Europako bost estatuk mugak zabaldu dituzte gauerdian
Hiru hilabeteko itxialdiaren ostean, egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, Europako barne-mugak zabaldu dira 5 estatuetan, Frantzian, Alemanian, Belgikan, Kroazian eta Txekiar Errepublikan. Guztira, pertsonen joan-etorria baimendu dute 17 estatuk, 12k oso osorik, eta 5ek atzerritarrei berrogeialdia eskatuz, tartean Irlandak edo Greziak.
Joan-etorria debekatuta edo mugatuta dago, ostera, 10 estatutan, Espainian, Portugalen, Suedian edo Maltan, besteak beste. Horrek esan nahi du toki horietako biztanleek ezingo dutela oraindik estatutik atera. Eta ondorioz, Euskal Herriari dagokionez, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek baino ez dute izango aukerarik mugak ireki dituzten 17 estatu horietara bidaiatzeko. Hegoaldekoek berriz, datorren asterartera arte itxaron beharko dute, Espainiar estatuak mugak ireki arte, alegia.
Pertsonen joan-etorria Europaren eraikuntzako zutabeetako bat da, eta barne merkatuko lau askatasunetako bat. Schengengo Hitzarmenak 35 urte bete zituen atzo, haren ibilbideko etenaldirik luzeenetik apurka ateratzen ari den honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz