Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.
F-35C Lightning II ehiza hegazkin estatubatuar baten artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Irango Guardia Iraultzaileak ostiral honetan esan duenez, AEBko bigarren ehiza hegazkin bat (F-35 bat) eraitsi du, Ameriketako Estatu Batuak eta Israel Persiako lurraldearen aurka egiten ari diren erasoaldian.
Mehr albiste-agentziak zabaldu duenez, Irango bozeramaile militar batek esan duenaren arabera, aireontzia arrakastaz bota dute Irango aireko defentsako sistemei esker. AEBko agintariek, ordea, oraingoz ez dute horren inguruko adierazpenik egin.
Halaber, Irango bozeramaileak adierazi du hegazkina “erabat suntsituta” geratu dela, eta, “leherketa handiaren ondorioz, litekeena da pilotuak jauzi egiteko aukerarik izan ez izana”.
Eraitsitako lehen hegazkina (F-15E bat) hizpide hartuta AEBko iturri ofizialek CBS News telebista kateari adierazi diotenez, tripulazioko bi kideetako bat erreskatatu dute AEBko indarrek.
Irango hego-mendebaldeko Kohkiluyeh eta Buyer Ahmand probintziako agintariek “sari berezia” agindu dute eraitsitako hegazkinaren tripulazioa harrapatu edo hiltzen duenarentzat, ISNA albiste agentziaren arabera.
Irango agintariek esan dute orain arte izandako erasoetan 2.000 pertsona baino gehiago hil direla, eta horien artean daude, besteak beste, Ali Khamenei aiatola gorena, Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria, eta Aziz Nasirzade eta Esmaeil Jatib Defentsa eta Inteligentzia ministroak, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuz "indarrez" kontrolatuko duela agindu du Iranek, Qatar, Oman eta Bahrain bonbardatu ostean
AEBrekin tentsioa areagotzen ari da, eta Washingtonek gutxienez 140 bonbardaketa egin ditu Iranen aurka.
Irango buruzagi gorenak Khameneiren heriotzarengatik mendekua hartuko duela agindu du
Zazpi egunotan aitaren hileta ospakizunetan parte hartu duten dozenaka mila herritarrei idatziz eskertu die Mojtaba Khameneik. Ali Khamenei hil zutenetik, ez da jendaurrean azaldu.
Trumpek onartu egin du Iranekin elkarrizketak berriro hastea, baina su-etena "amaitu" dela ohartarazi dio Teherani
Iranek, berriz, ukatu egin du AEBrekin elkarrizketa berriak eskatu izana. Bestalde, Iran "inoiz ez bezala" bonbardatzeko agindua eman dio AEBko presidenteak Pentagonoari, Errepublika Islamikoaren "konplot" baten ondorioz hiltzen badute.
Ali Khamenei aiatola Mashhaden lurperatu dute, sei eguneko hileta-zeremonien ostean
Irango lider gorena zenaren ehorzketarekin bukatutzat eman dituzte sei eguneko hileta-zeremoniak. Jendetza bildu da Irango kaleetan, eta erregimenak indar eta batasun irudia erakutsi nahi izan du.
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.
Koro Barriolaren gorpua aurkitu dute Venezuelan, hondakinen artean hildako hirugarren euskalduna
81 urte zituen eta donostiarra zen; Alazne Solabarrieta eta Jon Sustacharen gorpuak aurkitu zituzten aurretik.
"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Trumpek amaitutzat eman du Iranekin adostutako su-etena eta dio ez duela gehiago negoziatu nahi
Donald Trump AEBko presidenteak Ankaran adierazi duenez, Iranekin adostutako su-eten akordioa "amaitu da", eta baztertu egin du negoziazioekin jarraitzea, herrialdea "gaixo, gaizto eta bortitzek zuzentzen" dutela iritzita.
AEBren erasoei "erantzun irmoa" emango diela mehatxatu du Iranek, eta Bahrainek eta Kuwaitek alarmak piztu dituzte
Irango agintariek salatu dutenez, AEBko bonbardaketek hautsi egin dute ekainean lortutako su-eten akordioa, eta Ameriketako Estatu Batuek diote Ormuzeko itsasartean ontzi komertzialen aurka egindako erasoei erantzun zietela.