estatuk mugak zabaldu dituzte gauerdian
Egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, mugak zabaldu dituzte Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Kroaziak eta Txekiar Errepublikak.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.