Brexit
2019/01/11 - 14:09
Jaurlaritzak 'brexit'aren inguruko aholkularitza zerbitzua emango die euskal enpresei
Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batuan bizi diren pertsonak eta finkatuta dauden enpresak babestuko ditu, "brexit"arekin zerikusia duen "edozein gertakizunen aurrean".
2019/01/09 - 17:25
Parlamentuak 3 eguneko epea emango dio Gobernuari 'brexit'aren 'B plana' aurkezteko
Komunen Ganberak Grieve diputatuak aurkeztutako zuzenketa onartu du gaurko bozketan. Hortaz, akordioa errefusatzen badute, hemezortzi egun gutxiago izango ditu Gobernuak ordezko plan bat aurkezteko.
2019/01/07 - 12:55
Parlamentu britainiarrak hilaren 15ean erabakiko du 'brexit'ari buruz, BBCren arabera
Diputatuek asteazken honetan ekingo diote berriro Bruselarekin hitzartutako akordioari buruzko eztabaidari, Theresa Mayk abenduaren 11rako deitutako bozketa bertan behera utzi ostean.
2019/01/07 - 12:41
100 kamioi, brexitak eragin ditzakeen trafiko-ilarak saihesteko proban
Brexitaren eraginez mugetako kontrolak areagotu egingo dira eta sortu daitezkeen arazoak saihesteko proba bat egin dute Erresuma Batuaren hegoaldean.
2019/01/06 - 18:22
Akordioa onartu ezean, Erresuma Batuaren etorkizuna 'ezezaguna' dela uste du Mayk
Erresuma Batuko lehen ministroarentzat, Parlamentuak urtarrileko bozketan herrialdea EBtik irteteko akordioa atzera botatzen badu, "orduan benetan toki ezezagunean egongo gara".
2018/12/31 - 22:10
Ia 200.000 britainiarrek Irlandako pasaportea eskatu dute
Dokumentu honen bitartez, britainiarrek oztopoak sahiestu nahi dituzte Europar Batasuneko herrialdeetan lan egin edota bidaiatzerako orduan.
2018/12/19 - 14:15
'Brexit'aren gatibu
Akordiorik gabeko 'brexit'a gero eta hurbilago ikusten da.
2018/12/17 - 22:21
Mayren aurkako zentsu-mozioa aurkeztuko du Corbynek
'Brexit'aren akordioari buruzko bozketa urtarrilaren 14ko asteaN izango dela jakinarazi du Mayk. Oposizioko buruzagiak, baina, aste honetan izatea nahi du.
2018/12/14 - 09:49
Irlandako mugaren iruzurra
Europar Batasunak soilik adierazpen politiko bat eskaini diezaioke Theresa Mayri. Gerora, adierazpen horrek Europar Batasunaren jarrera zail dezake negoziazioak errepikatuko balira.
2018/12/13 - 11:00
Oztopo bat gainditu du Mayk
Theresa Mayk nahikoa erraz irabazi du konfiantza mozioa, baina orain 'brexita'ri buruzko bozketari aurre egin beharko dio Komunen Ganberan.
2018/12/12 - 23:15
Theresa Mayk gainditu egin du konfiantza mozioa
Lehen ministro britainiarra pozik agertu da konfiantza mozioa gainditu duelako, eta 'brexit'a ezartzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
2018/12/12 - 21:40
Datozen hauteskundeetara aurkeztuko ez dela iragarri du Mayk
Egunean zehar, diputatu kontserbadoreak Westminsterreko bulegoan hartu ditu Mayk, zentsura-mozioan haien babesa izateko.
2018/12/12 - 12:19
Mayk ez du dimisioa emango: 'Dudan guztiarekin egingo diot aurre mozioari'
Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi duenez, ez du dimisioa emango eta bere alderdikideek aurkeztutako mozioari aurre egingo dio.
2018/12/12 - 11:00
Theresa Mayren aurkako konfiantza mozio bat bozkatuko dute gaur Komunen Ganberan
Alderdi Kontserbadoreko 48 diputatuk gutuna idatzi dute prozesua abiatzea eskatuz. Bozketa 18:00ak eta 20:00ak bitartean egingo da.
2018/12/11 - 11:59
Juncker: 'Ez dugu brexita birnegoziatuko eta Irlanda ez da bakarrik geldituko'
"Lor genezakeen akordio onena eta bakarra da. Ez dugu 'brexit'aren hitzarmena birnegoziatzeko denborarik, nahiz eta zenbait puntu argitu ditzakegun", esan du Junckerrek.
2018/12/11 - 09:25
Aurpegi itzela dute britainiarrek
Britainiarrek, itxuraz, nahi dutena zera da: eurek barik, gainerakoek ordaintzea irteerako gastuak
2018/12/10 - 14:39
Mayk 'brexit'aren akordioaren bozketa atzeratu du
Biharko zegoen aurreikusita, baina babes gehiago lortzeko atzeratzea erabaki dute.
2018/12/10 - 12:04
Erresuma Batuak 'brexita' alde bakarrez eten dezake, justiziaren arabera
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, Erresuma Batuak brexita gauzatzeko prozedura etetea erabaki dezake, alde bakarrez eta gainerako 27 herrialdeen babesik izan gabe.
2018/12/10 - 10:35
Erresuma Batuak 'brexita' alde bakarrez eten dezakeela ebatzi du Europako Justiziak
Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiaren arabera, Erresuma Batuak Batasunetik irteteko bere erabakian atzera egiteko eskubidea du gainerako 27 herrialdeen baimenik izan gabe ere.
2018/12/09 - 18:34
Tentsioa Londresen, martxa ultraeskuindar batengatik eta horren aurkako martxagatik
Milaka lagun kalera irten dira, 'Brexit'aren akordioa gaitzesteko, eta gauza bera egin dute beste milaka lagunek, arrazismoa eta faximoa salatzea xede.