Bilbobus
2018/12/05 - 08:17
Bigarren lanuzte eguna dute Bilbobus zerbitzuan
Bina orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean: 07:30-09:30, 17:30-19:30 eta gaueko txandan.
2018/12/03 - 14:28
Erabateko erantzuna izan du Bilbobus zerbitzuaren lehen lanuzteak
Arratsaldean, 17:30etik 19:30era egingo dute lanuztea berriro. Halaber, beste zazpi greba egun deitu dituzte abendurako.
2018/12/03 - 10:28
Bilbobuseko langileek lehen lanuzte eguna dute gaur
Guztira, lau orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: goizean, 07:30etik 09:30era; arratsaldean, 17:30etik 19:30era. Halaber, beste zazpi greba egun deitu dituzte abendurako.
2018/11/20 - 19:06
Bilbobuseko langileek 8 greba egun egingo dituzte abenduan, San Tomas egunean ere
Lehen greba eguna abenduaren 3an izango da, eta bi orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzeko. Abenduaren 10ean, 12an, 14an, 17an eta 19an, berriz, txanda bakoitzeko lau ordukoak izango dira.
2017/12/01 - 13:52
Bi emakume zauritu dira Zorrotzan Bilbobus batek harrapatuta
Oinezkoen harrapatzea Zorrotza-Kastrexana errepideko 37. zenbakiaren parean gertatu da, auzoa gurutzatzen duen errepide nagusian, hain zuzen.
2017/02/01 - 12:47
Azken erasoa salatzeko bilkura egin dute Bilbobuseko langileek
Bilbobuseko enpresa batzordeak deituta, protesta bilkura egin dute langileek Bilboko Udalaren aurrealdean, azken erasoengatik protesta egiteko.
2016/09/30 - 15:36
Jasaten dituzten erasoen aurka, Bilbobuseko langileen bilkura
'Erasorik ez' lelopean, Bilbobuseko langileen batzordeak protesta egin du Bilboko Udalaren aurrean.
2016/09/28 - 21:54
Zortzi eraso izan dituzte aurten Bilbobuseko langileek
Larrialdi baten aurrean botoi bat dute sakatzeko gidariek, eta protokolo bat ipintzen da martxan. Bilbobuseko langile batzordeak protesta iragarri du ostiralerako eraso horiek salatzeko.
2016/09/05 - 14:39
Bilbobuseko gidarien protesta, bi lankidek jasotako erasoen aurka
Bilboko udaletxearen aurrean bildu da gaur goizean Bilbobuseko enpresa batzordea, azken egunetan bi langilek jaso dituzten erasoengatik protesta egiteko.
2016/04/10 - 15:04
Kutsatzen ez duen Bilbobus elektrikoa aurkeztu du Bilboko Udalak
Irizar konpainiako autobusa da, eta apirilaren 25era bitartean egongo da martxan, Bilboko 16 lineetan. Frogak egin ostean, baliteke Udalak autobus gehiago erostea.
2016/03/08 - 14:12
Lau lagun identifikatuta, Bilbobuseko autobusetan pintadak egiteagatik
Martxoaren 8arekin lotutako pintadak egin dituzte ustez identifikatutako lau lagunek Bilbobuseko autobusetan. Bilboko Udalak gaitzetsi egin ditu ekintzok.
2015/10/09 - 20:21
Bilbobus berrian bizikleta eraman eta telefonoa kargatu ahal izango da
Ibilgailu berria sortzeko 250.000 euroko inbertsioa egin dute eta, energia-eraginkortasunari dagokionez, azken aurrerapen teknologikoak ditu.
2015/10/09 - 14:14
Bizikleta-eramatekoa duen autobusa aurkeztu du Bilbobusek
Bilbobusek gaur goizean aurkeztu du bizikleta-eramatekoa duen autobus berria. Horretaz gain, ikuspegi perimetraleko sistema berria ere badu autobusak.
2015/08/26 - 15:03
Udal tasak % 0,2 igoko dira, Bilbobus eta TAO zerbitzuak izan ezik
Bilboko Udal Gobernuak 2016rako udal tasak eta zergak eguneratzeko proposamena aztertu, eta % 0,2 igotzea onartu du, EAEko KPIaren uztaileko urte-arteko aldaketa aintzakotzat hartuz.
2014/12/30 - 19:05
Autobus batek su hartu du A-8an, Bilbon
Ezbeharraren unean gidaria baino ez zihoan barruan eta onik atera da. Gertakaria Zorrotza parean jazo da. Lau kilometroko auto-ilarak izan dira.
2014/12/26 - 17:12
Nobedade ugariko sei autobus heldu dira Bilbora
Eraginkortasun energetikoari begira azken aurrerapenak izango dituzte, eta gas kutsakor gutxiago isuriko dituzte.
2014/04/23 - 15:54
Ernesto Netoren erakusketa Bilbon kalerik kale, 'bilbobusetan'
Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra, "Ernesto Neto: naraman gorputza" erakusketarekin lotutako ezustekoek bilbotarrak eta bisitariak harrapatuko dituzte autobus berezi batean.
2013/01/17 - 22:10
Murrizketak egongo dira Bilbobuseko hainbat lineatan
Ez da linearik kenduko, baina guztira zazpitan izango dira aldaketak. Sei lineatan maiztasuna gutxituko da, eta 18 bideren ibilbidea laburragoa izango da. Otsailaren 4tik aurrera martxan ipiniko da.
2013/01/17 - 21:47
Aldaketak Bilbobuseko autobus zerbitzuan, otsailaren 4tik aurrera
6 lineatan maiztasuna txikiagoa izango da, eta beste batean, 18. linean hain zuzen ere, ibilbidea laburragoa izango da.