Bidaiak
2023/04/10 - 17:15
Azken orduko erreserbei esker, okupazioa ia % 100 izan da
Turismo sektoreak Aste Santuko balantze positiboa egiten du. Milaka turista izan dira Euskal Herrian, eta kaleak, eguraldia lagun, jendez lepo egon dira.
2023/04/04 - 13:11
Galizia ontziak Bilbo eta Portsmouth lotuko ditu berriro, neguko etenaldiaren ondotik
2020ko abenduan egin zuen estreinakoz Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea. 1.050 bidaiarirentzako tokia eta 2.714 metro luze ditu.

2023/03/26 - 17:23
Oso baikor dira hotelak eta agentziak Aste Santurako okupazio eta turismo iragarpenekin
Aste Santua ate joka dugu, eta nahiz eta prezioak oso garesti egon, ziur asko, inoizko altuenak, okupazio aurreikuspenak Euskadin oso onak dira, izan ere, hotelak betetzea aurreikusten da. Bertakoak ere bidaiatzeko irrikaz daude eta bidaia salmenta oso ondo doala diote agentziek.
2023/03/05 - 20:58
Astearte goizaldeak, hegaldi bat erreserbatzeko unerik onena
Azken urtean aztertutako prezioek azaldu dutenez, behe denboraldiko hilabeteetan eta oporren osteko aldietan dira hegaldiak merkeen.
2023/02/20 - 12:41
Agur likido eta portatilen kontrolei: 2026an eskaner berri bat iritsiko da Bilboko Aireportura
Aenak X izpien bidezko 3D eskaner berriak ezarriko ditu 2024an, Madrilen eta Bartzelonan, ekipajeak ireki gabe ikuskatzeko. 2026an iritsiko da Loiura.

2023/02/13 - 13:27
EAEko aireportuek pandemia aurreko datuak gainditu dituzte urtarrilean
Bilboko aireportuak 339.841 bidaiari erregistratu ditu 2023ko lehen hilabetean, Donostiakoan 27.736 zenbatu dituzte guztira, eta 18.122 dira Gasteizkoaren kasuan.
2023/01/10 - 18:51
5 milioi bidaiari baino gehiago Loiun, 383.000 Hondarribian eta 235.000 Forondan
Hala, 5.129.583 bidaiari igaro ziren 2022an Bilboko aireportutik, 2019an baino % 86,9 gehiago alegia. Donostiako aireportua 383.584 bidaiarik erabili zuten, hau da, 2019an baino % 19,7 gehiagok. Gasteizko aireportuak % 35,1eko hazkundea izan du bidaiari kopuruan, eta karga marka berria hautsi du.
2023/01/08 - 15:56
Gaur emitituko da Radio Euskadin Roge Blascoren "Levando anclas"en azken saioa
Irratia utzi duen arren, Youtuben kanal berria sortu du bere seme Oihanekin batera. Izan ere, aitortu duenez, istorio asko ditu oraindik kontatzeko, eta horretan arituko da aingura altxatuta ere.
2022/12/31 - 11:28
Txinatik iritsitako bidaiarien osasun kontrolak, indarrean
Lehenengo hegaldiak 18:00etan iritsiko dira Madrilera. Frantziako Gobernuak ere 48 ordu lehenagoko COVID-19 test negatiboa eskatuko die bidaiari txinatarrei.
2022/12/24 - 15:41
Hiru hegaldi desbideratu dituzte azken orduetan Loiun, hego haizeagatik
Duela egun batzuetatik Bizkaia astintzen ari diren hego haize bolada gogorrek hiru desbideratze eragin dituzte larunbat honetan, atzoko bakarrarekin batera. Hegaldiak % 10 inguru areagotuko dira aurtengo Gabonetan, 521 batuta.

2022/12/24 - 15:22
Gabonak familiarekin igarotzeko, bidaiarien joan-etorri etengabea
Euskal Herriko aireportuetan, autobus eta tren geltokietan nabaria izan da bidaiari kopuruaren igoera, Gabonak familia artean etxera itzultzen direlako. Loiun 521 hegaldi izango dira egunotan.
2022/12/01 - 08:20
Loiuk Farorako (Portugal) eta Santorinirako (Grezia) hegaldiak izango ditu 2023an
Volotea airelinearen esku 2023ko maiaetzetik aurrera egingo dira hegaldiak.
2022/11/22 - 15:09
Eroskik bidaia-agentzia saldu dio Iberostar taldeari
Eroski Bidaiak marka epe jakin baterako mantenduko dute, trantsizioa errazteko. Operazioaren itxiera urtarrilaren amaierarako aurreikusita dago, baina ez dute xehetasun ekonomikorik eman.

2022/10/24 - 08:50
Gero eta ibilgailu zahar gehiago dago gure errepideetan
Motorizazio-indizeak gora egin du Espainiako Estatuan, eta gero eta bigarren eskuko auto gehiago saltzen dira, ibilgailuen parkea zahartuago utziz urterik urtera.
2022/10/24 - 08:50
Euskadi, Estatuan garraio publikoan desplazamendu gehien izaten dituen laugarren erkidegoa
Madril da liderra, 116 bidaia baititu biztanleko urtean; atzetik, Aragoi (67), Katalunia (65) eta Euskadi (60) daude.
2022/10/24 - 08:50
Bizikletaren erabilerak gora egin du Euskadin
Araba, eta batez ere Gasteiz, bere lurraldean erabilgarri dauden bizikleta-bideen dentsitate handiagatik nabarmentzen da.
2022/10/21 - 21:49
Garraio pribatua da nagusi oraindik ere Hego Euskal Herriko joan-etorrietan
Urtetik urtera, garraio publikoko bidaien kopurua handituz joan da 2015etik, urtean ia 4 milioi bidaia gehiago eginez.