Carles Puigdemont
2019/06/17 - 23:18
Eurodiputatu-aktak jaso gabe geratu dira Puigdemont, Junqueras eta Comin
Puigdemonten abokatua Diputatuen Kongresura joan da, haren akta jasotzeko dokumentazioa eramatera, baina galarazi egin diote.
2019/05/29 - 23:23
Puigdemont eta Comin hautetsiei sarrera galarazi die Europako Parlamentuak
Espainiar estatuaren jakinarazpen ofizialaren aurreko behin behineko akreditazio bat jasotzera joan dira Euroganbarara, baina, Espainiako beste eurodiputatu batzuk ez bezala, ezin izan dirasartu.
2019/05/28 - 12:23
Puigdemontek eta beste 74 diputatuk aurkeztutako salaketa atzera bota dute Europan
Estrasburgok ontzat eman du Konstituzionalak bertan behera utzi izana U-1aren ostean Kataluniako Parlamentuak deitutako bilkura. Horren ustez, 'gutxiengoaren eskubideak' babestu behar ziren.
2019/05/06 - 15:33
Puigdemontek, Ponsatik eta Cominek Europako hauteskundeetan parte hartu ahalko dute
Lliures per Europa zerrendako hiru hautagaiek Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiaren kontrako helegiteak aintzat hartu dituzte Madrilgo bi epaitegik.
2019/05/06 - 10:35
Puigdemont: 'Aurkariaren zelaian irabazi dugu lehenengoz'
Gaur bertan erabaki dezakete Madrilgo auzitegiak Puigdemont hautagai izan daitekeen ala ez Europako hauteskundeetan. Erabakia berehala hartzeko agin zien Auzitegi Gorenak.
2019/05/05 - 18:08
Gorenak erabakiko du Puigdemont europarretara aurkeztu daitekeen edo ez
Hauteskunde Batzordeak bertan behera utzi zituen Puigdemont, Comin eta Ponsatiren hautagaitzak. Horiek errekurtsoa jarri zuten.
2019/05/05 - 17:28
Gorenak hautagai ikusten du Puigdemont, baina ohiko justiziari berbidali dio auzia
Gorenaren ustez, Puigdemont, Comin eta Ponsanti hautagai izan daitezke Europako hauteskundeetan, baina Madrilgo Auzitegiei agindu die eurek erabakitzeko, eta "berehala", gainera.
2019/05/04 - 00:21
Puigdemont, Comin eta Ponsatiren aldeko elkarretaratzea egin dute Bartzelonan
Katalunian elkarretaratzeak egin dira gaur Hauteskunde Batzordeak hartu zuen erabakiaren kontra, eta Puigdemont, Ponsati eta Cominen hautagaitza babestuz.
2019/05/03 - 20:27
Fiskaltza: 'Puigdemont baztertzeak hauteskundeetara aurkezteko eskubidea urratzen du'
Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik Hauteskunde-batzorde Zentralaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuten. Europako Parlamenturako zerrendatik at utzi zituen Batzordeak.
2019/04/29 - 17:18
Puigdemont, Comin eta Ponsati Europako hauteskundeetatik kanpo utzi dituzte
Hauteskunde Batzorde Zentralak bertan behera utzi ditu Kataluniako presidente ohiaren zein Antoni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohien hautagaitzak.
2019/04/22 - 18:33
Generalitateak eta JxCatek 'Judasen erretzea' salatuko dute, gorroto delituagatik
Ehunka lagun izan ziren igandean "Judasen erretzea"ren lekuko. "Gizartearen kalterako" diren pertsona ospetsuen irudiak erre ohi dituzte ospakizun horretan, eta aurten Puigdemont izan da protagonista.
2019/04/22 - 16:04
Kataluniako gobernuak gorroto delitua ikusi du Coripeko Puigdemonten erreketan
Coripeko alkateak azaldu du urte asko dituen ohitura dela tiroketa eta erreketa. Puigdemontek twitterren alkateari erantzun dio miserable hutsa dela.
2019/04/21 - 22:02
Puigdemonten itxura duen Judas bat erre eta tirokatu dute Sevillako herri batean
Aste Santuko ospakizunen harira, Kataluniako presidente ohiaren itxura duen panpina erre dute, "gizartearentzat txarra den" eredu gisa.
2019/04/08 - 22:31
Carles Puigdemontek Gorka Knörr fitxatu du Europako hauteskundeetarako
Eusko Legebiltzarreko presidenteorde izandakoa Carles Puigdemonten zerrendako bosgarren tokian joango da, eta berarekin egon gara Bartzelonan.
2019/04/03 - 13:50
U-1eko polizia operazioa 'hitzartuta' zegoela esan du Ferran Lopezek
Mossoen bigarenak Guardia Zibilaren koronelak emandako bertsioa gezurtatu du, Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaiketan.
2019/03/13 - 21:09
Esteban: 'Puigdemont zerrendaburu izanda, zailagoa da koalizioa berrestea'
Urkullu eta Puigdemonten arteko ika-mikaren ostean, indar gehiago hartu du Europako Parlamentuan jeltzaleek eta konberjenteek beti osatu duten ituna aurreneko aldiz apurtzeko aukerak.
2019/03/12 - 21:50
Urkulluk Puigdemonti: 'Egia esan nuen eta dokumentaturik dago'
“Nire jarrera zintzoa, zuzena eta fede onekoa izan zen, Kataluniako erakundeekiko eta hizketakide guztiekiko gardena eta leiala”, azpimarratu du lehendakariak.
2019/03/12 - 21:19
Egia esan zuela berretsi du lehendakariak, Puigdemonten adierazpenei erantzunez
Urkulluri memoriaren edo errelatoaren zati bat falta zaiola esan du goizean Puigdemontek eta adierazpen honek guztiz nahastu du bien arteko harremana.
2019/03/12 - 19:03
Erkorekak Puigdemonti: 'Urkulluk esandakoa dokumentatuta dago goitik behera'
Puigdemontek ziurtatu du lehendakariak kontakizunaren zati bat ahaztu zuela. Erkorekak erantzun dio Urkulluk esandakoa jasota dagoela, eta aurki argitaratuko dituztela agiri horiek.
2019/03/12 - 15:13
Urkulluk 'proces' auziaren epaiketan egindako adierazpenak zuzendu ditu Puigdemontek
Generalitateko presidente ohiak ziurtatu du lehendakariak kontakizunaren zati bat ahaztu zuela. Erkorekak erantzun dio Urkulluk esandakoa jasota dagoela, eta aurki argitaratuko dituztela agiri horiek.