Bilboko Intermodala
2025/11/10 - 13:32
Gasteiz eta Bilbo arteko lineako zortzi bidaia kenduko ditu La Unionek
Autobus konpainiak errefortzu horiek kendu egingo ditu, eskari txikia dela eta: Gasteiztik Bilbora (05:50, 06:45, 13:30 eta 15:30) eta Bilbotik Gasteizera (06:30, 07:45, 09:30 eta 13:30).
2024/10/28 - 09:42
Lurraldebuseko autobus bat guztiz kiskali da, su hartuta, Bilboko sarreran
Dirudienez, Donostia-Bilbao linea egiten ari zen ibilgailuari gurpil bat lehertu zaio, eta su hartu du. Intermodal geltokitik metro gutxira hustu dute autobusa. Ibilgailua erabat kiskali da.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/07/05 - 12:07
Bilbo-Iruñea autobus lineako txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera
BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.
2023/02/01 - 10:26
Hauek dira doakoak diren autobus lineak EAEn eta Nafarroan
Estatuan ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen duten autobus konpainiek % 100ko deskontua dute urtea amaitu arte. Ohiko bidaiariei zuzendutako dago neurria, eta Renfen bezala, bonua eskuratu behar da. Hala, ilara luzeak sortu dira Bilboko Intermodal geltokian.
2022/08/29 - 21:25
Bizkaibus batek eta tranbia batek talka egin dute Bilbon
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Gurtubai kalean, Bilbao Intermodalaren parean. Tranbiaren zerbitzua eten egin behar izan dute Casilla eta Euskalduna geltokien artean.
2022/07/29 - 23:11
625 hegaldi daude programatuta Hego Euskal Herriko aireportuetan; gehienak Loiun, 523
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.
2022/04/20 - 17:20
Garraiobideetako geltokietan jende gehienak maskara ipintzea erabaki du, nahitaezkoa ez bada ere
Garraiobide publikoetan derrigorrezkoa da musukoa janztea, baina geltokietan eta nasetan, ez. Dena dela, lehen egun honetan, maskara ez kentzea izan da gehienen hautua.
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/07 - 15:15
Bilbok Abandorako duen plan berezia aurten esleitzea espero du Aburtok
Alkateak jakinarazi duenez, duela 10 egun Madrilen egon zen Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterra Bizkaiko hiriburura heltzeko pausoak azkartzeko asmoz.
2021/10/12 - 17:07
Neurriak arintzearekin bat, jende asko animatu da bidaiatzera zubian
Opor laburrak amaituta, etxera itzultzeko garaia iritsi zaie bidaiariei. Jende askok aprobetxatu du zubia bidaiatzeko. Erkidegoko aireportuetan eta hiriburuetako autobus geltokietan jende ugari ibili da egunotan.
2021/10/08 - 22:23
Aireportuak eta geltokiak, gainez urriko zubiaren hasieran
Louiko aireportuan 500 hegaldi baino gehiago egongo dira zubi honetan, eta geltokietan ere autobusak etengabe abiatzen dira. Euskal herritarrek ez dute etxean geratu nahi izan osasun larrialdirik gabeko lehen zubi luzean.
2021/08/04 - 14:47
Sute-simulakroa Bilbao Intermodal geltokian
Bilbao Intermodal lurpeko autobus geltoki berriak sute-simulakro bat egin du.
2020/11/27 - 19:55
Gaur urtebete inauguratu zen Bilbao Intermodala
Erabiltzaileak pozik daude geltoki modernoak eskaintzen dituen onurekin. Dena den, izurritearen eraginez, ia erdira jaitsi da aurreikusten zen bidaia kopurua.
2020/03/31 - 13:52
Ertzaintza Bilboko geltoki Intermodala desinfektatzen ari da
Ertzaintzako hainbat kide desinfekzio lanak egiten ari dira Bilboko geltoki Intermodal berriaren kanpoaldean zein barruan.
2019/12/20 - 21:47
526 autorentzako aparkalekua zabaldu dute Bilboko Intermodalean
Autobus getokiaren azpian 526 auto har ditzakeen aparkalekua zabaldu dute. Bi solairu dauzka, biak lurrazpian eta 24 orduetan egongo da zabalik.
2019/12/15 - 10:25
Bilbao Intermodalaren inguruko zirkulazioaren norabidea aldatu da
San Mamesetik Indautxu hegoaldera doazen ibilgailu guztiei eragin diete aldaketek. Sabino Arana eta Luis Briñas artean dauden Perez Galdos eta Egia Jeneralaren kaleek norabidea aldatu dute.
2019/12/09 - 22:13
Bizkaibus batek eta tranbiak talka egin dute Bilboko Intermodal berrian
Autobusa geltokira sartzera zihoala, tranbiaren kontra jo du. Hainbat gidarik salatzen dutenez, bidegurutze horretako semaforoa ez da guztiz argia.
2019/12/06 - 14:53
Lehen astean 124.000 lagunek erabili dute Bilboko Intermodala
Poliki poliki bidaiariek nasetara sartzeko prozedura ezagutzen dute eta ez da ilararik sortzen. Jendea orohar pozik dago geltoki berriarekin, baina informazioa erraztea eskatzen dute.
2019/11/29 - 10:33
Bilbo Intermodala, lurpeko autobus geltoki berria, martxan da
Lehen autobusak normaltasunez iritsi dira azpiegitura berrira, baina une jakin batzuetan jende-pilaketa txikiak izan dira.