Brexit
2020/02/19 - 15:25
Boris Johnsonek migrazioari jarri nahi dizkion baldintzek eztabaida piztu dute
Lan egin nahi dutenen prestakuntzari erreparatuko diote, eta puntukako sistema bat ezarrita gaitasun onenak agertzen dituztenak baino ez dituzte onartuko.
2020/02/04 - 10:02
Kanadakoa bezalako merkataritza-itun bat nahi du Johnsonek, EBko arauetatik at
Erresuma Batuko lehen ministroak hitzaldi bat eskaini du gaur, martxoan Europar Batasunarekin hasiko dituen merkataritza arloko negoziazioen aurrean duen jarrera azaltzeko.
2020/02/03 - 15:14
Kanadak Europarekin duen antzeko hitzarmena lortu nahi du Johnsonek Erresuma Baturako
Akordio horren arabera, Kanadako produktu ia guztiek ez dute zergarik ordaintzen Europan sartzean.
2020/02/03 - 07:21
Muga-zergarik eta kuotarik gabeko akordioa eskaini dio EBk Erresuma Batuari
"Anbizio handiko" akordio komertziala da, Michel Barnierren esanetan. Europar Batasunak Erresuma Batuarekin aurrerantzean izango duen harremana negoziatzeko izendatu dute Barnier, 'brexita'ren ostean.
2020/02/01 - 15:45
Erasmus programaren Erresuma Batuko etorkizuna, airean
Europar Batasuneko hezkuntza ereduan 'brexit'ak eraginik izango ote duen ikusteko dago. Badaezpada ere, euskal unibertsitateek neurriak aurreikusi dituzte.
2020/02/01 - 12:57
"Life of Brian" komediari erreferentzia eginez hasi du EBk Brexitaren osteko aroa
Otsailaren 1 honetatik aurrera, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harreman berri bat negoziatzeko epea ireki da. Helburua, 2021eko urtarrilean "haustura gatazkatsua" saihestea.
2020/02/01 - 10:34
Ospakizunak Londresen
Erresuma Batua EBtik behin betikoz atera izana ospatu dute milaka lagunek Londresen, Nigel Farage Brexit party alderdiaren buruak deituta.
2020/02/01 - 10:29
Erresuma Batua EBtik behin betikoz atera izana ospatu dute milaka lagunek Londresen
"Brexit"a defendatzen dutenak, Nigel Farage politikaria barne, Parlamentuko Plazan bildu dira, "egun historikoa" ospatzeko asmoz, "Union Jack" Erresuma Batuko bandera eskuan izanda.
2020/02/01 - 10:22
Boris Johnson: ''Hau ez da amaiera, Erresuma Baturako hasiera bat baizik''
"Antsietate sentimendua" dutenak ulertzen dituela dio Erresuma Batuko lehen ministroak, baina gaineratu du bere betebeharra dela "herrialdea batzea eta aurrera eramatea".
2020/02/01 - 02:35
Erresuma Batua ez da jada Europar Batasuneko kidea
Brexit-a "ez da amaiera bat, Erresuma Batuarentzako hasiera bat baizik" azpimarratu du Johnsonek.
2020/01/31 - 21:22
Independentismoa indartzeko baliatu nahi du 'brexit'a Sturgeonek
2014ko erreferendumean independentziaren kontra bozkatu zuten herritar asko brexit-aren aurkakoak dira. Pertsona horiek konbentzitzeko deia egin du Eskoziako ministro nagusiak.
2020/01/31 - 21:12
Erresuma Batuko bandera Europako erakunde guztietatik kendu dute
Hiru urte eta erdiko negoziazioak behar izan dira momentu historiko hau iristeko. Cameron eta May lehen ministro ohiak bidean utzi ditu, baina Boris Johnsonek lortu du.
2020/01/31 - 21:02
Bilboko portuak instalazioak eta pertsonala handituko ditu, 'brexit'aren ondorioz
Bilboko Portuak Erresuma Batuarekin duen trafikoa 3,6 milioi tonakoa dela zehaztu du Barkalak.
2020/01/31 - 20:01
Gerry Adams: 'Irlandaren batasuna dugu buruan, irtenbide bakar bezala'
Bi Irlanden arteko mugan, kezka da nagusi, baina errepublikanoek gertuago ikusten dute uhartearen batasuna.
2020/01/31 - 15:19
Estatu osoan Erresuma Batuarekin merkantzia trafiko handiena duen portua da Bilbokoa
Datorren urteko urtarrilaren 1etik ferryan datozenek aduana pasatu beharko dute Bilboko portuan. Zortzi errei berri prestatuko dira sarrerak eta irteerak errazteko eta zerbitzu azkarragoa emateko.
2020/01/31 - 15:13
''Brexit''ak eragin duen zatiketa agerian da gizartean
Gaurko egun historikoa normaltasun osoz bizi dute herritarrek, baina mikrofonoek haien barrengo sentimenduak islatzea lortu dute.
2020/01/31 - 14:52
2016ko ekainaren 23ko erreferendumak abiatu zuen ''brexit''a
2016an hasi zen gaur bukaerara heldu den "brexit"aren historia. Bide lakarra izan da. David Cameron eta Theresa May lehen ministro biek postua galdu dute "brexit"a dela eta.
2020/01/31 - 14:38
Powell: "Ipar Irlandak erreferenduma eskatuko dio Erresuma Batuari hamar urteetan"
"Ekonomikoki bateratutako Irlanda batean zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta jende gehiagok pentsatuko du politikoki bateratutako Irlanda batean hobeto egongo direla".
2020/01/31 - 14:29
Nola bizi dituzte Erresuma Batuan bizi diren euskal herritarrek egun hauek?
Ana Roteta Erresuma Batuan bizi diren hiru euskaldunekin izan da eta hemendik aurrera egoera nola ikusten azaldu digute.
2020/01/31 - 13:39
Eurodiputatu ''brexiteerrek'' gaita doinuekin esan diote agur Europako Parlamentuari
Brexitaren Alderdiaren Europako ordezkaritza azken aldiz atera da Europako Parlamentutik, Union Jacka goratzu eta gaita joaz.