Bidaiak
2021/10/01 - 16:49
Expovacaciones, pandemia osteko lehen azoka handia BECen
Guztira 163 parte hartzaile, gehienak estatukoak. Atzerritik Portugal eta Maroko bakarrik etorri dira. Ez da pandemia aurreko besteko ordezkaritza egongo baina eskaintza zabala da.
2021/09/28 - 13:57
14 lagun atxilotu dituzte Gasteizen hegazkinez bidaiatu ahal izateko PCR ziurtagiri faltsuak saltzea egotzita
Antza, Adolfo Suarez Madrilgo aireportuan PCR ziurtagiri faltsuak eskaintzen zituzten hegazkinez Marokora edo Europara bidaiatzeko.
2021/09/20 - 20:40
Europar Batasuneko herritarrek AEBra bidaiatu ahalko dute azarotik aurrera, txertoa jarrita izanez gero
Horrez gain, bidaiari atzerritarrek covid-19aren proba egin beharko dute AEBtik atera baino hiru egun lehenago.
2021/09/04 - 18:29
Bi gazte nafarrek 'Nomados' proiektua abiatu dute, munduan zehar bizikletaz ibiltzeko
Iñaki eta Camino larunbat goizean atera dira Alesbes herritik, eta haien ibilbidea sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera dago, horixe izango baita haien ogibidea.
2021/08/20 - 13:11
Dagoeneko Turkia, Ukraina eta Ipar Mazedoniara joan daiteke covid ziurtagiriarekin
Konexio berriek "bidaia seguruak erraztuko dituzte EBra eta EBtik". Europako Exekutiboak lanean jarraitzen du beste herrialde batzuek ere ziurtagirien Europako sarearekin bat egin dezaten.
2021/08/13 - 22:51
Euskal probintzia bat gehiago bihurtzen da Benidorm udan
Etxeratze agindua badago ere, makina bat dira oporrak pasatzera Benidormera joan diren euskaldunak. Asko eguzki eta bero bila joaten dira bertara, eta hotelen okupazioa % 80koa da.
2021/08/11 - 20:29
Euskadiko aireportuek jarduera berreskuratzen jarraitu dute uztailean
Nahiz eta EAEko aireportuetako joan-etorri kopuruak pandemia baino lehenagoko batez bestekoaren azpitik jarraitzen duen, Aenak jakinarazi du 2020ko uztailarekin alderatuta gora egin duela operazioek.
2021/08/09 - 09:48
Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotan sartzeko
Beharrezkoa izango da txertaketa pauta osoa izatea, covid-19a berriki igaro izana egiaztatzea edo azken 72 orduetako proba diagnostiko negatibo bat edukitzea taberna eta jatetxeetara zein ospitaleetara sartu ahal izateko.
2021/08/08 - 23:04
Gero eta bidaiari gehiagok jotzen dute agentzietara oporrak nolabaiteko segurtasunez erreserbatu ahal izateko
Aurten bidaiari askok interneten euren kabuz oporrak erreserbatu beharrean agentzietara jo dute. Bidaiarien % 35ek agentzietara jo izan dute oporraldia antolatzeko.
2021/08/08 - 18:33
Bezeroak irabazi dituzte aurten bidaia agentziek, Interneten euren kabuz erosteko ohitura zutenak bereganatuz
Covidak eragindako ziurgabetasun egoeran, jendeak nahiago du agentzia bidez hartzea bidaiak, badaezpada ere. Segurtasuna irabazten dutela diote bezeroek.
2021/08/08 - 17:58
Hego Euskal Herriko kanpinak, ia beteta
Euskal kostako eta barrualdeko kanpinek igoera nabarmena nabaritu dute uda honetan. Bezero gehienak bertakoak dira.
2021/08/06 - 22:25
Hainbat protesta deitu dira Ipar Euskal Herrian asteburu honetarako osasun ziurtagiriaren aurka
Neurri horren aurkako taldeek mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako, abuztuak 7, Iparraldeko hainbat udalerritan, hala nola Baionan, Hendaian eta Donibane Garazin.
2021/08/06 - 16:54
Antigeno probekin atzemandako kasuek ezingo dute osasun agiria eskatu
Azken sei hilabeteetan gaixotasuna pasa dutenek aukera daukate Europar Batasuneko europar agiria eskatzeko baina baldintza birusa PCR bidez atzeman izanaa da.
2021/08/05 - 20:10
Frantziako Konstituzio Kontseiluak argi berdea eman dio tabernetan osasun-txartela erabiltzeari
Erakundeak, gainera, covid-19an positibo eman dutenak derrigorrez hamar egunez bakartzea debekatu du, askatasuna kentzea dela iritzita.
2021/07/31 - 21:34
Gasolina eta gasolioaren prezioak nabarmen garestitu dira urtebetean
Pandemiaren eragina nabarmena da, baina epe laburrean prezio horiek ez omen dira merkeago izango. OPEPek (petrolioa esportatzen duten herrialdeen erakundea) 10 milioi upel gutxiago ekoiztu ditu eguneko, pandemia hasi zenetik.
2021/07/31 - 16:55
Uztailean ohi baino eguzki ordu gutxiago izan dira ipar isurialdean, % 20 gutxiago hainbat lekutan
Eguzki gutxi izan arren, normalean baino euri gutxiago bota du Euskal Herrian. Alabaina, uztaileko azken egunak udazken itxura ekarri du: euritsu, heze eta ilun. Udaren esperoan, herritarrak umore onez egiten ari dira aurre itxaronaldiari.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/30 - 13:53
Japoniak covid-19agatik ezarritako alertaren iraupena luzatu du Tokion, eta eskualde gehiagotara zabaldu du
Larrialdi egoera abuztuaren amaierara arte egongo da indarrean, "kasuen hedapen azkarrari aurre egiteko asmoz". Tokiko agintariak oso kezkatuta agertu dira birusaren aldaera berriekin, kasuak nabarmen areagotzen ari baitira.
2021/07/27 - 23:32
Pandemiak etxetik hurbilago eta aseguruarekin bidaiatzea eragin du
Aurten ere Penintsula, eta Balear zein Kanariar uharteak dira oporretarako bazterrik gogokoenak. Gauza bat argi dute bidaiariek: aseguruak inoiz baino beharrezkoagoak dira.
2021/07/20 - 18:32
Jeff Bezosek ametsa arrakastaz bete eta espaziora bidaiatu du bere espaziontzian
Mark Bezos anaia, Oliver Daemen eta 82 urteko Wally Funk hegazkinlaria izan ditu lagun bidaian. Hala, Daemen eta Funk espaziora bidaiatu duten pertsonarik gazteena eta zaharrena bihurtu dira.