Bizikletak
2020/05/05 - 20:29
Bizikleta-bide gehiagok eta trafiko mozketek mugikortasuna erraztuko dute Donostian
Udalak neurri berriak jarriko ditu indarrean, txirrindularien eta oinezkoen arteko distantziak gordetzea bermatzeko, bizikleta-bide gehiagorekin eta trafiko mozketekin pasealeku ezagunenetan.
2020/04/29 - 22:22
Gasteizek kaleak eta bidegorriak handituko ditu distantzia soziala bermatzeko
2,5 metro baino gutxiagoko zabalerarekin handituko dituzte espaloiak, trafikoa baretzeko guneak egongo dira, eta bidegorri berriak sortuko dituzte.
2020/01/28 - 13:45
Motorreko bizikleta bat zeraman gidabaimenik gabeko gazte bat atxilotu dute Noainen
Ibilgailu hori gidatzeko, AM motako baimena behar da, hau da, ziklomotor-baimen zaharra. Bizikletak, gainera, ez zuen balaztarik ezta argirik ere.
2020/01/28 - 12:44
Motordun bizikleta baten gidaria inputatu dute Noainen
24 urteko gazte batek gidatzen zuen ibilgailuak ez zuen homologaziorik errepidean ibiltzeko. Argiak eta balaztak ere falta zituen (Foruzaingoaren irudiak).
2020/01/17 - 09:37
Pertsona bat zauritu da auto baten eta bizikleta baten arteko istripuan, Donostian
Gipuzkoako hiriburuko Jose Maria Salaberria kalean gertatu da istripua. Zauritua Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
2020/01/16 - 17:31
Bilbok bidegorriko beste zati bat ireki du, Casilda Iturrizar parketik Basurtura
762 metro luze da. Iraganean, zati hori egitea baztertu zuten, eskaria txikia baitzen, baina orain Udalak irekitzea erabaki du.
2020/01/09 - 19:23
Bilbok erabilera-denboraren araberako tarifak ezarriko ditu bizikleta elektrikoetan
Erabilera-denboraren arabera, gehiago edo gutxiago kobratuko zaio erabiltzaileari. Ez da minutuka kontrolatuko, baina erabilera zuzenak eta okerrak kontrolpean izango dituzte.
2019/10/27 - 20:28
Hil egin da Bilboko oinezkoen gune batean erorita larri zauritu zen txirrindularia
24 urteko txirrindularia udal bizikleta elektriko batean zihoan, Gas plaza inguruan, eta baranda baten kontra jo zuen.
2019/10/01 - 13:04
Suhiltzaileek itzaltzat eman dute Etxebarriko bizikleta biltegiko sutea
Sarbideen konplexutasunak eta erre diren materialen tipologiak asko zaildu dituzte sua itzaltzeko lanak.
2019/07/29 - 14:33
Turistentzako bizikletak alokatzeko zerbitzua Gasteizko hirigunera helduko da
Florida parkean hartu eta utzi ahal izango dira bizikletak ostegunetik aurrera.
2019/07/21 - 16:49
Gernikara, azken helmugara, iritsi da presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxa Luhusotik abiatu zen ostiralean. Bakearen sinbolotzat hartu dituzten bi herri lotu dituzte.
2019/07/21 - 16:32
Orain Presoak bizikleta martxa helmugara iritsi da, Gernikara
Luhuso eta Bizkaiko herria lotu dute, hiru egunean, bi udalerriak bakearen eta elkarbizitzaren sinbolotzat hartuta. Herritarrak presoen eskubideen alde mobilizatzea dute helburu.
2019/07/20 - 20:03
Presoen aldeko bizikleta martxa Lekeitiora iritsi da, Urola Kosta atzean utzi ostean
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxari harrera egin diote Lekeition.
2019/07/19 - 11:57
Presoen aldeko bizikleta martxa batek Luhuso eta Gernika lotuko ditu gaurtik aurrera
Sarek antolatutako martxak hiru etapa izango ditu guztira: Luhuso-Zarautz, Zarautz-Lekeitio eta Lekeitio-Gernika.
2019/07/18 - 18:11
Sare: 'Presoen alde pausoak emateko Euskal Herrian duten babesa irudikatu nahi dugu'
Inaxio Oiartzabal bozeramailearen arabera, eragileen arteko lankidetza beharrezkoa izango da urruntzearekin bukatzeko. Euskal gizartea presoak hurbiltzearen alde dagoela erakutsi nahi diete gobernuei.
2019/06/04 - 11:53
Sarek Luhuso eta Gernika lotuko ditu bizikletaz, uztailaren 19tik 21era
Guztira, hiru etapa izango dira: Luhuso-Zarautz, Zarautz-Lekeitio eta Lekeitio-Gernika. Zatika edota itzuli osoa egin daiteke. Aldez aurretik izena eman behar da Sareren webgunean.
2019/06/01 - 20:15
Gladys del Estalen hilketa oroitu dute Donostian egindako bizikleta martxa batean
Guardia Zibilak hil zuela 40 urte bete direnean, Gladys Gogoanek eta Eguzkik bizikleta martxa antolatu dute hiriaren erdigunean.
2019/03/13 - 13:03
Norvegiatik Santiagora bizikletan, transplanteen kontzientzia pizteko
Javi Agirre eta Ester Garcia durangarrak Trondheimetik Santiagora bizikletan joango dira. Javik giltzurrun transplantea du eta ematearen garrantziaz kontzientziatzeko, '5000 Bai' proiektua sortu dute.
2019/01/18 - 00:13
Trafikoa geldiarazi dute Iruñea erdigunean, Maravillas Gaztetxearen hustea salatzeko
Gazte talde batek bizikleta-martxa egin du gaztetxearen itxiera salatzeko, eta bi lagun bidoi batera kateatu dira.
2018/12/26 - 21:01
Patinete elektrikoek bidegorritik joan ahal izango dute Donostian
Udalak onartu berri duen araudiaren arabera, patineteek espaloietatik, parkeetatik eta oinezkoen guneetatik ibiltzea debekatuta izango dute.