Boris Johnson
2020/12/21 - 15:58
Egoera kezkagarria Erresuma Batuan, koronabirusaren aldaera berria dela eta
Doverko portua ere kezka iturri da. Egunero 10.000 kamioi inguru pasatzen dira portu horretatik eta itxita dago orain, Frantziak ezarritako neurriengatik.
2020/12/21 - 09:16
Eurotunela eta Doverko portua itxi dituzte, covid-19aren aldaera berriagatik
Gainera, hainbat herrialdek Erresuma Batuarekiko hegaldiak debekatu dituzte. Boris Johnsonen Gobernuak, bere aldetik, bilera egingo du egoera aztertzeko.
2020/12/20 - 12:48
Arduragabekeria egotzi die Gobernu britainiarrak konfinamendutik ihes egin dutenei
Milaka lagunek Londres eta Ingalaterrako hego-ekialdea uztea erabaki zuten atzo, konfinamendu berriaren berri izan bezain laster. Koronabirusaren andui berri bat agertu delako ezarri da itxialdia.
2020/12/19 - 19:46
Londresen neurri zorrotzak ezarriko dituzte, covid-19 mota berri bat antzeman ondoren
Ingalaterrako hego-ekialdea eta ekialdea 4. mailara pasako dira igande honetan, funtsezkoak ez diren saltokiak itxiz. Dagoeneko MOE birusaren andui berriaren inguruan ohartarazi dute.
2020/12/13 - 15:33
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak "brexit"a negoziatzen jarraituko dute
Igande hau zen erabakia hartzeko azken eguna, eta Von der Leyenek eta Johnsonek negoziaketekin jarraitzea adostu dute hitzarmen bat lortzeko. Kezka handia dute euskal arrantzaleek.
2020/12/09 - 15:29
Von der Leyen eta Johnson gauean bilduko dira, negoziazioak bultzatzeko
Urtarrilaren 1etik aurrera Europar Batasunarekin izango duen harreman komertziala jokoan dago gaur gaueko bileran.
2020/12/07 - 23:19
"Datozen egunetan" Bruselan biltzea adostu dute Von der Leyenek eta Johnsonek
"Gure negoziazio taldeei eskatu nahi diegu ditugun desadostasunak zerrendaratzea, Bruselan egingo dugun bileran eztabaidatzeko", esan dute biek ala biek ohar batean.
2020/12/06 - 23:50
Erresuma Batua eta Errusia txertoa jartzen hasiko dira aste honetan
"Amaieraren hasiera dela sentitzen dugu", iragarri du Stephen Powis Ingalaterrako Osasun Sistema Nazionaleko zuzendari medikoak.
2020/12/06 - 10:16
Ezberdintasunak ezberdintasun, negoziatzen jarraituko dute Londresek eta Bruselak
Brexitaren ondorengo negoziazioak ez aurrera ez atzera dauden honetan, hiru gairen inguruan daude iritzi kontrajarrienak: bidezko lehiarako bermeak, akordioaren gaineko gobernantza eta arrantza.
2020/12/04 - 17:59
Itun bat ixteko negoziazioa "puntu oso zailean" dagoela esan du Erresuma Batuak
Boris Johnson lehen ministroaren bozeramaileak azpimarratu duenez, "zenbait desadostasun gainditu" behar dituzte oraindik, besteak beste, arrantzaren etorkizuna, eta "denbora gutxi geratzen da".
2020/11/24 - 09:00
Ingalaterran abenduaren 2an amaituko da itxialdia
Konfinamendua modu mailakatuan malgutuko dute, lurralde bakoitzaren egoera epidemiologikoaren arabera. Arrisku gutxieneko tokietan, 4.000 lagun sartu ahalko dira aire zabaleko kirol estadioetan.
2020/10/21 - 08:39
Boris Johnsonek Manchester hiriko tabernak ostiraletik aurrera ixteko agindu du
Gainera, debekatuta egongo dira bizikide ez diren pertsonen arteko bilerak etxean, eta kalean, berriz, ezingo dira sei lagun baino gehiago elkartu.
2020/10/16 - 17:05
Erresuma Batua 'brexit'a akordiorik gabe gauzatzeko bidean dela onartu du Johnsonek
Bestalde, brexit-aren ostean Europar Batasunak Erresuma Batuarekin izango duen harremanaren inguruan akordioa lortzeko lanean jarraitzen duela esan du Ursula von der Leyenek.
2020/10/12 - 22:20
Ingalaterrako tabernak eta gimnasioak itxiko dituzte kasu gehien dituzten tokietan
Hala ere, eskolek eta unibertsitateek zabalik jarraituko dute. Boris Johnson lehen ministroak koronabirusaren kontrako neurrien hiru maila desberdin ezarri ditu.
2020/09/22 - 22:46
Tabernak eta jatetxeak 22:00etan ixteko agindua eman du Boris Johnsonek
Erresuma Batuko Gobernuak neurri gehiago hartu ditu. Tartean jatetxe, taberna eta pub-ak gaueko 10etarako itxi beharko dira.
2020/09/22 - 10:20
Tabernak eta jatetxeak 22:00etan itxiko dituzte Ingalaterran, ostegunetik aurrera
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iluntzean hitzaldia eskainiko du, koronabirusari aurre egiteko neurri murriztaile berriak iragartzeko.
2020/09/15 - 09:46
'Brexit'aren akordioaren zati bat baliogabetzeko legeak lehen tramitea gainditu du
Lege-proposamen horrek, brexit-aren inguruko akordioan Ipar Irlandarekiko merkataritzaren alorrean lortutako oinarrizko neurriak baliogabetzea du helburu.
2020/09/11 - 00:41
EBk Londresekin talka egin du Ipar Irlandagatik eta legezko ekintzekin mehatxatu du
Ipar Irlandan bakea arriskuan dagoela uste du Bruselak, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren Exekutiboak bere asmoa lortzen badu.
2020/09/07 - 10:38
Johnsonek urriaren 15era arteko epea eman dio EBri Brexitari buruzko akordiorako
Epe horren ostean "onartu egin beharko litzateke (porrota) eta orrialdea pasatu", adierazi du lehen ministro britainiarrak.
2020/07/26 - 01:15
Erresuma Batuak Espainiako bidaiariei koarentena ezarri die berriro
Espainiatik heltzen diren bidaiariek 14 eguneko itxialdia egin beharko dute Erresuma Batuko etxebizitza batean. Neurria urratzen dutenek mila liberako isuna (1.072 euro) ordaindu beharko dute.