Black Friday
2020/11/04 - 16:23
Black Fridayren aurretik produktuen prezioaren jarraipena egitea gomendatzen du OCUk
2019an, publizitate kanpainek beherapen handiak iragarri zituzten arren, produktuen % 17 bakarrik merkatu, eta % 29 garestitu zituzten.
2019/11/29 - 22:08
Elgoibarko dendariek plastiko beltzak jarri dituzte 'Black Friday' ekimenaren kontra
Eurek argi dute: kontzientzia hartzen ez badugu denda txikiak ilunpean geldituko dira betiko.
2019/11/29 - 15:20
EAEko biztanle bakoitzak 259 euro gastatuko ditu batez beste 'Black Friday'n
Euskal herritarren % 96k egingo dute erosketaren bat kanpaina honetan. Horietatik % 56k online erosiko dute eta bataz beste 256 euro gastatuko ditu bakoitzak.
2019/11/29 - 11:07
Eguzki talde ekologistak 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du
"Kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei Eguzkik.
2019/11/19 - 15:15
Aurtengo 'Black Friday' kanpainian iaz baino %3 gehiago gastatuko dugu
10 egun gelditzen dira oraindik, eta dagoeneko hasi dira deskontuak. Euskadin, kontsumitzaile bakoitzeko, bataz beste 260 euro gastatuko ditugu, iaz baino %3 gehiago. Estatuan aldiz, %6ko beherakada.
2019/09/24 - 13:52
Noiz da 'Black Friday'?
Aurten 'ostiral beltza' azaroaren 29an izango da. Dena dela, saltoki askok eskaintzak egingo dituzte aste horretan zehar.
2018/11/27 - 10:52
Zer da 'Giving Tuesday'?
2012an jaiotako eta NBEk bultzatutako ekimen solidarioa da 'Giving Tuesday'. Azaroaren 27an ospatzen da mundu osoan, 'Black Friday' eta 'Cyber Monday' kanpaina komertzialei erantzuteko asmoarekin.
2018/11/24 - 15:13
Lanez gainezka asteburu honetan pakete-banaketan diharduten enpresetan
Gasteizko aireportua liderra da banaketa zerbitzuan. Han bertan DHL-k duen biltegietan izan gara.
2018/11/23 - 19:02
Black Friday eguneko deskontuak, pagotxa ote?
Zenbait produkturen salneurriak monitorizatu ditu eitb.eus-ek azken hilabetea. Hau da analisiaren emaitza.
2018/11/22 - 15:39
Nola egiten diote aurre denda txikiek Black Friday fenomenoari?
Salmentak, eta gero eta gehiago, Internet bidez egiten dira. Eta biziraun ahal izateko, fenomeno berri honetan ere sartu dira Euskal Herriko dendariak.
2018/11/22 - 13:50
Sarean erosketak modu seguruan egiteko aholkuak
Gabonetako kanpainari begira, Ertzaintzak segurtasun neurriak areagotzea gomendatzen die erosleei, engainuak edo iruzurrak saihesteko.
2018/11/19 - 14:38
Amazoneko eta Correoseko langileen lanuzteak, 'Black Friday' egunean eta Gabonetan
Hasiera batean, hots, enpresa zabaldu zutenean, adostutako lan hitzarmena defendatu dute Amazoneko langileek. Correoseko beharginek, berriz, finantzaketa publikoa eta enplegu plan berria eskatu dute.
2018/11/12 - 18:29
Noiz eta nola heldu zen ‘Black Friday’ Euskadira?
Ostiral Beltza duela sei urte heldu zen Euskadira, baina mende erdi baino gehiagoko tradizioa du Ameriketako Estatu Batuetan.
2018/10/30 - 11:34
Gabonetako erosketak abiatuko ditu 'Black Friday'k, beherapenei esker
Saltokiek 'Black Friday' ezaguna aukeratzen dute Gabonetako erosketen denboraldiari hasiera emateko, deskontu handiak eginez. Noiz izango da aurten?
2017/12/10 - 15:14
Black Friday izan zenetik, erosketek ez dute etenik
Abendua jai egunez josita dagoen hilabetea da, kontsumismoaren hilabetea da zalantzarik gabe, eta hori argi ikusi dugu asteburu honetan, esaterako, Bilbon.
2017/11/25 - 17:57
800 eurotik gora gastatu ditu estatubatuar bakoitzak Black Friday egunean
Gabonetako opariak erosteko probestu dute askok eta askok beherapen eguna AEBn. 10 biztanletik 7k egin zituen erosketak atzo, salmenta markak hautsiz. Internetez erosi zuten batez ere.
2017/11/24 - 09:59
Black Friday: Heldu da 'azaroko merkealdia'
Kontsolatan, jostailutan eta arropan beherapena egiten ari diren denden zerrenda.
2017/11/23 - 01:11
Black Fridayn iruzurrak eta maulak saihesteko aholkuak
Aurreko egunetan “produktu askoren salneurriak puztu eta ondoren berriro jaisten dituzten” enpresak daudela ohartarazi du FACUAk.
2016/11/28 - 11:02
'Black Friday'ren ostean, 'Cyber Monday'
Amazon, El Corte Ingles, Mango eta H&M saltokiek deskontuak egingo dituzte euren webguneetan.
2016/11/25 - 16:02
'Black Friday' eguna arrakasta handia izaten ari da
%20 eta %50 bitarteko deskontuak daude dendetan, eta jende ugari dago kalean erosketak egiten. Gehienek Gabonetako opariak aurreratzeko aprobetxatu dute 'Black Friday' eguna.