Birziklatzea
2014/03/11 - 21:38
Funeseko alkateak kanpotik zaborra ekartzea debekatu nahi du
Gipuzkoak hiru kamioi hondakin organiko bidaltzen ditu egunero Funesera, eta akordio ekonomikoa ere badago horretarako. Bertako alkateak, ordea, esaten du ez dagoela baimenik eta bando bat atera du.
2014/03/11 - 18:20
Gipuzkoa: 'Funesek ez dauka eskumenik kamioiak igarotzea debekatzeko'
Isidro Velasco (PP) Funeseko (Nafarroa) alkateak "baimenik ez duten" hondakinak garraiatzea, IB Birziklatze plantara badoaz, debekatu du.
2014/02/24 - 19:52
Hondakinen politika berriro eztabaidagai, Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ikuspegi kontrajarriak ikusi dira. Oposizioak dio Europar Batzordeak belarritik tira egin diola Aldundiari. Aldundiak, ordea, eredugarritzat dituela dio.
2014/02/24 - 18:11
Errazkin: 'Bilduk ez dio ezer ezkutatu Europari hondakinen kudeaketan'
"Europako Batzordeak badaki libre gaudela, beti bezala, hondakinen geure politikari buruz hitz egiteko", azaldu du, eta komunitateko arauekin "guztiz bat" datozela gaineratu du.
2014/02/20 - 15:04
Hondakinen kanpaina 'autobonboa' egiteko izatea ukatu du Garitanok
Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Ondo ari gara' kanpaina martxan jarri du prentsan, eta PSE-EEk "beharrezkoa ez izatea eta inmorala dela" salatu du.
2014/02/19 - 16:52
Gipuzkoak lau lantegitan tratatuko ditu zaborrak eta zabortegiak itxi
Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak esan duenez, "zabortegien Gipuzkoa amaitzear da".
2014/02/16 - 11:33
Tratamendu mekaniko-biologikorako planta bat eraiki nahi dute Zubietan
Halaber, aurten eta datorren urte artean Gipuzkoako zabortegiak ixtea aurreikusi du Diputazioak. Errauste plantarik eta zabortegirik gabeko politika bere osotasunean aplikatu nahi dute.
2014/01/29 - 19:48
Hondakinen inguruko informazioa igorriko dio Gipuzkoak Europari
Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi duenez, "Diputazioak ez du Europako Batzordearen eskaera ofizialik jaso".
2014/01/28 - 13:57
Debabarrenak eta San Markosek hondakinen partzuergoa salatuko dute
Horrela, erraustegiaren eraikuntza gelditzeko ustez eman zuten 13 milioi euroko kalte-ordaina berreskuratu nahi dute.
2013/12/11 - 19:03
Legazpik birziklatze-tasa bikoiztu du sistema mistoa ezarri zenetik
Gipuzkoako udalerrian sistema mistoa, atez atekoa eta bosgarren edukiontzia uztartzen dituen sistema, ezarri zuten urrian.
2013/11/09 - 15:34
Atez atekoaren kontrako plataforma kontsulta egiten ari da Bergaran
Zero zabor taldeko kideek begirale lanak egin nahi izan dituzte galdeketan, baina ez diete utzi eta istiluak izan dira. Bilduk agintzen du Udalean, eta ez parte hartzeko deia egin du.
2013/10/17 - 23:22
Zaborrak biltzeko sistema mistoa abian da Legazpin
3.196 familietatik, 871k atez atekoa erabiliko dute eta 2.325ek bosgarren edukiontzia. Sei hilabete barru sistemaren lehen balorazioa egingo du Udalak.
2013/08/10 - 18:02
Egia al da liburu elektronikoa paperezkoa baino garbiagoa dela?
Zenbait talde ekologistek salatu dutenez, liburu elektronikoa, nahiz eta aurrerapen teknologiko eztabaidaezina izan, "hondamendia ere bada ingurumenarentzat".
2013/06/05 - 21:39
Atez atekoak birziklapen tasa hirukoiztu du, Lezoko Udalaren hitzetan
Lehen hilabetearen emaitzak "oso onak" direla adierazi du Udalak. "Herritarren jarrerarekin harro" azaldu da Udala. Birziklapen tasa % 27koa izatetik % 83ra pasa dela ziurtatu du.
2013/05/29 - 16:10
Hondakinen birziklatzea geldituta dago Andoainen, EAJren arabera
EAJk salatu duenez, PSEk jarrera aldatu du eta ez du babestu Bilduri bosgarren edukiontzia jartzea eskatzeko jeltzaleek aurkeztu zuten mozioa.
2013/05/22 - 17:46
Errauskailuaren kalte-ordainak tarifen bidez ordainduko dituzte
Iñaki Errazkin Ingurugiro diputatuak iragarri duenez, azpiegitura eraiki gabe aurreztuko duten diruarekin ordainduko dute esleipena lortu zuten enpresei zor zaien kalte-ordaina.
2013/05/17 - 20:19
Borondatezkoa izango da bosgarren edukiontziaren erabilpena Donostian
Hori da EH Bilduk eta PSE-EEk lortu duten akordioaren oinarria. Helburua gaur egun Donostian birziklatzen den kopurua bikoiztea, eta %60ra iristea da.
2013/05/17 - 18:48
Bilduk eta PSE-EEk Donostian bosgarren edukiontzia jartzea adostu dute
2016rako zaborraren % 60 birziklatzea izango da helburua, eta edukiontziak txipa izango du, baina ez da derrigorrezkoa izango erabiltzea.
2013/05/16 - 21:25
Atez atekoarekin hondakinen % 85 gaika biltzea lortu dute Astigarragan
Apirilean ezarri zuten atez atekoa, eta hilabetean hirukoiztu egin dute bereizita jasotako hondakinen kopurua.
2013/05/16 - 20:17
Astigarragak birziklatze-tasa hirukoiztu egin du atez ateko bilketari esker
Apirilean ezarri zuten atez atekoa, eta hilabetean hirukoiztu egin dute bereizita jasotako hondakinen kopurua.