Carlos Iturgaiz
2022/10/24 - 14:56
Carlos Iturgaiz: ''Jaurlaritzak erabaki behar du zergak igo nahi dituzten EH Bildurekin edo jaitsi PPrekin''
Euskadiko aurrekontuei begira Alderdi Popularra akordioetarako prest agertu da. Eskua zabalik dutela dio Carlos Iturgaitzek Hori bai, zergen jeitsiera mahai gainean jartzea ezinbestekotzat jotzen dute popularrek.

2022/10/14 - 23:02
AHTko lanen atzerapena eta izango dituen loturekiko dagoen zehaztasun falta eztabaidagai, Legebiltzarrean
PPk, agintean zela, 'Euskal Y'ren lanei galga jarri ziela esan dio lehendakariak Carlos Iturgaizi. 'Euskal Y'ren loturak kolokan daudela eta uharte bat izango dela aurreikusi du EH Bilduk. Ez dela uharte bat izango eta herritarren gehiengoa azpiegitura honen aldekoa dela esan du Arriola sailburuak.
2022/09/27 - 12:30
Iturgaiz ekonomiako balizko herri-itunaz: "Ekonomian ezin dira txurrak eta merinoak nahastu"
Euskadiko PPko presidenteak eskua luzatu dio EAJri akordio ekonomikorako, hiru baldintzarekin: zergak jaistea, presio fiskala gutxitzea eta soberakina behar gehien duten sektoreentzat erabiltzea. Bere ustez, Italiako hauteskundeetako emaitza gobernuaren "hondamendiaren" ondorioa da.
2022/09/22 - 18:00
PP-Ciudadanos Taldeak akordioak eztabaidatzea proposatu dio lehendakariari, energian eta ekonomian
Legebiltzarreko PP-Ciudadanos Taldeko presidente Carlos Iturgaizek nabarmendu duenez, eskaini dituen akordio horiek euskal herritarren kezkak eta etorkizuna izan beharko dituzte jomuga: "Ezkerreko frontearekin egindako itunak hilgarriak dira EAEko ekonomiarako eta gizartearentzat".

2022/09/22 - 11:48
Politika Orokorreko Eztabaida iruditan
Hauek dira ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean izandako Politikoa Orokorreko Eztabaidako irudiak.
2022/09/22 - 11:31
Legebiltzarkideak Politika Orokorreko Eztabaidara iritsi dira
Gaurko Politika Orokorreko Eztabaidan parte hartuko duten legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean daude jada. Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako kide guztiekin batera iritsi da.
2022/09/19 - 11:19
Carlos Iturgaiz: "EAJri dagokio Feijóori deitzea"
Alderdi popularra EAJrekin hitz egiteko prest dagoela dio Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren idazkari nagusiak, baina hitzordua egiteko urratsa egitea EAJri dagokiola azaldu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

2022/08/23 - 12:35
Iturgaiz: "PP ez da EAJri keinurik egiten ari"
Feijook irailean Ortuzarrekin izango duen bilera elkar ezagutzeko bilera dela azaldu du Euskadiko PPko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.