Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) garraio publikoaren erabiltzaileen kopuruak gora egin du martxoan, covid-19aren pandemiaren murrizketa gehienen amaieraren eta erregaien garestitzearen ondorioz. Autoen sarrerak, aldiz, batez beste % 2,5 jaitsi dira hiru hiriburuetan.
Bizkaiaren kasuan, autobusaren erabiltzaileen kopurua % 9 hazi da martxoan, otsailarekin alderatuz. Gipuzkoan ia % 9 gehitu da, eta Araban % 5.
Araban, igoerarik handiena ikasleek eta langileek erabilitako lineetan gertatu da. Gainera, bi urtean lehen aldiz, Arababusek pandemia aurreko erabilera datuak berreskuratu ditu.
Metroari dagokionez, Bilbon martxoaren erdialdeko azken datuek erakusten dute bidaiarien % 87,5 inguru errekuperatu dituela, eta ordu jakin batzuetan % 90era iritsi da. Kasu honetan, pandemiak eragindako murrizketen amaierak pisu handia izan du. Donostian ere, DBUSek erabiltzaile gehiago izan ditu.
Covid-19ak eta erregaien garestitzeak ohitura aldaketa ekarri du herritarrengan, eta, ondorioz, autoen sarrerak jaitsi egin dira.
Zehazki, Gasteizen izan da jaitsierarik handiena, aurreko hilean baino % 4,16 ibilgailu gutxiago. Donostiak (% 2,98 gutxiago) eta Bizkaiak (% 1,48 gutxiago) jarraitzen diote. Bilbon, adibidez, 1.000 auto gutxiago sartu ziren martxoan, otsailarekin alderatuta.
| 2022ko otsailaren eta martxoaren arteko konparaketa | ||||
| Otsaila | Martxoa | Jaitsiera | % | |
| Bilbo | 3.176.657 | 3.129.696 | -46.961 | -1,48% |
| Gasteiz | 1.467.753 | 1.406.754 | -60.999 | -4,16% |
| Donostia | 2.863.866 | 2.778.538 | -85.328 | % 2,98 |
| GUZTIA | 7.508.276 | 7.314.988 | -193.288 | -2,57% |
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako