Carlos Iturgaiz
2023/07/17 - 16:47
Euskadin aldaketarako boto bakarra beraiena dela defendatu du PPk
Andueza eta PSOE beti bezala gatazka eta 'gerrazibilismoa' sustatzen ari direla adierazi du Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak. Ilusioaren botoa eskatu eta gogoekin bozkatzen joateko deia egin du Bea Fanjul PPren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak.
2023/06/26 - 11:55
Belloch ministro ohi sozialistak GALi buruz esandakoak "justifikaezinak" dira, Iturgaizen arabera
PPko EAEko presidentearen esanetan, PPk indarkeria eta terrorismo guztiak gaitzesten ditu, datozen tokitik datozela.
2023/06/07 - 12:30
Iturgaiz: "Ez dugu txeke zuririk emango, irabazi dugun erakundeetan agintzeko aukerarik ez badugu"
Iturgaizek berretsi du, sozialistei eta jeltzaileei bide emateko asmoarekin, EH Bildu erakundeetatik botatzen badute, zentzuzkoena litzatekeela popularrek ere aukera izatea irabazi duten tokietan gobernatzeko. "Horrela ez balitz, gogoan hartuko genuke", azpimarratu du.
2023/05/29 - 16:19
Euskal alderdiak hasi dira hauteskunde aurrerapenaren inguruko jarrerak zehazten
Estebanen hitzetan, PSOEren barne kalkulu gisa soilik uler daiteke hauteskundeen aurrerapena. Otegik azpimarratu du "eskuinari ateak ixteko" gertu daudela. Iturgaizi "logikoa" iruditu zaio bozkak aurreratzea, eta Barkos beldur da ez ote duen Foru Gobernurako negoziazioetan eraginik izango.
2023/05/29 - 02:39
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
2023/05/15 - 16:51
1.100 lagun bildu ditu bart PPk Gasteizen, Alberto Nuñez Feijoo protagonista izan den ekitaldi batean
Feijook EH Bilduren zerrendak adiskidetzearen kontra doazela esan du. Carlos Iturgaizek eurena dela benetako boto baliagarria azpimarratu du.
2023/05/12 - 22:41
PPk Miguel Angel Blancori lore eskaintza eginez hasi du kanpainako ekitaldia Ermuan
Ermurako ppren hautagaiak, Javier Sanchezek, sozialisten eta jeltzaleen gobernupean dagoen herriak egun dituen gabeziak aipatu ditu.
2023/05/06 - 18:08
Zentro-eskuinaren botoa Alderdi Popularrean biltzeko deia egin du Iturgaizek
Euskadiko PPko buruak Bilbon deitoratu du, hiria "manifestrodromo" bihurtuta dagoela, "EAJ-PSE binomioaren kudeaketa txarraren ondorioz". Halaber, Hezkuntza Legea "berehala erretiratzeko" dei egin du, "gaztelaniaren kontrako artefaktu su-eragilea" delako.
2023/05/05 - 15:28
Lehendakariak espero du "inork oztoporik ez jartzea" hezkuntza legea onartzeko
Jaurlaritzak joan den astean onartutako proiektua defendatu du Legebiltzarrean, eta Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Vox taldeen kritikei erantzunez esan duenez, "egitasmoak ez du arrakalarik sortu".
2023/05/03 - 13:10
Iturgaiz: ''Bolañosek kolada bat egin nahi izan zuen, gonbidapen txartelik gabe bertan egon''
Euskadiko PPko presidentearen iritziz, maiatzaren 2ko Madrilgo ekitaldian protokoloa ezaguna zen eta Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa Margarita Robles zegoen gonbidatuta.
2023/04/26 - 17:09
Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Csk osoko zuzenketa aurkeztuko diote Hezkuntza legearen proiektuari
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpeko sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen. PPren aburuz, bestalde, "euskara inposatu" nahi du Jaurlaritzak, "larrialdi nazional egoera" sortuta.
2023/04/11 - 14:48
Iturgaiz: ''EAJ erabat erradikalizatuta dago, eta Bilduren fotokopia izan nahi du''
Carlos Iturgaiz EAEko PPren presidenteak uste du jeltzaleak "mendira bota" direla Lizarra-Garaziren akordioaren garaian egin zuten bezala.
2023/04/01 - 16:58
Iturgaizek EAJri, EH Bilduri eta EP-IUri leporatu die Euskadi "hausturaren bide katalanera" eramatea
EAEko PPko presidenteak azpimarratu du bere alderdia dela "zergak eta presio fiskala jaistea defendatu duen bakarra".
2023/03/04 - 14:47
Iturgaiz: "Gazteak EAJren obsesio nazionalistagatik joaten dira Euskaditik"
Euskadiko PPko presidenteak esan du EAJk "derrigorrezko nazionalismoz urpetu" duela dena.
2023/02/26 - 14:28
EAJk "Euskadi bere batzokia bailitzan" kudeatzen duela salatu du Iturgaizek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren "politika okerrak" ere salatu ditu buruzagi popularrak, eta sozialistek EH Bildurekin hainbat lekutan lortutako akordioak gogor kritikatu ditu.
2023/02/19 - 15:15
Iturgaizek salatu du EAJk "lege toxikoak" babesten dituela
Euskadiko PPko presidenteak igande honetan defendatu duenez, maiatzaren 25eko hauteskundeek "Nuñez Feijoo Moncloara eramatea dute jomuga, azken helburua izan behar baita".
2023/02/05 - 15:41
Alderdi Popularrak hauteskundeetan emaitza onak lortzea behar du Euskadik, Iturgaizen esanetan
Euskadiko Alderdi Popularraren hautagaiak Valentzian dira, udalarteko bilkuran. Carlos Iturgaizek eredutzat jarri du alderdi popularraren kudeaketa, eta esan du Pedro Sanchezen gobernuaren legeek alarma soziala pizten dutela, eta EAJaren kontra ere egin du lege horiek babesteagatik.
2023/01/27 - 18:25
Senideek eta ordezkari politikoek agur esan diote Rodolfo Aresi, haren ekarpena azpimarratuz
Patxi Lopez hunkitu batek Aresen "funtsezko" ekarpena nabarmendu du, "gaur egun Euskadin bizi ditugun askatasunez, adiskidetasunaz eta bakeaz gozatzeko". Urkulluk ere "oroitzapen hunkitua" izan du berarekin partekatu dituen bizipenengatik.
2023/01/27 - 17:37
Rodolfo Aresen alderdikide eta ordezkari politikoak gerturatu dira azken agurra ematera
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
2023/01/26 - 11:53
Euskal sozialistek eta alderdi politikoek atsekabea adierazi dute Rodolfo Aresen heriotzagatik
PSE-EEk, EAJk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi historikoaren figura nabarmendu dute. Eneko Anduezak, Idoia Mendiak, Patxi Lopezek eta Denis Itxasok ez ezik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arnaldo Otegik ere gogora ekarri dute.