Bizikletak
2023/04/30 - 14:04
Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan
Zaurituetako bat oso larri omen dago. Istripua gaur goizean gertatu da, 9:20 aldera, NA-134 errepideko 25. kilometroan.
2023/04/17 - 16:36
Txirrindulari bat hil da Legution furgoneta batek harrapatuta
68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
2023/04/03 - 13:42
Autoz egindako joan-etorriak % 4,5 igo ziren 2021ean EAEn, oinez egindakoen kaltetan
Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, desplazamenduen ia erdiak oinez egiten dira, eta % 39,8, ibilgailu pribatuarekin. Bizikleta oraindik gutxi erabiltzen da (% 1,9), Gasteizen joan-etorrien % 8ra heltzen badira ere eta Donostian % 4 ingurukoak izan arren.
2023/01/16 - 12:32
Bilboko lehen Pump Tracka inauguratu dute Punta Zorrotzan
Bizikletentzako eta patineteentzako zirkuitua oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua dago. Sirgueras kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean eraiki dute.
2022/10/24 - 08:50
Bizikletaren erabilerak gora egin du Euskadin
Araba, eta batez ere Gasteiz, bere lurraldean erabilgarri dauden bizikleta-bideen dentsitate handiagatik nabarmentzen da.
2022/09/01 - 14:29
"Normaltasuna" nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean
Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.
2022/06/28 - 11:16
Donostiako San Martin kalea itxita dago, obrak tarteko
Gipuzkoar hiriburuko Udalak zehaztu duenez, Kontxaren eta Urbieta kalearen artean izango da itxita; halaber, adierazi du zeintzuk diren balizko beste aukerak hiriko puntu horretan ibiltzeko.
2022/05/23 - 13:22
Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean
Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
2022/04/01 - 09:00
Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik
Martxoan, EAEko hiriburuetako autoen sarrerak % 2,5 jaitsi dira, eta garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua, berriz, % 5 eta % 9 artean igo da.
2022/03/29 - 23:16
Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du bizikleten lapurretak eragozteko
Bizikleten lapurretak eragozteko eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du. Sortzaileak berak kontatu digu nola funtzionatzen duen.
2022/03/09 - 14:12
Barakaldo eta Erandio lotuko dituen 470 metroko zubi birakaria 2024an irekiko dute
Bizkaiko Foru Aldundia proiektua idazten ari da, lanak lizitatu aurretik. Mike Schlaich ingeniari alemaniarrak diseinatu du txirrindularientzako eta oinezkoentzako zubia, eta itsasontziak igarotzeko ireki egingo da.
2022/01/28 - 21:36
Bilboko bidegorriak Espainiako txarrenetakoak dira, eta Gasteizkoak onenetakoak
Kontsumitzaileen elkarteen arabera, Gasteiz da bizikletan ibiltzeko hiririk erosoena. Estatuko 14 hiririk handienen zerrendan, txapeldun atera da Gasteiz. Donostia ere ez da gaizki atera. Bilbo, berriz, azkenekoen artean dago.
2022/01/10 - 15:51
GI-636 errepidean bidegorria egiteko proiektua aspalditik dago onartuta
Larunbatean txirrindulari bat hil zen GI-636 errepidean, Gaintxurizketako gainetik gertu, itxuraz auto batek jo ondoren. Ertzaintza ikertzen ari da oraindik zehazki zer gertatu zen, baina inguruko txirrindulari elkarteek gogoratzen dute, bide horretan aspaldi egina behar zuela bidegorriak.
2021/11/11 - 15:41
Gero eta bizikleta gehiago ikusten dira EAEko hirietan
Europako beste toki batzuetan aldean atzeratuta bagabiltza ere, gurean ere gero eta gehiago dira hirian zehar mugitzeko bizikleta erabiltzen dutenak. Joan den urtean, esaterako, joan-etorrien % 46 bizikletaz edo oinez egin ziren
2021/10/24 - 18:33
Eskolara bizikletaz joan nahi dutela aldarrikatu dute 100 familiak Bartzelona erdigunean
Bartzelonako guraso talde batek euren seme-alabak eskolara modu jasangarrian, osasuntsuan eta seguruan joatea nahi dute. Bicibus ekimena sortu dute eta ostiralean 100 familia baino gehiago bildu ziren ikastetxera bizikletaz joateko. Ostiralero egiten dute bidea, Udaltzaingoak babestuta.
2021/10/23 - 22:30
Bizikletan Adinik Ez ekimenak adinekoei txango bereziak egiteko aukera eskaintzen die
Danimarkan sortutako ekimena, orain, gurera iritsi da. Mugikortasuna mugatuta duten adinekoentzat, hiru gurpiletan txangoak emateko aukera eskaintzen die. Egunerokotik atera eta bestelako esperientziak izateko abagunea, hain zuzen. 100 lagunek osatzen dute taldea baina laguntza, beti ongi-etorria.
2021/10/20 - 18:35
Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira... Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu
2021/09/15 - 15:44
Mendabiar bat hil da Zarrakaztelun bizikletan zihoala auto batek harrapatuta
62 urteko gizonezkoa tokian bertan suspertu dute eta helikopteroz eraman dute ospitalera, baina hil egin da azkenean.
2021/09/04 - 18:29
Bi gazte nafarrek 'Nomados' proiektua abiatu dute, munduan zehar bizikletaz ibiltzeko
Iñaki eta Camino larunbat goizean atera dira Alesbes herritik, eta haien ibilbidea sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera dago, horixe izango baita haien ogibidea.
2021/08/31 - 16:55
Abiatu da Getariatik Elkano Fundazioak antolatutako ''Euskal Herri Barneko Mundubira''
Sei lagunek osatutako taldeak bederatzi egun emango ditu bizikletan Euskal Herriko 40 herri bisitatzen. Guztiek dute itsas historiarekin lotura eta jakina, baita Elkanoren balentriarekin ere.