Boris Johnson
2020/01/09 - 21:49
Komunen Ganberak 'brexit'aren legea onartu du
Testua orain Lorden Ganberan bozkatuko dute, baina ganbera horretan Boris Johnsonen alderdiak ez dauka gehiengoa ziurtatuta eta, ondorioz, tramitazioa atzeratu egin daiteke.
2020/01/07 - 13:51
Europako Parlamentuak urtarrilaren 29an bozkatuko du 'brexit'aren akordioa
Bruselaren eta Londresen artean hitzartutako akordioa indarrean sartu ahal izateko, Europako Parlamentuaren eta Westminsterko Parlamentuen berrespena beharrezkoa da.
2019/12/20 - 18:54
Parlamentu britainiarrak onartu egin du Europar Batasunetik ateratzeko akordioa
Kontserbadoreek hauteskundeetan lortutako gehiengo absolutua baliatu dute Boris Johnsonen plana aurrera ateratzeko. 'Brexit'a urtarrilaren 31n gauzatuko dute.
2019/12/20 - 15:21
'Brexit'a lehenbailehen gauzatzeko legea bozkatuko dute gaur Westminsterren
Londreseko Parlamentuan bozketa garrantzitsua dute gaur. Boris Johnsonek Bruselarekin negoziatu zuen 'brexit'a bozkatuko dute, prozesu osoa abian jartzeko.
2019/12/20 - 13:18
Eskoziarrei iruzur egin zieten
Eskoziarrak Europar Batasunetik kanpo geratuko dira euren borondatearen aurka, ingelesek ezarritako 'brexit'a gauzatzen denean.
2019/12/19 - 15:25
Legegintzaldi berriaren hasiera, Erresuma Batuan
Ingalaterrako erreginak eman dio hasiera legaldi berriari eta ohiturari jarraiki, lehen ministroaren egitasmoak azaldu ditu; Boris Johnsonenak kasu honetan.
2019/12/19 - 11:44
Sturgeonek Eskoziaren independentziarako erreferendum berri bat eskatu dio Johnsoni
Abenduaren 12ko hauteskundeetan eskoziar nazionalistek lortutako emaitzek 2020ko bukaeran bigarren plebiszitu bat egiteko aukera ematen diotela esan du Sturgeonek.
2019/12/18 - 12:01
Eskoziak beste erreferendum bat eskatuko dio Londresi, aste honen amaieran
Alabaina, hauteskundeen ostean telefono bidez egindako elkarrizketa batean, Johnsonek Sturgeoni adierazi zion ez duela bigarren erreferendum bat negoziatuko.
2019/12/18 - 10:14
Borisek presa handia du
Johnsonek esan zuen ez duela trantsizio epea, 2020ko abenduaren 31ra arte doana, luzatzeko asmorik.
2019/12/17 - 22:02
Johnsonek 2020 amaitu aurretik Europarekin guztiz apurtu nahi du
Johnsonek 2 albiste utzi ditu: batetik, 2020 amaitu aurretik Europarekin guztiz apurtu nahi duela, eta bestetik, argi utzi du ez duela nahi beste erreferendumik.
2019/12/17 - 19:38
Johnsonek legez debekatu nahi du 'brexit'a gehiago atzeratzea
Gobernuak ostiralean aurkeztuko du testua Komunen Ganberan, 'brexit'a egi bilakatu dadin urtarrilaren 31n.
2019/12/16 - 09:39
Erresuma Batuko hauteskundeen irakurketa lasaia
Johnsonek gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. 'Brexit'aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira.
2019/12/13 - 23:15
Boris Johnsonek 'brexit'a gauzatzeko gehiengo osoa lortu du Erresuma Batuan
Alderdi Kontserbadoreak garaipen argia erdietsi du Jeremy Corbynen Alderdi Laboristaren aurrean. Eskozian, Eskoziako Alderdi Nazionalistak ere babes handia bereganatu du.
2019/12/13 - 21:07
'Brexit'aren zatiketa atzean utzi eta batzeko deia egin dio herrialdeari Johnsonek
"Bost asteko kanpainaren ostean, herrialde honek merezi du 'brexit'ari buruzko etengabeko elkarrizketatik, politikatik eta borrokatik ateratzea", adierazi du lehen ministroak.
2019/12/13 - 20:37
'Brexit'aren eztabaida alde batera uzteko eta 'zauriak ixteko' deia egin du Johnsonek
"Bost asteko kanpainaren ostean, herrialde honek merezi du 'brexit'ari buruzko etengabeko elkarrizketatik, politikatik eta borrokatik ateratzea", adierazi du lehen ministroak Downing Streeten.
2019/12/13 - 15:21
Eskoziak beste erreferendum bat galdegin du, SNPk lortutako garaipena baliatuta
Eskoziako Alderdi Nazionalistak Eskoziak Parlamentu britainiarrean dituen 59 aulkietatik 48 lortu ditu: "Geuk erabaki beharko genuke gure etorkizunaz", esan du Nicola Sturgeon ministro nagusiak.
2019/12/13 - 14:45
Boris Johnsonek irabazi ditu hauteskundeak Erresuma Batuan
Historikoki laboristen gotorleku izan diren lekuetan ere nagusitu egin dira, esaterako, Galesko eta Ingalaterrako iparraldean. 'Brexit'aren bidea libre du orain kontserbadoreen buruak.
2019/12/13 - 10:05
Bye, bye, 'Brexit'
Tira, listo!. Askatu da ‘brexit’aren korapiloa. Erresuma Batua Europar Batasunetik joango da, urtarrilaren 31n.
2019/12/05 - 09:46
NATOk etsaia asmatu du
Errusia ez da nahikoa arerio eta beste bat gehiago behar du NATOk: Txina.
2019/12/04 - 19:09
Abian da NATOren buruzagien goi-bilera
Jens Stoltenberg idazkari nagusiak aliantzako kideen arteko desadostasunak gainditu eta "elkar defendatzearen zereginean batuta" egotea eskatu du.