Bilboko Portua
2018/01/31 - 13:19
Bi atxilotu Bilbon, 4 etorkin Erresuma Batura eramaten saiatzeagatik
Atxilotutako bi pertsonak legez kanpo 4 etorkin sartu nahi zituzten Erresuma Batura doan ferryan beren karabanako maletategiaren barruan.
2018/01/31 - 12:33
Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, Erresuma Batura 4 etorkin eramatea egotzita
Atxilotutako bi pertsonek legez kanpo 4 etorkin sartu nahi zituzten Erresuma Batura doan ferryan beren karabanako maletategiaren barruan.
2018/01/17 - 12:05
Langile bat hil da Bilboko Portuan uretara erorita
54 urteko behargina A-1 kaian ari zen lanean, gidatzen zuen 'fenwich'a (orga jasotzailea) uretara jausi denean.
2018/01/12 - 19:58
Pertsona etorkinen kanpamentu berri bat hustu dute Bilboko Portuan
Portuko Agintaritzak ohartarazi duenez, garbitasun eta higiene publiko “arazo larriak begi-bistakoak” ziren berriro, “kanpamentuko pertsonen osasuna arriskuan zegoen”.
2017/12/16 - 21:04
Mugimendu Feministak armen esportazioaren aurkako giza-katea egin du Bilboko Portuan
Gainera, polizoien zeharkaldia eragozteko Bilboko portuan eraikitzen ari diren harresiaren kontra ere egin dute, eta "mugen eraikuntzan ez laguntzeko" eskatu diete erakundeei.
2017/11/28 - 21:50
Kontainerren terminalera sartzeko sistema berria du Bilboko Portuak
Noatum konpainiak sistema berria martxan jarri du. Kontainerren harrera eta entregaren kudeaketa hobetuko du; izan ere, kamioi bakoitzak % 45 gutxiago itxaron beharko du.
2017/11/24 - 22:31
Etorkinen kanpamentu bat hustu dute Bilboko Portuan
Portua modu “baketsuan” utzi dute etorkinek. Bestalde, sei pertsona egoera irregularrean zirela antzeman du Polizia Nazionalak.
2017/11/08 - 15:15
Erreferentziazko portua izan nahi du Bilboko portuak
37 milioi tonara heldu nahi du datozen bost urteetan Bilboko portuak. Horretarako, Mediterraneoko portuekin arituko da lehian merkantziak irabazteko.
2017/10/24 - 19:24
Aurten 1.300 polizoi antzeman dituzte kamioetan ezkutatuta Bilboko Portuan
Bilboko Portuko polizia oso kezkatuta dago arazo honekin. Gero eta lankide gutxiago dira, eta ez dira gai portuaren segurtasuna bermatzeko.
2017/09/22 - 21:29
Arma esportazioaren aurkako protesta egin du Greenpeacek Bilboko portuan
Bilboko portutik ateratzen diren ontzietan Arabia Saudira armak bildaltzen dituztela salatu du Greenpeacek.
2017/09/17 - 19:02
Legez kanpoko armen esportazioaren kontra protesta bilkura egin dute Getxon
Amnistia Internazionalak, Gasteizkoak kolektiboak, FundiPau, Greenpeace, KEM-MOC, Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia eta Oxfam Intermonek deitu dute elkarretaratzea.
2017/09/15 - 18:00
Lehergailuz betetako 300 kontenedore atera ziren Bilbotik Saudi Arabiara
FundiPau, Greenpeace, Oxfan Intermon eta Aministia Internazionalak kanpaina ipini dute martxan arma esportazioa ezkutuan egiten dela salatzeko. Bilbon hasi dute-
2017/09/12 - 21:07
Polizoien 'arazo larria konpontzea' espero du Britanny Ferriesek
Manuel Pascual Britanny Ferriesen Espainiako arduradunak adierazi duenez, konpainiak Bilboko Portuan lanean “jarraitu nahi du kosta ahala kosta”.
2017/07/17 - 20:41
Itsas dorre eolikoak ekoizteko lantegi batek 300 lanpostu sortuko ditu
Lantegia 2018ko lehen hiruhilekoan jarriko dute martxan, eta lanek 55 milioi euroko inbertsioa izango dute. Haizea Windek 37,4 milioi euro inbertituko ditu.
2017/06/29 - 20:52
Bizkaiak bidaiari-ontzi gehiago hartuko ditu aurtengo denboraldian
Aldundiaren arabera, 58 ontzi eta 94.000 bidaiari inguru iritsiko dira, ia baino % 10 gehiago.
2017/06/22 - 21:37
Zamaketariek hiru greba-deialdi bertan behera utzi dituzte
Zamaketariekin akordio batera heltzearen aurka dauden enpresek patronala abandonatu dute eta sindikatuek gatazka konpontzeko aukera bat ireki dela uste dute.
2017/06/16 - 11:14
Bilboko Portua berriro martxan, zamaketarien 48 orduko greba amaituta
Gaur arratsaldean, berriro bilduko dira sindikatuak eta paronala. Lanuzteak daude deituta ondorengo asteotarako.
2017/06/16 - 00:39
Beste 15 migratzaile saiatu dira ezkutuan Bilbotik Erresuma Batura joaten
Albaniako, Afganistango eta Siriako herritarrak dira, eta Portsmouthera doan ferryan ezkutatu nahian harrapatu egin dituzte.
2017/06/15 - 12:26
Bilboko Portua geldirik dago, zamaketarien grebaren ondorioz
Gaur, ostegunean, bigarren greba-eguna dute zamaketariek; atzo ekin zioten 48 orduko grebari. Bihar, ostiralean, sindikatu eta patronalaren arteko beste bilera dago.
2017/06/14 - 14:13
Bilboko Portuko zamaketari guztiek egin dute bat 48 orduko grebarekin
Atzo sindikatuek eta patronalak izandako bilera akordiorik gabe amaitu zen; hortaz, zamaketariak greba ari dira egiten, gaur eta bihar.