Boris Johnson
2022/07/05 - 23:18
Erresuma Batuko Osasun eta Ogasun ministroek dimisioa eman dute Johnsonengan "konfiantza galdu" ondoren
Sajid Javid eta Rishi Sunak ministroek dimisioa aurkeztu dute. Keir Starmer laboristak, oposizioko buruzagiak, ziurtatu duenez, Johnsonen Gobernua "erortzen ari da".
2022/06/29 - 13:13
Hasi da Madrilgo NATOren goi-bilerako lehen bilera
Lehen bilera Madrilen ospatzen ari den NATOren 2022ko goi-bilerara joan diren munduko lider guztien familia-argazkiaren ondoren hasi da.
2022/06/27 - 18:21
G7ak isun gehiago onartu ditu Errusiaren aurka, eta "beharrezkoa den babesa" helarazi dio Ukrainari
"Errusiaren diru-sarrerak eteteko prest gaude, baita urretik datozkionak ere", esan dute buruzagiek Elmaun (Alemania) egiten ari diren goi-bileran onartutako adierazpen batean.
2022/06/17 - 22:38
Zelenskik Boris Johnsonen ezusteko bisita jaso du
Zelenskik Boris Johnsonen ezusteko bisita jaso du gaur. Erresuma Batuko lehen ministroak Kievera egiten duen bigarrena da gerra hasi zenetik. 120 egunean 10.000 soldadu entrenatzeko programa eskaini dio Ukrainako presidenteari. Zelenskik esan du Erresuma Batuaren konpromisoa irmoa dela.
2022/06/15 - 21:04
Johnsonen Gobernuak erbesteratze egitasmoa mantentzen du, nahiz eta salaketa ugari aurkeztu
Priti Patel Barne ministroak Komunen Ganberan adierazi duenez, Ruandako Gobernuarekin adostutako programarekin "konprometiturik jarraitzen" du Londreseko Exekutiboak.
2022/06/15 - 18:39
Erresuma Batuak "harrigarritzat" jo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakia eta planari eutsi dio
Barne ministroak Erresuma Batuak migratzaileei laguntzeko duen konpromisoa defendatu du, ibilbide "seguru eta legezkoetatik" urtero 20.000 pertsona baino gehiago iristen direla argudiatuta, eta, aldiz, Mantxako kanalaren bidez iritsiera irregularrak geldiaraztearen alde egin du.
2022/06/15 - 08:41
Erresuma Batutik kanporatutako migratzaileak Ruandara eraman behar zituen hegaldia bertan behera utzi dute
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Erresuma Batutik Ruandara zihoan lehen hegaldi hori geldiarazteko agindu du.
2022/06/14 - 22:02
Ruandako Gobernuak adierazi du prest dagoela Erresuma Batutik kanporatutako milaka migratzaile hartzeko
Bestalde, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak deportazio-planari eutsiko diola berretsi du, Parlamentuko oposizioa, Eliza Anglikanoa, ACNUR eta iritzi publiko britainiarraren zati handi bat kontra dituen arren.
2022/06/14 - 18:28
Sturgeonek independentzia erreferenduma "legezkoa" izango dela agindu du, nahiz eta Londresek ez onartu
Eskoziako ministro nagusiaren hitzetan, Johnsonek "ez du autoritate demokratikorik Eskozian, ezta gehiengo moralik inon ere". Gogorarazi duenez, Brexitak Europar Batasunetik eta merkatu bakarretik atera zituen borondatez kontra.
2022/06/08 - 12:18
Irudia eta eredua
Gure politikariek, eta modu batera edo bestera besteen ordezkaritzaren ardura hartzen dutenek, jakin beharko lukete herritarrek agindutakoa, egindakoa eta azaldutakoa uztartuta egotea eskatzen dutela.
2022/06/07 - 14:11
Boris Johnsonek britainiarren lehentasunetan lanean jarraituko duela agindu du
Erresuma Batuko lehen ministroak "Gobernuaren lehentasunetan aurrerapausoak" ematea eskatu die ministroei, astelehenean barne zentsura-mozioa gainditu ostean.
2022/06/07 - 12:29
Zentsura mozioa gaindituta, Johnsonek britainiarren lehentasunetan lanean jarraituko duela agindu du
Erresuma Batuko 'premier'-ak Kabinetearen bilera gidatuko du gaur, eta ministroei eskatuko die "familien gaineko finantza-presioak arintzeko, osasun-zerbitzuetarako sarbidea azkartu eta errazteko, kaleak seguruagoak izateko eta herrialdea batzeko".
2022/06/07 - 00:07
Johnsonek zentsura-mozioa gainditu du, baina Alderdi Kontserbadorea zaituta geratu da
Konfinamendu garaian Downing Streeteko egoitzan egindako festen eskandaluaren harira, Alderdi Kontserbadorearen baitan Boris Johnsonen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten. Diputatuen % 59k ekimenaren kontra bozkatu dute eta Johnsonek alderdia eta Gobernu britainiarra zuzentzen jarraituko du.
2022/06/06 - 22:29
Erresuma Batuko zentsura-mozioak
Johnson ez da barne mozio bat jasan behar izan duen aurreneko lehen ministroa. Baina historiak erakusten duenez, mozioa gaindituta ere, politikoki oso ahulduta ateratzen dira.
2022/06/06 - 22:20
Boris Johnsonen 'Partygate' eskandaluaren gakoak
Gehiengo absolutu historikoa lortzetik, erabat kolokan egotera pasa da Boris Johnson. Konfinamendu garaian egindako festen itzala bere atzetik izan da hilabeteetan, eta bere ospea inoiz baino txikiagoa da. Alkohola, gezurrak eta polemikak izan dira partygatearen erdigunean.
2022/06/06 - 20:07
Boris Johnson, bere etorkizuna erabakitzeko bozketa kontserbadorearen emaitzaren zain
Boris Johnson diputatu kontserbadoreen bilerara joan da. "Eztabaida ikaragarri" bat saihestea eskatu die alderdikideei. Ateak itxita egiten ari diren bileran, txalo artean hartu dute lehen ministroa.
2022/06/03 - 14:57
San Paulo katedralean ospatu dute Elizabeth II.aren platinozko jubileua ospatzeko meza
Erregina ezin izan da bertaratu "zenbait eragozpenengatik". Errege Familiaz gain, azken urteetako lehen ministroak ere izan dira ekitaldian.
2022/05/25 - 17:37
Pandemian egindako festengatik Johnsonek erantzun egin beharko duela esan du kasua ikertu duen funtzionarioak
Lehen ministroak barkamena eskatu du Erresuma Batuko Komunen Ganberan, baina, gaur ere, bere Gobernuak pandemia garaian egindako lana defendatu du.
2022/05/21 - 16:38
Brexitaren akordioaren auzian fede txarrez aritu izana egotzi dio McDonaldek Boris Johnsoni
10 urteko epean Irlandaren batasunari buruzko galdeketa egiteko beharraz mintzatu da Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea, Ane Roteta EITBko kazetariari eskainitako elkarrizketan.
2022/05/18 - 08:49
Erresuma Batuko Gobernuak Ipar Irlandako Protokoloa aldatuko du "datozen asteetan", alde bakarrez
Sinn Fein alderdiak Ipar Irlandako hauteskundeak irabazi ondoren, Alderdi Unionistak (DUP) Ipar Irlandako ministro nagusiaren aukeraketa blokeatu du. Egoera desblokeatzeko 'brexit'aren akordioan jasota dagoen Ipar Irlandako Protokoloa aldatzea eskatzen du.