Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Irango gerra sustatzen dutenen aurka egin du, eta "akats erraldoia" dela salatu. Iraken egindako "akatsak" berriz ez egiteko eskatu du, eta AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerraren ondorioak "sakonagoak" izango direla ohartarazi du.
Espainiako Gobernuak Ekialde Hurbileko gerrarekin duen jarrera azaltzeko Kongresuan egin duen agerraldian, Sanchezek Irango eta Irakeko gerrak alderatu ditu, eta 2003an Espainiako gobernuburu zen Jose Maria Aznarren kritikatu du herrialdea gerra sartzeagatik.
Ildo horretan, iraganean egindako akatsak Iranen ez errepikatzea eskatu du Sanchezek. Halaber, lehen Aznar eta Bush zeuden tokian —Azoreetako argazkiari erreferentzia eginez— orain Alberto Nuñez Feijoo (PP) eta Santiago Abascal (Vox) eta Trump daudela adierazi du.
Era berean, Sanchezek PPren eta Voxen aurka egin du, "babestuz edo isilik geratuz" gatazkari bide emateagatik.
Dena den, Iranen eta Iraken arteko ezberdintasunak mahai gainean jarri ditu Sanchezek, eta Iran militarki eta ekonomikoki indartsuagoa dela eta biztanle aldetik ere handiagoa dela azpimarratu du.
Hori guztia dela eta, Irango gerraren ondorioak are handiagoak eta sakonagoak izango direla ohartarazi du.
Feijook Sanchezi: "Gerrari ez, eta zuri ez"
Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak honela laburtu du PPk gerraren aurrean duen jarrera: "Gerrari ez, eta zuri ez".
Feijook gogor egin du Espainiako gobernuburuaren aurka, eta Irango gerra eta atzerri politika baliatzea leporatu dio "hilzorian" dagoen bere proiektua ezkutatzeko. Halaber, aurrekontu proiekturik ez aurkeztea aurpegiratu dio.
Gerra ustelkeria estaltzeko baliatzea egotzi dio Abascalek Sanchezi
Santiago Abascal Voxeko buruzagiak adierazi duenez, "edozein hondamendi" ona da Sanchezentzat "ustelkeria" estaltzen laguntzen diolako.
Zuri gerra gustatzen zaizu, pandemiak gustatzen zaizkizu, uholdeak eta borraskak gustatzen zaizkizu", ,adierazi du Abascalek Kongresuko osoko bilkuran.
NATOtik ateratzeko aukera EBn planteatzeko eskatu dio EH Bilduk Sanchezi
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Sanchezi eskatu dio NATOtik ateratzeko eztabaida Europar Batasunean (EB) planteatzeko. Horren ustez, denborak agerian utzi du Aliantza Atlantikoa AEBren aginduetara eta interes ekonomikoen menpe dagoela eta munduan "tentsioak, gatazkak eta gerrak sortzeko baino ez duela balio izan".
Aizpuruak azpimarratu du indar demokratiko bakar batek ere ez duela Irango erregimena justifikatzen, baina horren aurka egoteak ez duela justifikatzen "legez kanpoko" gerra bat babestea.
Mertxe Aizpurua (EH Bildu). Argazkia: EFE
Irango gerra ez da aitzakia aurrekontuak ez aurkezteko, EAJren arabera
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Sanchezi aurpegiratu dio Irango gerraren aitzakian datorren urteko aurrekontuak ez aurkeztea. Ildo horretan, galdetu du nola finantzatuko duen krisi honi erantzuteko bere gobernuak agindu dituen 5.000 milioi euroak.
Bestalde, Europak Irango gerraren aurkako jarrera irmoa hartu behar duela uste du Vaquerok, munduari mezu argia eta bateratua bidalitzeko.
Maribel Vaquero (EAJ). Argazkia: Europa Press
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.