Bilbobus
2023/12/19 - 16:31
Deskontu progresiboak aplikatu nahi dituzte EAEko garraio publikoaren tarifa-sistema berrian
Gaur, Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek bilera egin dute EAEko garraio publikorako tarifa-sistema bakarra bultzatzeko. Deskontuak ezarri nahi dituzte, eta transbordoak Euskadi osoan doakoak izatea.
2023/12/14 - 20:18
Bilbobuseko langileen ordezkariek San Tomaseko greba mantendu eta 30 lanuzte gehiago deitu dituzte
Horrela, 30 lanuzte gehiago deituko dituzte abenduaren 22tik maiatzaren 29ra, tartean 24 orduko sei greba egun (abenduaren 29an, urtarrilaren 18an, otsailaren 5ean, martxoaren 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an).

2023/11/27 - 14:23
Bilbobuseko langileek abenduaren 21etik aurrera lanuzte gehiago egitea erabaki dute, aurrez akordiorik ez bada
Asteleheneko lanuzteaz gain, asteazkenerako beste greba bat dago deituta, eta beste hiru, abenduko lehen hiru asteetan.

2023/10/23 - 13:24
Bilbobuseko beharginek aurreikusitako 10 lanuzteen lehena egin dute gaur
Goizeko lanuzteen ondoren, 17:00etan berrekin diote protestari, 21:00ak arte iraungo duena, eta manifestazioa egingo dute tarte horretan.
2023/10/23 - 12:58
Bilbobuseko langileek lanuzteak hasi dituzte lan-hitzarmen kolektiboaren alde
07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango dira lanuzteak, eta manifestazioak egingo dituzte tarte horietan.

2023/10/19 - 14:13
Bilbobuseko langileek bederatzi lanuzte partzial egingo dituzte, eta 24 orduko greba San Tomasen
Lau orduko lanuzteak datorren astelehenean hasiko dira, eta azaroaren 2, 6, 16, 22, 27 eta 29an eta abenduaren 4 eta 12an errepikatuko dituzte. 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango dira.
2023/09/05 - 15:59
VOST Euskadi, Bilboko erreskate kolektiboaz: ''Txalotu beharreko ekintza da, baina neurriz hartu beharrekoa''
Dozenaka pertsonak Bilbobus bati bultza egin zioten atzo ibilgailuaren azpian harrapatuta zegoen pertsonari laguntzeko. Horren aurrean, EITB Alazne Villar VOST Euskadiren arduradunarekin egon da, eta kasu horietan zuhurtziaz jokatu behar dela azaldu du.
2023/09/04 - 17:47
Dozenaka pertsonak Bilbobus bat bultzatu dute, ibilgailuaren azpian harrapatuta zegoen oinezko bat askatzeko
Biktima autobusak harrapatu du, eta ibilgailuaren azpian geratu da. Azkenik, dozenaka lagunen laguntzari esker, askatu egin dute eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Irudiak: Asier Barrenetxea
2023/05/30 - 18:15
Bizkaiak urtea amaitu arte luzatu du garraio tarifen % 50eko murrizketa
Tarifen murrizketa CTBren aldi baterako bonu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza Partzuergoa tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartela), erabaki honetatik kanpo geratzen baitira.

2023/03/01 - 19:51
Bilbobuseko autobusak Metro Bilbaoren azpiegitura erabiliz kargatuko dira uztailetik aurrera
600.000 euro inbertituko dira zerbitzuan, eta horietatik 140.000 euro Next Generation funtsetik etorriko dira. Elorrietako garajean jarriko da, eta zortzi karga-terminal izango ditu, bakoitza 120 kilowattekoa.
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.

2022/10/24 - 18:14
Horrela eragingo du Bilbao Night Marathon lasterketak zirkulazioan
Larunbat honetan egingo den Bilbao Night Marathon lasterketak hiriburuko zirkulazioa erabat aldatuko du. Mozketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira.
2022/08/25 - 19:19
Hauek dira Bizkaiko garraioetako abonuen prezio berriak irailaren 1etik
Egun indarrean dauden tarifekin alderatuta, % 50eko deskontua dakarte. Prezio berriek abenduaren 31ra arte izango dute baliotasuna.

2022/08/16 - 15:31
Honela eragingo dio 2022ko Aste Nagusiak Bilboko zirkulazioari
Bizkaitar hiriburuko Udalak astearte honetan aurkeztu du nola eragingo dien Aste Nagusiak, hilaren 20tik 28ra bitartean, Bilboko zirkulazioari eta mugikortasunari. Halaber, egun horietan izango diren beste segurtasun-jarraibide batzuk ere zehaztu ditu.
2022/07/11 - 22:38
Bizkaiko garraio publikoa erdi prezioan egongo da irailetik aurrera
Bizkaiko Aldundiak gaur baieztatu du Estatuko garraio publikoetan bezala, Bizkaian ere %50eko deskontua egongo dela. Eta "barik" txartela ere kontuan hartuko da.